2009/01/29

Aita zeukanarekin joan zen mendira

Zulema Rios Amurrion bizi zen 1936an. Bere aita bertako lantegi batean kalderero moduan ari zen lanean.
Gerra hasi zenean aldean zeukanarekin joan zen Hilario Rios mendira, bere ideia komunistak defenditzeko; eta bere familia babesteko. Alabak bere aitaren argazkia erakusten du, barruan jertsa lodi bat eta gainean buzo urdina zeraman: uniformea laneko jantzi berdina zen.
ERBESTERA
Zulemak ondo gogoratzen du nola ibili zen, bere amak Errusiara ebakuatzeko eskaintza ukatu ondoren. Familia osoarekin, aitite, ama, eta 3 semealabak, babes bila joan ziren Laredora, Santanderrera, Torrelavegara, Nantesera, eta azkenik... Iruñara: amaren senideak hantxe bizi zirelako.

2009/01/21

Gordoako maixuaren semea

Udaberri Galduaren bila hasi nintzenetik, topatu dudan lehen lorea Pablo Rodriguez Gaztaminza da.
Burgoseko Isar herrian jaio zen, baina bere aita maisua zenez, Arabako Gordoara joan zen bizitzera 4 urteekin. Gazte-gazterik Madrilera joan zen ikastera eta lan egitera, familian asko zirelako. Eta Espainiako hiriburuan ikusi zuen Errepublikaren aldarrikapena egin zenekoa, 1931ko Apirilean.
Gaztetan Bartzelonara joan zen lan bila, kamineru bezala. Eta hantxe harrapatu zuen militarren altxamendua. Pablo, Errepublikaren alde borrokatzen ari zela, bere aita Mauricio Rodriguez Lopez, Urbasan fusilatu zutelaren berri jaso zuen: gertatu eta sei hilabetera, hau da, 1937ko urtarrilan (bere heriotza 1936ko abuztuaren 9an izan zen).
MARTINEZ MENDILUCEREN LIBURUA
Gasteizko Berritzeguneko lankideek aipatuta, topatu berri dut Martinez Mendiluce anaien liburu bat, Gordoako maisuaren aipamenarekin. Honela dio 97 orrialdean:
"Otros de los asesinatos de los primeros días fueron los maestros de Zalduondo, Galarreta (San Millán) y Gordoa (Aspárrena), Miguel Gil, Bernardino Domingo y Mauricio Rodríguez respectivamente (...)
Había orden de los militares sublevados, de fusilar a todos los delegados gubernativos en ejercicio, sin apelación posible, tras ser sometidos a un "consejo de guerra". Los militares no tuvieron necesidad de aplicarles directamente su justicia: unos requetés de la comarca les ahorraron el sucio trabajo, ejecutándolos en la Sierra de Urbasa el nueve de agosto.
Un vecino de Galarreta, conocido como El Americano (había residido bastantes años en Alaska, donde se había hecho rico trabajando por su cuenta), ese día salvó el pellejo en Urbasa, entregando una buena cantidad de dinero a los autores materiales del triple asesinato."
EL CONTEXTO
El tal "Americano" era Pedro Salinas, político de izquierdas, y padre de Beatriz Salinas, persona entrevistada por Josi Sierra en Alsasua. Bernardo Atxaga, en su libro Soinujolearen semea, noveló las andanzas de este personaje, tras mantener largas conversaciones con Carmen, Beatriz, Laura y Sara Salinas, hijas de este personaje histórico.

2009/01/19

Aurkezpen nutritiboa Bazkarian

Oroimen Historikoa berreskuratzeko proiektua EITBn ospatutako Bazkarian aurkeztu zen. Beste ideia berritzaile askoren artean, Udaberri Galdua proiektuak ere bere txokotxoa izan zuen. Hezkuntza saila ezagutzaren kudeaketan ari dela aitortu ondoren, oroimen historiko berreskuratzeko proiektua denon onerako izango dela, eta denon artean egin behar dugula azaldu zuen Josi Sierrak, bertan zeuden pertsonei gonbitea luzatuz.
Beste pertsona batuzen artean, AHOweb proiektuaren webmasterrarekin koneksioa gauzatu zen, edo-ta argazkiaren egilearekin: Teketen ziber-ekintzailearekin.