Elgetatik gertu, Intxorta mendien azpian, Felix Santorcuato bizi zen, Angiozar auzoan (Bergara da lurraldez). 12 urte zituen gerra hasi zenean, baina ondo gogoratzen du ikusi zuena:
Francoren tropak nola igo ziren posizioak hartzera.
Gorrien kanoiak nola erasotzen zuten gau-ta-egun.
Berak beldurrik pasatu ez arren, bihotzeko mugimendu bat sentitzen zuen, gabaz harri bolak etxeko teilatura erortzen zirenean: "ni gaixotu egin nintzan sustuekin". Baina tanta batzuekin osatu zen, medikuaren gomendioak jarraituta.
No hay comentarios:
Publicar un comentario