2010/03/27

Martxoak 27 Aberri Egunaren bespera

1937an Martxoaren 27a, astesantuko larunbata zen: Aberri Egunaren bespera hain zuzen ere.
Eguna Egunkarian biharramoneko egitarauarekin hasi ziren, jendea Bilbora etortzen animatu dadin; eta herrietan edo mendi puntetan ere ospatu dezaten. Honela zioen:
ABENDA ZARRA ZUTIK
Biar VI Aberri-Eguna dogu
Urian eta mendia, kalean eta guda-oinetan, asmo bat, gogo bat, boitz bat euzko abertzale guztiak.- Sinismen biziz, azkatasun egarriz, itxaropen jarioz ospatu dagigun
Jarraian egitaraua agertzen zen, ospakizunak larunbatetik hasten zirela:
LARUNBATEZ:
Ilunabarrean Euzko Abesbatzaren txistularia (ez da ondo irakutzen testu osoa)
Arriaga antzokian Amaya antzezkizuna.
IGANDEZ
Goizeko zazpi t'erdietan Goiz-eresiak txistulariak ta Euzko Eresbatza'k
Zortziretan Begoñako ertxadonan janpa ta jaunartze orokarra
Amaiketan San Mames zelayan meza nagusia "De Angelis" erriak eta Euzko Abesbatzak abestuta
Ondoren lagunak erreskadan kalez-kale ezpatadantzari ta gorulariak aurretik direla.

OSPAKIZUNEN PROTOKOLOA
Hirugarren orrialdean, Francori atzerritarren laguntza gehiago nahi duela leporatu ondoren, aurreko urteko Aberri Eguneko argazki bat jartzen dute eta ospakizunak nola izango diren zehazten du, protokolo guztia azalduz. Hona hemen testua eta transkripzioa:
"Aberkide guztiei oarrak
Begoña'n eta San Mames'en nola ibili bear
BEGOÑAKO MEZEA
Goizeko zortziretan asiko da.
Erdiko ibiltokitxoa, ustik egongo da.
Jaunartzera duazenak erdiko ibiltokitik juango dira, ta jaunartu ostean euren tokietara eleiz-ertzetakoetatik biurtuko dira.
Begoña'n abesti orritxoak banandu egingo dira.
Erriak bakarrik abestuko dau.
Mezatan, altara ondoan oneitxek egongto dira.
Ebangelio eta Goiparki-aldean, Euzkadi-Buru Batzarrekoak eta Euzkadi'ko Gobernuko burukideak.
Idazti edo Epistola alderdian, Bilbao, Abando, Deusto ta Begoña'ko Uri-buru-Batzarretakoak, aldun abertzaleak eta Bilbao'ko ziñegotziak.

SAN MAMESKO MEZATARA
Mezatara lau ikurri eruango dira: Bilbao, Abando, Deusto eta Begoña auzodi bakotxak bat.
Ikurrika eta ikurrindunak amarretarako Euzkadi-Buru-Batzarreko Landoletan (Gran Via 41-2) egon bear dabe.
Euzkadi-Buru-Batzarreko Burukideak, Bilbao'ko Batzoki eta Uuzko-Gastedietako Artezkariak, Emakume-Batzarretako Artezkariak, Bizkai ta Euzkadi Alderdi Epaikaritzako Epaikariak, Aldunak eta Bilbao'ko ziñedgotziak, goizeko amarretako Gran Via 41'gn, etxeko 2'gn, etxoinean egon bear dabe, ortik San Mamesera alkarrekin juan daitezan."

ARGAZKI GEHIAGO
Azken orrialdean ere, jendea animatze aldera, aurreko urtean, Bilbon, Donsotian eta Iruñan ateratako argazkiekin.

No hay comentarios: