Mostrando entradas con la etiqueta elgeta. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta elgeta. Mostrar todas las entradas

2010/04/25

Apirilaren 25ean askatasunaren aldarria

From Udaberri Galdua

Apirilaren 25ean, igandez, askatasuna da hitz nabaria Eguna egunkariaren lehen orrialdean.
Honela dio: "Euzkadi'ren azkatasuna idazten diardugu gure mendietan.
Joaldirik indartsu eta bizienak Elgeta-Elorrio aldean.- Gure mutillak, abertzaletasunak bakarrik eragin daikeen indarraz, oiñik-oin zaindu eta aldeztuten dabe gure lurra.- Paxisten egazkin ugari mendietan.- Beste guda-onetan."

HEGAZKINAK BEHAR
Lehen orriaren behekaldean, gerran zehar nabaria zen premia bat azaltzen da zutabe ezberdinetan. Batetik "egazkiñak nai doguz" aldarrikatzen du ozenki, hegazkin bateko pilotoaren hileta eleizkizunaren argazkiaren ondoren: "Del Rio egazkinlari adoretsu ta ospetsubaren gogo-aldez atzo ospatu zan eleizkixunetik urtekeran egiñiko argazkia dogu au."
From Udaberri Galdua

BONBARDAKETEN LEKUAK ETA LEKUKOAK
Eta beheraxeago, Bilbo inguruko herrietan egon diren bonbardaketak azaltzen dira: Galdakao, Erandio, Lexona eta Getxo besteak beste.
Emen genduzen atzo ere paxistar basatien egazkiñak. Gaurdaiñokoan ixuritako ainbat odolez ez dira aske paxistar ankerrok. (..) Bi aldiz agertu ziran atzo. Sei egazkin, aidea urraka, bildurra sartu-erazotzeko naikoak dira. Sei megazkin paxistak gurerik ikusten ez ditugunean, anikoa ta geiegi geure buruak ikataru ta basterrak zatitzeko. Ondo dakite egi garratz orren berri Galdakano, WErandio, Lexona eta Getxo'k. Argi ta garbi esango liguteke atzo erriotan ildakoak, zutundu ta itz egiterik balute. Baiña ixuritako ainbat odol gazteren irakiñak ere badasaigu beste orrenbeste, badagikigu egin itz.
MARTIN ZABALA LEMOAKOA
Iñaki Muruaren laguntzari esker grabatutako Martin Zabala Lemoako semea zen.
Frontea Bilbora hurbiltzen hasi zenean, bere baserritik alde egin zutela kontatu zigun: behiak eta guzti hiriburura joan zen, bere ania frontean zegoen artean. Bistibietako baserrian gudarien babesleku bihurtu zen Apirilaren hasieran: Lemoako Atxatik gertu bait zegoen!

2010/04/24

Apirilaren 24an joaldi indartsuak Elgetan

Larunbateko Eguna egunkariak, 1937ko Apirilaren 23 ostiraleko indarkeriaren lekukotasuna ematen du. Fronteetan jo eta jo ari ziren militar altxatuek, Italiako eta Alemaniako hegazkinen laguntzaren; eurei aurre egiteko ez zegoen ez hegazkin nahikorik, ezta bateria anti-aereorik.
Eta lehen orrialdean horrela adierazten du:
"Illunduta gero, joaldi indartsuak egiten ziran Elgeta eta Elorrio ingurutan.
Elorrio-aldean bereziki, indartsu, bero ta zital jo eban arerioak; une batzutan joaldi gordiñak egin ziran, baña gure mutillak euren aberriko lurrak zaintzen eta aldeztuten dakie.- Paxisten egazkin ugari mendietan.- Ondarroa gañeko paxisten esiak zigortu ta ezerestu ziran."

2010/04/23

Apirilaren 23an hegazkinak sutan

Apirilaren 23, ostiralez, aurreko osteguneko borroken berri ematen du Eguna egunkariak. Honela dio:
"Mendietan eta urietan, egazkiñen burruka biziak
Gure egazkiñak paxisten suagalari bat lurreratu eben Elgeta-Elorrio bitartean egindako burruka baten; Bilbao ingurutan beste bi suz bete eta galdu.- Bata "Heinkel" erakua, itxasoan jausi zan; bestea itxasertzean.- Gure aldetik bat galdu gendun.- Elgeta'n lez Karraskain'en, arerioak zigor ederra artu eban!
Egia esan, indarrak ez zeuden simetrikoki banatuta: jaurlaritzak hegazkin txiki gutxi batzuk zituen artean (kazabonbardero edo moskito deitzen zirenak) Francoren tropek alemaniako eskuadrila piloa zeukaten lagun.

SAN JORDI EGUNEKO LEKUKO BAT
Mikel Garmendia, pertsona sutsua eta gudari gartsua, frontean egon zen egun horietan. San Jordi egunekoa izanik, bere testigantza dakargu gaurko egunez, oroimen bat bezala. Maite Goñiren laguntzarekin lortutako lekukoa da Mikel, gaurko egunez 95 urte betetzen dituena.

2010/04/22

Apirilak 22an arerioak buru makur

1937ko Apirilaren 22ko Eguna egunkarian, frontearen berriak latzak dira baina Bilbotik ikutu epiko batekin ikusten dira. Honela dio:
Atzo be, arerioak burua makurtu bear gure mendietan
Oraindik illunetan, Eibar gañean joten asi zan.- Esietatik urten eta aurrera egiteko asmoak agertu ebazan; illez mendia bete ondoren, bere lakuetara atzeratzera beartu eben gure gudari bulartsuak.- Joaldi gogor eta biziak Elorrio ingurutan.- Lekeitio'ko itxasertzetik ateunei suagak.- Arañegun Elgeta'n seireun ildako laga zitun mendian

FELIXEN KONTAKIZUNA
Egun horietan Elgeta inguruan, Felix Santorcuato egon zen, bertan bizi zelako. Kimetz Blancoren laguntzari esker grabatutako bideoan mendi horietan egon ziren borroka latzak aipatzen ditu udaberri galdu hartako lekukoak.

2010/04/21

Apirilaren 21ean kemen eta indarra

Asteartez kemena eta indarra dira nagusi Eguna egunkarian.
Aurreko egunetako gertakizunei erantzun bat bezala honela aldarriaktzen du lehen orrialdeak:
EUZKO GUDA-OÑETAN
Gure gudarien kemen eta sendotasunarekin indarra.
Arerioa arro jagi zan Elgeta aldean; bere mutillei aurrera egiteko agindu eutsen; milla ta bosteunen bat ausartu ziran eta betiko jausita geratu ziran.

Ondoren toki garrantzitsua emanez, eta argazki batekin lagunduta, Bretaina Handitik etorritako itsaontzia aipatzen dute: "Seven Seas Spray" ontzia eragozpen barik sartu zan atzo Bibbao'n"

2010/04/11

Apirilaren 11an joaldi beroak

Igandeko Eguna egunkarian gudarien joaldiak agertzen dira azpimarratuta, arerioek galduta lekuekin batera.
Lasaitasuna komunikatzeko udako eta neguko argazkiekin osotzen dute lehen orrialdea igande horretan. Honela dio:
EUZKO GUDA-OÑETAN
Gure gudariak, joaldi beroetan, leku ugari kendu eutsezan arerioari.
Paxistak egazkin barik, ez dabe adorerik eta indarrik gure mutillen joaldiei eusteko.- Lekeitio, Elgueta eta Elorrio aldetan alde bietako artilleri-joaldiak.- Eibar'tik Soraluze'ko guda tokiak suagatu ziran.- Paxistak nekatuta eta makalduta dagoz."

2010/01/16

Urtarrilaren 16an aberria, hizkuntza eta egunkaria

1937ko Urtarrilaren 16an Eguna egunkarian, nazioarteko gaietatik aparte, bertoko ezbaiek ere tokia daukate lehen orrialdean: Euskara, aberriaren maitasuna eta egunero egunkari bat izateak duen garrantzia. Hori guzti hori, Elgetan gudariak Francoren tropei aurre egiten dieten bitartean.

DEFENTSA BEHAR
Herria eta Jaurlaritza defendatu behar zirela argi zeukaten: erasoa ez zen makala! Francok gero eta argiako aliatuekin erasotzen ari zela, eta Euzkadiko gobernuak armak behar zituen, bati bat hegazkinak.
Horretarako herritarrei laguntza eskatzeko kanpaina bat egin zen. Argazkian Bilboko kaleetan jarritako pankarta bat ikusi daiteke, azalpen honekin: "Bilbo'ko Estacion txaidia. Bertan batetik besterañoko iragarkija jarri dabe "Euzkadi" egazkin-a aldez zabalgundia egiteko."
Eta orriladearen bestaldean, Elgetako frontearen argazki bat, oin honekin: "ELGETA ALDEKO ESKUTALDEKUBAK"

EUSKARAREN DEFENTSAN
Egunkarian bertan bere ekimenaren alde iritzi asko agertzen dira, izparringi honekin euskara defenditzen delako. Honela diote "EGUNA" ZABALDU izenpurupean:
Ainbeste berriketa aldi batean, eguneroko euzkelduna ateratze arren, ta orra orain oñork gutxi uste zuanian, euzkel egunerokoan jabe gara.
Zorionak beraz euzkaldunak.
Egunerokoa badegu, baño beraren zabalkundea ¿bear añean egiten alda? auxen da nere uste txiroaz beintzat egiten dana"
ATARENE izenpearekin idatzita dago iritzi artikulu hau

2009/04/20

Intxortako lubakiak Elgeta inguruan

Gerra Zibilaren frontea negu osoan gelditu zeneko lekua babesteko ekimena bultzatu dute Elgetan, herri horretako web orrian jakin dugun bezalaxe. Intxortako Atea deitzen den monumentuaren inguruan dauden lubakiak eta gerra egiturak berreskuratu eta erakutsi egingo dira, orduko gertaerak hobeto ahal izateko. Bideo honetan Jesus Gutierrezen hitzak entzun ditzakegu, turismo zinegotziaren zehaztasunak eta alkatearen azalpenekin batera: "gertatutakoa ezagutu, berriro gertatu ez dadin"

2009/03/25

Felix Santorcuato Angiozarren zegoen

Elgetatik gertu, Intxorta mendien azpian, Felix Santorcuato bizi zen, Angiozar auzoan (Bergara da lurraldez).
12 urte zituen gerra hasi zenean, baina ondo gogoratzen du ikusi zuena:
  • Francoren tropak nola igo ziren posizioak hartzera.
  • Gorrien kanoiak nola erasotzen zuten gau-ta-egun.
Berak beldurrik pasatu ez arren, bihotzeko mugimendu bat sentitzen zuen, gabaz harri bolak etxeko teilatura erortzen zirenean: "ni gaixotu egin nintzan sustuekin".
Baina tanta batzuekin osatu zen, medikuaren gomendioak jarraituta.