2010/06/08

Ekainaren 8an egunik baketsuena

Gezurra badirudi ere, egun baketsua izan zen ekainaren astearte hura, mendietan behinik behin. Honela dio Eguna egunkariaren ekainaren 9ko aleak:
Aspaldiko egunik baketsuena atzo gure mendietan
Laño ta siri-miri ugari. Gogorlekuak eta esiak egiten. Noizbeinka tiro banakak, guda-ezaugarri ta adierazle. Gudari bi gure artera, paxistei iges egin ondoren. Gure gudarien sendotasuna eta kemena.

HERRI LANAK
Egunaren lehen orrian argazki eder bi jarri zituzten, Bilbon bestelako bizitza zegoela adierazteko: gerra egiteaz gain, jendearen ongizateaz ere arduratzen ziren agintariak. Honela dio ibaiaren gaineko zubi berrien argazkiaren oinak: Bilbao'k guda-gayetan ezeze, erri-lanetan be lanari eten barik ekin dagitso. Lentxo, Deusto'ko zubi barri ederraren askundia ospatu geban, eta orain "Buenos Aires" deritxona zabaldu da. Argazki onetantxe ikusi daikezuz zubi orren zertzelada bi

No hay comentarios: