Mostrando entradas con la etiqueta galdakotar. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta galdakotar. Mostrar todas las entradas

2009/05/20

Galdakaoko lekukoak gaur egun

Maiatzaren 19ko bonbardaketan bizirik atera ziren pertsona batzuk elkartu dira Oroimenaren Haziak ekitaldian, Galdutako Udabarria dokumentala ikusteko; eta beraien bizipenak konpartitzeko. Aitor Minambres, Sancho de Beurko elkarteko kideari esker, argazki honetan ikusi daitezke 80 urtetik gorako lekukoak, omenaldian eman zitzaien lore banarekin.
EITBren EKARPENAK
Eitb.com atarian, Beatriz Sever kazetariaren elkarrizketa bi agertu dira, (euskaraz eta erderaz) Oroimenaren Haziak ekitaldia zela-ta, Josi Sierra dokumentalaren egilearekin. Interesgarriak dira Gerra Zibilaren filmean sakontzeko.

2008/09/05

Galdutako Udabarriaren saminak

Xabier Lizardiren Asaba Zaarren Baratza olerkiaren LEENA atalak, aukera ematen digu:
  • Udaberri Galduaren kontestua ezagutzeko
  • Galdakaon Maiatzaren 19an egon zen bonbardaketaren zehaztasunak entzuteko.
Hona hemen 20 minutuko doku-bideoa. Iraupena: 19:41

2008/08/14

Maiatzaren 19koa zehatz mehatz

Libe Asuak detaile guztiekin kontatu digu zer ikusi zuen Galdakaoko kanposantuan, 1937ko maiatzaren 19an.
Hona hemen bere kontaketa.

2008/08/07

Sarrera Lizardirekin Gerra Zibila kontatzeko

Xabier Lizardiren Asaba Zaarren Baratza olerkian oinarrituta, Gerra Zibilaren hobeto ezagutzeko bideo bat ekoiztu du Josi Sierrak; Lizardiren testua metafora bezala hartuz, kontestua ulertzeko proposamen bat da.
Bost ataletan antolatu zuen olerkariak kontakizun hau:
  1. ATARIAn 30eko hamarkadaren ezaugarriak eta Gerra Zibilaren aurrekariak ezaguteko
  2. SARRERA Roberto Jugoren hitzetan entzun dezakegu.
  3. LEHENA: Plazakoetxeko errefugioan gertatu zenaren berri argiago jakiteko
  4. ORAINA: nola berreskuratu daitekeen oroimen galdua
  5. ETORKIZUNA: zerk laguntzen digun aurrera begira jartzeko; Giza eskubideaen eta Bakearen Heziketa adibidez
SARRERAren iraupena: 24:37

2008/08/04

Udaberri Galduaren atarian

Udaberri Galduaren atarian kokatzen gara, XX gizaldiaren 30eko hamarkada hobeto ezagutzeko.
Lizardiren "Asaba zaarren baratza" olerkian oinarrituta, Gerra Zibilaren aurreko egoera politikoa, soziala, eta kulturala ezagutzen joango gara.

2008/07/18

903 fusilatuta Gerra Zibilean

Bizkaian, 1936ko altxamenduarekin hasi zen Gerra Zibilean, 903 pertsona fusilatu zituztela frogatuta daukate Arteako Abertzaletasunaren agiritegian.
Haietariko 7 galdakotarrak ziren. Libe Asuak kontatu digu nortzuk ziren eta zergatik garbitu zituzten Derioko kanposantuko horma kontran.
  1. Angel Arostegi Bilbao, 29 urte zituela (1937.09.07)
  2. Santiago Celaya Sagardoy, 39 urtez (1937.09.07)
  3. Santiago Celaya Uriarte, 40 urtekin
  4. Atxerre Egilero Arostegi, 21 urtekoa (1938.05.05)
  5. Valentin Mandaluniz Ealo, 30 urtez (1937.09.07)
  6. Andres Ormaetxe Egiluz, 31 urterekin (1937.12.16)
  7. Jose Luis Zabala Bilbao, 30 urtekoa (1937.09.07)

2008/07/16

Baserri kultura 1936ko sasoian

Baserri kultura zer zen azaltzen digu Txabi Ikobaltzetak, Galdakotar etnologoak.
Esanahi berezia eta holistikoa zeukan gizaldi hasierako gizon eta emakumeentzat.
Azalpen laburra bezain mamitsua hiru minututan.

2008/07/14

Testuingurua ulertzeko ikuspegi etnologikoa

Txabi Ikobaltzetak ikuspegi etnologikoa ematen digu, 30eko hamarkada hobeto ulertzeko.