Mostrando entradas con la etiqueta urtarrila. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta urtarrila. Mostrar todas las entradas

2010/01/20

Urtarrilaren hogeian Espainiako berriak

Urtarrilaren 20ko Egunak denetarik dakar bere lehen orrialdean.
Aleman eta italiar paxista anker-as-eziñak nai dabena lortu arte bakerik ez.
Epea luzati beti paxistak, bitartean zoli ibilteko.- Erantzun labanak, baña egitada latzak.- Itz ederrik naikoa da onezkero, ta emekerik be bai.- Marruekoak alemanak izango dira laster.
Baina Espainiako aipamen bat azpimarratzen du: Errepublikaren lorpen handi bat izan zena. "Españar gudako izparrak-eta
Errepublikar gudariak Cerro de los Angeles artu eben atzo goxian berreun lagun atxilotuaz. Hospital Clinico lurrera jasutian paxistak mille baño geyago galdu ebezan.- Guda-onetako izparrak, Queipo'k esan dabenez Sevilla'n amalau milla umezurtz ei dagoz gurauak idea okerratakuak ziralako"

Tartean, gudarien argazki bat, jai eguna hartu zuteneko batailoi bat, azalpen honekin: "OTXANDIANO GUDALOROKO TALDE EDERRA ERRIKO JANTZITA"

2010/01/19

Urtarrilaren 19an hamaseigarrena

Andu Lertxundiren eleberria bezala, hamaseigarrena berezia izan zen. 1937ko urtarrilaren astearte hartan, 6 orrialde idatzi zituzten erredakzioan, asteleheneko eguna aprobetxatuz (ez ohi zen egunkaririk editatzen).
Lehen orrialdea ondo ornituta dator gai ezberdinekin:
  • Nazioarteko berriak izenburu nagusian: "Frantze'ri bere asmo ta gurarietan jarraitzen ezpa'dautse, Españar gobernuagaz artu-emonean asiko da" dio hiru zutabetara
  • EGUNON zutabean, editorial antzera hauxe dio "Berandutxu bara bere, ulertu dabe alderdi batzuek, orainartean erabili izan dituen bideak okerrekoak izan dirala. Euzkadi'ko yaurlaritza sortu zanean, ez egoan gure aberri onetan, Euzkadi'rantza begira, alderdi bakar bat baño: Alderdi Abertzalea. Beste alderdi guzti guztiak Españarantza begira aurkitzen ziran, baina eskuma aldekoak, eta baita ezkerraldekoa bere."
  • Xabier Lizardiri ere tokitxo bat eskaintzen diote
  • eta gudari talde baten argazkia argitaratzen dute tropen kemena sendotzeko, azalpen honekin "OTXANDIANO GUDALOROKO IXARDUNAK AREYUARI KENDURIKO GAUZEKAZ"