Mostrando entradas con la etiqueta euskadi. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta euskadi. Mostrar todas las entradas

2010/06/18

Ekainaren 18an elkartasuna Euzkadirekin

Bilbon giroa gori-gori zegoenean, zenbait hiriburutan elkartasuna adierazten zuten, dirua biltzen Euzkadiren alde.
Kasu honetan Mundo Grafico aldizkarian topatzen dugu argazki hau, 1937ko Ekainaren 23an argitaratuta. Honela dio:
VALENCIA Y EUZKADI
Como otras capitales españolas, Valencia ha mostrado ahora fervorosamente su adhesión a Euzkadi, organizando una serie de actos en homenaje al pueblo vasco.
Entre ellos figuró esta colecta que unas cuantas muchachas de Vasconia, vestidas con el traje tradicional, hicieron por las calles de Valencia. (Foto Vidal Corella)

2009/03/20

Amarauna saioan udaberri hasieran

Udaberriaren hasieran Euskadi Irratiko Amarauna saioan, Udaberri Galdua aurkezteko beta izan dut.
Edurne Ayusoren eskutik eta Arantxa Kaltzadaren gidaritzapean, hogei minutuko tarete bat izan dut proiektuaren gorabeherak kontatzeko.
Sartagudako Oroimenaren Parkea bukatuta dagoelako, Joseba Ezeolazarekin hitzegin ondoren, Galdutako Udabarriaren dokumentala aipatu dute.
Eta ondoren Hezkuntza Sailaren babesarekin osatzen ari den material pedagogikoaren berezitasunak.
Saioa bukatu eta gutxira jendeak deitu du, parte hartzeko prest dagoela azaltzeko.
Eskerrik asko Euskadi Irratiari eta Amaraunako lankideei!

GEHIAGO JAKITEKO/EGITEKO:

2008/06/26

1937ko Ekainaren 19arte

1936ko uztailan hasi zen Gerra Zibila, Afrikan zeuden militarren altxamenduarekin.
Eta Euskal Herriaren historiako atal odoltsua ekainaren 19an itxi zen.
Egia da harrezkero errepresioa eta 40 urteko faxismo krudela hasi zirela. Baina hori beste istorio bat da.
Blog honetan, Ekainaren 19arte pasatu zirenak batzen saiatuko gara,
Adibidez, argazki honetan (La Cuchara gunetik hartuta) ikusi daitezke, nafar txapelgorriak lehendakaritzaren egoitzara heldu zireneko unea: berehala kartela kentzera joan ziren, Jose Antonio Agirreren gobernuaren arrastorik ere gelditu ez dadin!

GEHIAGO JAKITEKO/EGITEKO