Manuel Sagastibeltza Avellaneda batalloiarekin hasi zen gerra, boluntario bezala. Eta preso hartu ondoren lan derrigortuak egin zituen.
Hoan hemen bere istorioa.
2008/12/22
2008/12/21
Eguberri onak & zorionak
Udaberri Galduak bere lagun eta jarraitzaile guztiei, Gabon zoriontsuak eta urte berri ona opa die.
Eskerrik asko proiektu honetan interesa adierazi duzuen guztioi!
Etiketak:
pakea,
udaberri_galdua
2008/12/19
Oroimenaren balorea
Oroimenaren balorea eta baloreen oroimena izan ziren Ainara Atutxaren gaiak, Lemoan ospatu zen 1936ko gudarien omenaldian. Txalapartaren soinua entzun ondoren, adarraren deiarekin gogoeta egin eta gero, musikaren laguntzagaz 91 hildakoen izen abizenak entzun ostean, Ainara Atutxak bere familaren gomuta eta gure nagusien baloreak ekarri zituen denon aurrera.
Etiketak:
civil_war,
gerra_zibila,
lemoa,
oroimena
2008/12/18
Omenaldia 1936ko gudariei Lemoan
2008ko Abenduaren 13an Lemoan oroimenaren eguna izan da: Gerra Zibilean ibilitako jendeari omenaldi xamurra eskaini diote. Bizirik daudenei eta hil ziren guztiei.
Josu Loroñoren ahotik 91 pertsonen izen abizenak irten ziren, Bilboko Musica Culta laukoteak bere musikarekin girotzen zuen artean.
Benetan unkigarria izan zen ekitaldia: familikoentzat eta bertara joan ginen guztiontzat. Hona hemen bideoa.
Josu Loroñoren ahotik 91 pertsonen izen abizenak irten ziren, Bilboko Musica Culta laukoteak bere musikarekin girotzen zuen artean.
Benetan unkigarria izan zen ekitaldia: familikoentzat eta bertara joan ginen guztiontzat. Hona hemen bideoa.
Etiketak:
civil_war,
gerra_zibila,
gudari,
lemoa
2008/12/15
Lemoan omenaldia 1936ko gudariei
1936ko Gudari guztiei Lemoan omenaldia egin nahi izan dute.
Abenduaren 13an ospatu zen Gerra Zibilean hil ziren guztien aldeko ekitaldia, Arantxe auzoko plazan oroigarri bat jarriz.
Jende asko elkartu zen polikiroldegian ere, ordukoen gomuta berpizteko.
Besteak beste Manuel Sagastibeltza egon zen: Karrantzako gudari honek, Bilbo galdu ondoren, abesten zuteneko bertsoa gogoratu zigun. Hona hemen bere abotsa eta kemena.
Abenduaren 13an ospatu zen Gerra Zibilean hil ziren guztien aldeko ekitaldia, Arantxe auzoko plazan oroigarri bat jarriz.
Jende asko elkartu zen polikiroldegian ere, ordukoen gomuta berpizteko.
Besteak beste Manuel Sagastibeltza egon zen: Karrantzako gudari honek, Bilbo galdu ondoren, abesten zuteneko bertsoa gogoratu zigun. Hona hemen bere abotsa eta kemena.
Etiketak:
bakea,
gerra_zibila,
gudari,
lemoa
2008/11/19
100 lore biltzeko asmoa
Udaberri hartako ehun lore biltzeko asmoarekin, Hegoaldeko 4 probintzietan elkarrizketak egiten hasteko asmoa du Josi Sierrak. Lau hilabetetan luzatuko da fase hau: 85 urtetik gorako lekukoen grabazioak, herririk herri. Gizon eta emakume; orduko gazte eta ume.Jendearen laguntzarekin kontatzeko sare sozialetik tiraka ibiltzeko asmoa dauka komunikatzaileak, blogosferan eta ezagunen agendatik tiraka.
ASMOA
Gerra Zibileko lehen urteko testigantzekin Hezkuntza Sailarentzat material pedagogiko digital bat sortzeko helburua du ekimen honek.
Lortuko al du modu argi eta ulerkor batean, istoriotan oinarritutako historia hau kontatzea?
Ikusiko dugu...
GEHIAGO JAKITEKO/EGITEKO:
- Berria aupatu blogosferan edo/ta zabaldu euskal komunitatean
- Kontsultatu Gerra Zibila Wikipedian
- Bisitatu Galtakotar bloga (proiektu honen aitzindaria)
- Irakurri Julen Iturberen posta, Josu Orberen bultzada, Inaki Muruaren botxotik egindakoa, ....
- Jarraitu Udaberri Galdua etiketa Technoratin
Etiketak:
gerra_zibila,
udaberri_galdua,
zabaldu
2008/10/07
Urriaren 7a oroimen historikoan
1.936ko Urriaren 7a oroimen historikoan kontuan izateko eguna da: Jose Antonio Agirrek Gernikan lehendakari bezala zin egin zuen eguna. Parlamentua ezin zenez osatu, Gernikako Juntetxean, udaletxetako ordezkarien aurrean bere kargua hartu zuen. Jose Agirreazkuneagaren hitzetan, "Historia garaikideko une garrantzitsu bat da": Euskal agintea Eusko Jaurlaritzan gauzatzen da, Madrilen Errepublika garaian onartutako Estatutuari esker.
Etiketak:
gernika,
gerra_zibila,
jaurlaritza,
udaberri_galdua
Suscribirse a:
Entradas (Atom)