2008/07/18

903 fusilatuta Gerra Zibilean

Bizkaian, 1936ko altxamenduarekin hasi zen Gerra Zibilean, 903 pertsona fusilatu zituztela frogatuta daukate Arteako Abertzaletasunaren agiritegian.
Haietariko 7 galdakotarrak ziren. Libe Asuak kontatu digu nortzuk ziren eta zergatik garbitu zituzten Derioko kanposantuko horma kontran.
  1. Angel Arostegi Bilbao, 29 urte zituela (1937.09.07)
  2. Santiago Celaya Sagardoy, 39 urtez (1937.09.07)
  3. Santiago Celaya Uriarte, 40 urtekin
  4. Atxerre Egilero Arostegi, 21 urtekoa (1938.05.05)
  5. Valentin Mandaluniz Ealo, 30 urtez (1937.09.07)
  6. Andres Ormaetxe Egiluz, 31 urterekin (1937.12.16)
  7. Jose Luis Zabala Bilbao, 30 urtekoa (1937.09.07)

2008/07/16

Baserri kultura 1936ko sasoian

Baserri kultura zer zen azaltzen digu Txabi Ikobaltzetak, Galdakotar etnologoak.
Esanahi berezia eta holistikoa zeukan gizaldi hasierako gizon eta emakumeentzat.
Azalpen laburra bezain mamitsua hiru minututan.

2008/07/14

Testuingurua ulertzeko ikuspegi etnologikoa

Txabi Ikobaltzetak ikuspegi etnologikoa ematen digu, 30eko hamarkada hobeto ulertzeko.

2008/07/10

Abertzaletasunaren Agiritegian Inaki Goioganagaz

Iñaki Goiogana Artean dagoen Abertzaletasunare Agiritegiko artxibalaria da, historian aditua izateaz gain.
3 minututan laburtu digu:
  • zer ikusi daitekeen museoan Gerra Zibilari buruz
  • zer suposatu zuen 37ko udaberria kontestu sozial, politiko eta kultural hartan.
Hona hemen bere bideoa. Iraupena: 3:36

2008/07/09

Inaki Goiogana Oroimen Historikoa berreskuratzen

Argia astekarian aurkitu dugu mahai inguru baten aipamena.

Bertan Iñaki Goiogana Arteako Abertzaletasunaren Agiritegiko kideak ere parte hartu zuen.

Memoria historikoa eta 36ko gerrari buruz beste hizlariak:

  • Mikel Arana politikaria eta
  • Iñaki Egaña ikerlaria

izan ziren Goiogana historialariarekin batera.

Hona hemen bideo-laburpena. Iraupena 4 min.



2008/07/04

Udaberri Galdua Eibarren

Eibar leku garrantzitsu bat izan zen Gerra Zibilean: estretegikoki eta sinbolikoki ere.
Errepublika aldarrikatu zeneko lehen hiria izateaz gain, armeria eskola eta armen lantegi ugari zeuden 1936an.
Gipuzkoako beste lekutan ez bezala, Eibarren Molaren tropak heldu zirenean, ondo antolatutako defentsa bat aurkitu zuten bertan, Kalamua eta Intxorta mendi gaindiezinetan.
Zazpi hilabete luzez eutsi ondoren, Martxoaren bukaeran eraso bortitzak hasi ziren. Jesus Gutierrez historialariak kontatzen dizkigu detaileak.

GEHIAGO JAKITEKO/EGITEKO

2008/07/02

Zazpigarren proeiktua eikenBANKen

Udaberri Galdua dokumentala eta multimedia proiektua, eikenBANK lehiaketan zazpigarren saria jaso du; hau da, azken txanpara heldu zen 27 proiektuen artean (besteei buruzko informazio gehiago hemen dago).
2.008ko Uztailaren 1ean jaso nuen agiria hementxe ikus daiteke.
Eskerrik asko antolatzaileei, eta proiektua gauzatzeko laguntza eman/emango didaten guztiei.