Mostrando entradas con la etiqueta durango. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta durango. Mostrar todas las entradas

2010/04/30

Apirilaren 30ean defentsa egiteko deia

Apirilaren 30ean, ostiralez, Eguna egunkariak defentsa egiteko oihua ozenki zabaltzen du:
PAXISTEN AURKA
Gora biotzak, euzkotarrak eta aurrera!
Gurasuak dauzkazanak gurasuakaitik.- Semiak duazanak, semetxu maitiakaitik. Ezkongei dagozanak, euren emazte gaiakaitik.- Guztiok oldozkun bategaz, geure maitasun giztiak bere babespian artuten dauzan Euzkadi'ren azkatasunarren, areriua zapaldutera! Gernika - Durango bitartean joaldi gogor eta indartsuak egin ziran atzo.-
LEKUKOTASUNAK
Gernikatik "erretirada" egiteko agindua eman ondoren, "la cota 230" bihurtu zen puntu gordina, Autzagane inguruetan. Bertan egon zen Luis Mari Azpiri eibartarra, toki estrategiko hori defenditzen. Hona hemen bere testigantza, jatorra bezain sakona.

2010/04/29

Apirilaren 29an tinko eta irmo

Apirilaren 29an herritarrak lasaitzeko eta kemena mantentzeko aldarria topatzen dugu Eguna egunkarian:
TINKO, EUZKOTARRAK! IRMO!
Paxisten gurariak ezerestu ta atzeratuteko guztiok gertu! Durango ingurutan joaldi gogorrak.- Arerioak ez eban lortu bere guraririk, egiñalak egiñarren.- Arbazegi-Gerrikaitz'en.- Paxisten egazkiñak Zornotza suagatzen

2010/04/01

Apirilaren batean Durangoko bonbardaketa


1937ko Apirilaren lehen Egunak Durangoko bonbardaketaren berri ematen zuen, lehen orrialde osoa bertan ikusitakoari eta sentitutako amorruari bide emanez.(Transkripzioa GoogleDoc honetan ikusi daiteke).
Gertatu ziren triskatzak horren handiak izanik, azken orrialdean ere zati on bat hartu zuen, egindako kalteen deskripzioa, eta zaurituta gertatu zirenen zerrenda:
Kalietan, bonbak gitixi ba'lira lez, gure egazkiñak, osakuntzak egiten, Bilbaon gaizotegian, ilak (iluntzean 79 izren, zaurituak eundaka)
Bukaeran zauritutako zenbaiten izen abizenak agertzen dira, irudian ikusi daitekeenez.

2010/03/31

Asteazkenean Durango berri bihurtu zen

1937ko Martxoaren azken egunean Durango bihurtu zen berriaren iturri. Hemeroketan ez dugu egun horretako alerik ikusi. Baina biharamoneko egunkarian deskripzio zehatzak datoz, asteazken horretan gertatu zenaz. Egunaren transkripzioa GoogleDocsen aurkitu dezakezu

LEKUKO BATEN KONTAKIZUNA
Andikonako bere baserrian egon zen Pilar, hegazkinak hurbildu zirenean. Ikus/entzun Pilar Lazpitaren gogoeta-oroimenak, zorigaitzeko egun horretaz.


EGUNAREN LEHEN ORRIALDEAN
Apirilaren leheneko Eguna egunkariak honela dio:
EGAZKINAK DATOZ
Ane Deunaren torre zarreko kanpayak ots egin eta zurtasuna iragarri dabenian, durangar asko oyean dagoz.
Beste asko, emakumiak batez bere, eleizetan bananduta Goki Jaunari eguneko otoitzak egin eta meza deuna entzuten. Gure kistartasuna ez bai'da oraindik galdu, sendotu eta bizitu baño.
Kanpayak entzun arren askok jaramon gitxi egin dabe, bestetan lez orriak jaurtitn etorriko zan egazkin banakaren bat izango dalakuan.
Baña bat ez, iru, sei, amar, amairu egazkin agertu dira Otxandiano-Elgeta mendien artetik.
Zarrapada bizia erria. Itsumustuan asko nora jo jakin ezinda.
Eleizetan dagozanak euretan geratu dira.
Kapantorreko erlojuak saspi ta erdiak jo ditu.

2009/04/02

Durango'ko suagaketen ondoren

Egunaren lehen orriak honela dio:
1937'gn. jorraila 2'gna barikua. 78'gn. zenbakija. Lgo. urtia
Euzkadi'ko guda-oñetan jo ta ke.
Faxistak, indar guztiak batuta, era guztietako armak erabiliaz aurrera egin nai dabe, baña gure dugdarien adore eta kemenaren aurrean geratu bearrean aurkitu dira.- Lekeitio'ko guda-oñetan paxistak anka jokuan.- Egazkin bi lurrera jaurti paxistei.

DURANGO'KO suageten ondoren
Durango'ko etxetan negarra da begietan. Etxeak lurra jota, kaleak eten da, ormak zulatuta, biotzak ler eginda.
Miña eta negar ulua besterik ez dogu entzun eta igarri gure ibileran.
Zoztorrez beteriko kaletan langile biotztunak traste zarrak bastartu eta jasoten.
Bardin etxe geyenetan.
Ikusi ezik, ezin lei sinistu zenbaterañokoa izan dan egazkinen basatikeria. Etxe zarretan eta elizetako zoztor artean ildako geyago agertu ziran atzo. Lengoekaz bat eginda eundik gora dira berun ilkorrak betiko atsedena emon eutsenak. Eun eta ogetamar bat. Emakume eta umeak geyenak. Oraindik gaitz da ilen izenak agertzea, asko igarri eziñean geratu ziran eta ezda errez izango eurak ezagutzen. Beste egunen baterako laga bear nai ta ez ildakuon izenak agertzia.
Atzo osategian lenengo osakuntzak egindako zauritu ugarin izenak emon genduzan.
Ez egozan guztiak; lenengotan osategian sartu eta izenez agertuak baño. Zauritu orrein artetik batzuk il dira. Atzo ta arañegun gaisotegian ildako izen batzuk ba'ditugu.
Ara eurak: (21 izen abizen agertzen dira, irudian ikusi daitekeen bezalaxe)


OHARRAK:
  • R bikoitza jarri da transkripzioan, garai hartan erabiltzen zena r azentuarekin bada ere, ez da idazten erreza)
  • Eguna egunkariaren ale guztiak Hemeroketan aurkitu daitezke, 1937ko urtarriletik hasita eta Bilbo militar golpisten eskuetan erori zen arte: Ekainaren 19rarte.

2009/04/01

Durangoko bonbardaketa Eguna-n

Durangoko bonbardaketa biharamuneko Eguna egunkarian agertu zen apirilaren lehen egunean.
Bere lehen orrialdean argi uzten zuen bonbardaketaren arduraduna nor zen:
"Paxisten egazkiñak Tabira zarraren gañean
Durango'ko Miren deunaren elizara bonba ugari jaurti zituen.- Kristo'ren Odol deuna orma eta zoztor artean ixurita.- Otoi egiten egozan monja bigunal il.- Jaunartzeko ziran gudariak odoletan, gorputzak zatituta.- Meza esaten iñarduen abadeak, berun ilkorrak jota"
Deskripzio zehatzarekin batera, 3 argazki ere jartzen zituen lehen orrialdean, froga moduan, inori zalantzarik ez gelditzeko.

ANDIKONATIK IKUSITA
Udaberri Galduaren lekukoen artean Pilar Lazpita dugu, Durango bonbardaketa aparteko leku batetik ikusi zuena: Berrizko Andikona auzotik. Hona hemen bere testigantza.