2008/12/22

Manuel Sagastibeltzaren istorioa

Manuel Sagastibeltza Avellaneda batalloiarekin hasi zen gerra, boluntario bezala. Eta preso hartu ondoren lan derrigortuak egin zituen.
Hoan hemen bere istorioa.

2008/12/21

Eguberri onak & zorionak

Udaberri Galduak bere lagun eta jarraitzaile guztiei, Gabon zoriontsuak eta urte berri ona opa die.

Eskerrik asko proiektu honetan interesa adierazi duzuen guztioi!

2008/12/19

Oroimenaren balorea

Oroimenaren balorea eta baloreen oroimena izan ziren Ainara Atutxaren gaiak, Lemoan ospatu zen 1936ko gudarien omenaldian. Txalapartaren soinua entzun ondoren, adarraren deiarekin gogoeta egin eta gero, musikaren laguntzagaz 91 hildakoen izen abizenak entzun ostean, Ainara Atutxak bere familaren gomuta eta gure nagusien baloreak ekarri zituen denon aurrera.

2008/12/18

Omenaldia 1936ko gudariei Lemoan

2008ko Abenduaren 13an Lemoan oroimenaren eguna izan da: Gerra Zibilean ibilitako jendeari omenaldi xamurra eskaini diote. Bizirik daudenei eta hil ziren guztiei.
Josu Loroñoren ahotik 91 pertsonen izen abizenak irten ziren, Bilboko Musica Culta laukoteak bere musikarekin girotzen zuen artean.
Benetan unkigarria izan zen ekitaldia: familikoentzat eta bertara joan ginen guztiontzat. Hona hemen bideoa.

2008/12/15

Lemoan omenaldia 1936ko gudariei

1936ko Gudari guztiei Lemoan omenaldia egin nahi izan dute.
Abenduaren 13an ospatu zen Gerra Zibilean hil ziren guztien aldeko ekitaldia, Arantxe auzoko plazan oroigarri bat jarriz.
Jende asko elkartu zen polikiroldegian ere, ordukoen gomuta berpizteko.
Besteak beste Manuel Sagastibeltza egon zen: Karrantzako gudari honek, Bilbo galdu ondoren, abesten zuteneko bertsoa gogoratu zigun. Hona hemen bere abotsa eta kemena.