2009/05/13

Cesario Irigoien Iturengoa

Cesario Irigoien Nafarroako iparraldeko Ituren herri ospetsuan jaio zen (gogoratzen Mikel Laboaren abestia? Iturengo arotza....) ; eta bertako eskolara joan ohi zen, neguan elurtea zegoenean ere. Baserriko lanak egiten zituen txiki-txikitatik, eta basora egur bila, belarra mozten edo ganadua biltzen ohituta zegoen. Lan guzti horiek egiteko, umorea eta adorea galdu gabe, kantari ibiltzen zen.
Oraindik abestiak ondo gogoratzen ditu Cesariok: entzun, entzun! Iraupena: 5:55 min.

2 comentarios:

Joxe dijo...

Mundiala gure Cesario!
Beti bezala. Mª Jesuseri erakutsiko diot bihar.

Zorionak Josi, zure lana jarraituko dugu.

Joxe Irigoyen

Josi Sierra dijo...

Eskerrik asko Joxe.
Nire meritoa ez da besterik, han egotea baino; eta kamara bat eramatea. Jende askok lagundu dit, zuek bezalaxe, nagusi hauen etxean sartzen, eta beraien bihotza irekitzen. Esker aunitz denoi!!!
Josi