2008/11/19

100 lore biltzeko asmoa

Udaberri hartako ehun lore biltzeko asmoarekin, Hegoaldeko 4 probintzietan elkarrizketak egiten hasteko asmoa du Josi Sierrak. Lau hilabetetan luzatuko da fase hau: 85 urtetik gorako lekukoen grabazioak, herririk herri. Gizon eta emakume; orduko gazte eta ume.

Jendearen laguntzarekin kontatzeko sare sozialetik tiraka ibiltzeko asmoa dauka komunikatzaileak, blogosferan eta ezagunen agendatik tiraka.

ASMOA
Gerra Zibileko lehen urteko testigantzekin Hezkuntza Sailarentzat material pedagogiko digital bat sortzeko helburua du ekimen honek.
Lortuko al du modu argi eta ulerkor batean, istoriotan oinarritutako historia hau kontatzea?
Ikusiko dugu...

GEHIAGO JAKITEKO/EGITEKO:

4 comentarios:

Iñaki Murua dijo...

Eutsi goiari!
Seguru lan interesgarria egingo duzula

Josu O. dijo...

Posteatuta dago.
http://jorbe.blogsome.com/2008/11/20/blogosferatik-laguntza-eske/

Ea lortzen duzun!!

Bontxi dijo...

Hemen beste aletxo bat. Hurrengoan spam apur bat egingo dugu uhinetatik, e?

Unknown dijo...

Fijo oso txukun eta polit-polit aterako zaizula! oso ideia polita, sekula entzunak izan ez diren horien hitzak biltzeko! animo!