1937'gn. jorraila 2'gna barikua. 78'gn. zenbakija. Lgo. urtia
Euzkadi'ko guda-oñetan jo ta ke.
Faxistak, indar guztiak batuta, era guztietako armak erabiliaz aurrera egin nai dabe, baña gure dugdarien adore eta kemenaren aurrean geratu bearrean aurkitu dira.- Lekeitio'ko guda-oñetan paxistak anka jokuan.- Egazkin bi lurrera jaurti paxistei.
DURANGO'KO suageten ondoren
Durango'ko etxetan negarra da begietan. Etxeak lurra jota, kaleak eten da, ormak zulatuta, biotzak ler eginda.
Miña eta negar ulua besterik ez dogu entzun eta igarri gure ibileran.
Zoztorrez beteriko kaletan langile biotztunak traste zarrak bastartu eta jasoten.
Bardin etxe geyenetan.
Ikusi ezik, ezin lei sinistu zenbaterañokoa izan dan egazkinen basatikeria. Etxe zarretan eta elizetako zoztor artean ildako geyago agertu ziran atzo. Lengoekaz bat eginda eundik gora dira berun ilkorrak betiko atsedena emon eutsenak. Eun eta ogetamar bat. Emakume eta umeak geyenak. Oraindik gaitz da ilen izenak agertzea, asko igarri eziñean geratu ziran eta ezda errez izango eurak ezagutzen. Beste egunen baterako laga bear nai ta ez ildakuon izenak agertzia.
Atzo osategian lenengo osakuntzak egindako zauritu ugarin izenak emon genduzan.
Ez egozan guztiak; lenengotan osategian sartu eta izenez agertuak baño. Zauritu orrein artetik batzuk il dira. Atzo ta arañegun gaisotegian ildako izen batzuk ba'ditugu.
Ara eurak: (21 izen abizen agertzen dira, irudian ikusi daitekeen bezalaxe)
OHARRAK:
- R bikoitza jarri da transkripzioan, garai hartan erabiltzen zena r azentuarekin bada ere, ez da idazten erreza)
- Eguna egunkariaren ale guztiak Hemeroketan aurkitu daitezke, 1937ko urtarriletik hasita eta Bilbo militar golpisten eskuetan erori zen arte: Ekainaren 19rarte.
No hay comentarios:
Publicar un comentario