Mostrando entradas con la etiqueta lemoa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta lemoa. Mostrar todas las entradas

2010/06/22

Lemoatxan hildakoen oroimenez

Ekainaren 19an, Bilbo faxisten eskuetan erori zeneko egunaren 73garren urtemugan, Lemoako haitzean, Lemoatxan, pertsona ugari bildu zen gertatu zena gogoratzeko, Eta bizitza galdu zuten pertsonak oroitzeko. Unai Ortuzar udaleko zinegotziak hitzok irakurri zituen bildutako guztien aurrean.

2010/06/15

Ekainaren 15ean indarrak desorekatuta

Ekainaren 15ean ez dugu Eguna egunkaririk aurkitu, Bilboko egoera deskribatzeko; baina beste argitalpen batzutan, gauzak nola zeuden topatu daiteke, Adibidez Boletin Decenal delakoan, Madrileko Biblioteca Nacionalean digitalki kontsultatu daitekeena; honela dio ekaineko alean:
La situación en el Norte
El enemigo hace a Euzkadi la guerra totalitaria
Es un hecho comprobado a lo largo de todos los frentes de la guerra española, pero principalmente en el de Euzkadi, que desde el comienzo de la apliación del control de costas y fronteras de nuestro pais lors rebledes han cuadriplicado sus fuerzas aereas. Y no nos extrañe. Diariamente reciben trimotores de bombardeo y cazas de Alemania e Italia. Les llegan, volando, por Francia y por el Mediterraneo. Mientras al Gobierno de la República se el impide adquirir y transportar armamento, sus enemigos son constantemente auxiliados con elementos modernísimos en cantidades extraordinarias.

Beheraxeago honela adierazten du indarren arteko desorekaren arrazoia:
"El ataque brutal, aparatoso, de gran estilo, que sufre Bilbao cuando escribimos estos comentarios ha sido consecuencia del aumento repentino y enorme de la aviación y la tormentaria terrestre de Franco. Mola y sus consejeros alemanes concibieron la operacion vasca no como una serie de movimientos tácticos normales, combinados estrategicamente y enderezados a la consecución de un fin a la vez militar y politico, sino como aplastameinto rapidísimo, realizado casi exclusivamente gracias a la acumulación de gigantescos medios materiales."

BURDINAZKO GERRIAREN ERASOA
Hirugaren orrialdeal boletinak frontearen erasoak zehatz mehatz deskribatzen ditu hitz hauekin:
"Despues de más de dos meses de luchas porfiadas, los rebeledes habian llegado a una linea que empezxaba al Norte por el Cabo Machichaco, seguia por el monte Jata y al Este de Munguia, continuaba por el Biskargi y las faldas de Peña de Lemona y al Sur de Bilbao cruzaba el Nervión. Esa linea fue atacada el 11 de junio por el sector de San Martin de Fica, en dirección a Derio. Y el ataque estuvo a cargo, casi absolutamente de las fuerzas aéreas y de la artillería."

2010/06/14

Ekainaren 14an Lemoan zigor gogorra

Eguna egunkariak argitaratzeari utzi ziola suposatu daiteke, Bilbon faxisten presioa aragotzen zenean: hemeroteketan ez da aurkitzen aste honetako alerik; baina beste egunkari batzutan (La Tarde, El Liberal) berriok aurkitzen ditugu:
"El enemigo recibió anoche un duro castigo en Peña Lemona.- Los mercenarios alemanes han actuado con inusitada actividad y su inconcebible vesania han llegado a arrojar bombas contra el Sanatorio Marítimo de Górliz."
Artikuluan datu gehiago agertzen dira azalduz Burdinazko Gerrikoaren barruan bonbardaketak masiboak eta krudelak izateaz gain, jendeari min egiteko pentsatuta daude: gizarte zibilari zuzenduta. Ikusi adibideok:
  • Desde la costa a Sollube, Mungia, Gamiz y Fica, la mañana se hubiera deslizado en calmade no haber actuado cruelmente la aviación italo-alemana.
  • En Bizcargui tuvo lugar durante toda la mañana un intenso duelo de artilleria, en el que nuestras baterias llevaron la mejor parte castigando con sus tiros las posiciones facciosas. También aquí se ha presentado la aviación facciosa, cometiendo numerosas fechorias
  • En su locura no han respetado nada. En Lezama, juntamente con numerosos caserios, han destruido la estacion de ferrocarril.
  • En Derio (...) el cementrio donde han dejado caer gran numero de bombas
  • Uno de los pueblos atacados con mayor furia ha sido Gorliz (...) arrojaron varias bombas sobre el Sanatorio Marítimo, cobijo y amparo de multitud de infelices criaturas.

2010/06/11

Ekainaren 11n Burdinazko Gerrikoa erasotzen

Ekainaren bigarren ostiralean Bilbora ekialdetik hurbiltzen dira altxatutako militarrak, Burdinazko Gerrikoa apurtu nahian, Egunak larunbateko alean sei zutabetara esaten duenez:
Arerioak joaldi indartsu ta gordiña asi eban atzo Bizkargi'tik Fika alderantz

Goizetik asi zan artilleriagaz eta iñoizkorik egazkiñik geien erabilli zitun gure mendiak suagatu ta sututen.- Gure gudariak zindoki eutsi ta arerioari indarraldiak egiten ausartu ziran.- Lemona aldean gure aldetik izan ziran egiñiko joaldiak. Orduña'n gure artilleriak nasaitasunik ez eutson emon arerioari burrukaldirik egitko.
Paxisten egazkin suagalari bi jo ta lurreratu ziran kañoien bidez

BESTE EGUNKARI BATZUTAN
Frente norte edo Euzkadiko frontea zeritzon horretaz, berri gehiago topatu ditzakegu beste argitalpen batzutan; adibidez Madrileko Liburutegi Nazionalean daudenetan, edo Donostiako kultur zerbitzuetan; kasu bietan zenbait argitalpenen erreferentziak aurkitu daitezke, Bilboko egunkarietan, tamalez eta bortizki, ematen jarraitu ezin izan zutenak.

GAZTELUMENDIKO GORDELEKUA
Aitor Miñambres, Santxo de Beurko elkarteko kideak, Gatelumendin egon ziren gudariak jasan zutena azaltzen saiatzen da.

2010/06/10

Ekainaren 10ean eguraldi ona baina

Ekainaren 10ean kontraesankorrak dira berriak, gutxienez Eguna egunkariaren arabera:
Eguraldi ona, baña joaldirik ez.- Artilleriaren burrukak Lemona eta Baranbio'n.- Paxisten egazkiñak mendiak suagatzen.- Bonba ugari Larrabetzu'tik Lezama'ko bidera.- Baketsu baña zur eta tinko gure gudariak

ARGAZKIAK
Bigarren orrialdean guda argazki batzuk topatzen ditugu



2010/06/05

Burrukaldi gogor eta ikaragarri ekainaren 5ean

Ekainaren bostean borroka areagotu egin zen Eguna egunkarian datorrenaren arabera:
Egazkin bi beratu yakozan atzo arerioari burrukaldi gogor eta ikaragarri ondoren
Euretariko bat "Fiat" erakua, La Arena'n (Abanto-Zierbana) jausi zan.- Eruatzallea italiarra zan, agirietatik atara daikenez.- Beste egazkiña, suagalari andietakua, itxasora jausi zan.- Guda-oñetan, arerioak Lemoaitz artu nai izan eban atzo goizaldean, gure mutillak itsumustuan artuko zitun ustean, baña lengo lekura biurtu bearrean aurkiti zan, gureak zindoki erantzun eutselako.

2010/06/03

Ekainaren 3an Lemoa gurea da

Ekainaren 3an, ostegunez, Arratia da fronte gordin gordina, Eguna egunkariak ostiralean esaten zuenaren arabera. Igorren eta Arantzazun borrokatzen ibili ondoren, Lemoatxa da giltza oraingoan: Bilbora iristeko biderik laburrena eta estrategikoki egokiena. Baina gudariak ez daude bidea errezteko, inolaz ere. Hauxe dio lehen orrialdean:
Lemona'ko aitza oso-osorik gure mende geratu da
Joaldi bizi ta indartsuak egin zituen gure gudariak.- Arerioak zitalki erantzun eban tontorrekaz barriro jaubetu naiean, baña gure gudariak ez eben oinkada bat atzerantz egin.- Lemona gure su-pean. Bardin Zornotza.- Arratiako bidea garbi.
Euzkadi'ko mendi tontor bat jota, Mola generala il da, egazkiñeko ezbear baten beste gudalburu batzuk eriotzea aurkitu dabe beragaz batera

2009/06/14

Lemoatxan omenaldia

1937ko Ekainaren hasieran Lemoan frontea gelditu egin zen, aste luze batez. Inguruko mendiak eta herriak altxatutako militarren eskuetan zeuden, baina, Urigoitiko gurutzea (El Gallo deritzona) giltza zen.
Bilbora joateko, Zornotzatik eta Larrabetzutik zetozen bideak, Gasteiz eta Arratiako bidearekin elkartzen da bertan. Leku estrategiko hori babesteko. Lemoako haitza edo Gantzabal, azken aukera zen; eta bertan elkartu ziren batailoirik garrantzitsuenak. Horrela hamar egun luzez egon ziren bertan:
  • goizetan Condor legioaren babesarekin, txapel gorriek hartzen zuten mendi gaina;
  • gauetan gudariak eta milizianoak eskuko bonbekin, botatzen zituzten bertatik ikurrina berriz ere jartzeko.
Unai Ortuzar, Lemoako zinegotziak bideo labur honetan azaltzen digu, zer gertatu zen eta zergatik egiten da omenaldia lehen aldiz, 72 urte eta gero.

2009/05/29

Martin Zabala Lemoakoa

Martin Mendatan jaio zen arren, hamar urtekin Lemoara joan zen, bere amari etxebizitza bat egokitu zitzaiolako! Martinen baserria Biztibieta zen, Lemoako Atxaren magalean. 12 urte bete behar zituenean, gerra hasi zen eta bere arazoak areagotu ziren: anaiaren tabakoa ezin eman, frontera joan zelako, baserritik alde egin behar, borrokak hurbiltzen zirelako...
1936ko udan gudarien lehen batailoiak ikusi zituen Arratiatik pasatzen, Otxandioko frontera joateko; eta pena ematen zutela dio, zein baliapide gutxiren kontatzen zuten ikusita. Entzun arretaz bere kontakizuna. Iraupena: 7 min.

GEHIAGO JAKITEKO/EGITEKO:

2009/05/02

Luismari Azpiri Eibarkoa

Luis Mari Azpiri Eibarren bizi zen Gerra Zibila hasi arte. Frontera boluntario moduan joan zen Amuategi batailoiarekin, Durango aldean zaurituta erori arte. Bonba batek estanda egin zuen lubaki gainean eta, beste zauri batzuen artean, hanka hautsi egin zuen. Bere anaiak atera zuen lurraren azpitik eta ospitalera eraman zuten. Handik gutxira bere anaia, gazte-gazterik, hamabost urtekin, Peña Lemonan hil zen tiro batez. 1937ko Ekainaren hasieran izan zen. Bere ama hiru aste beranduago enteratuko zen berri hauetaz...
Entzun Luismariren kontakizun hunkigarri hau. Iraupena: 9 min.

2009/03/23

Martin Zabala Lemoakoa

Martin Zabala Mendexan jaio zen 1924an. Baina Lemoara bizitzen joan zen, bere amari etxe bat tokatu zitzaiolako!
Hantxe harrapatu zuen gerra zibilak, Biztibietako baserrian, eta herritik frentera pasatzen ikusi zituen lehen gudariak: bere anaia barne!
Pena sentitzen zuen: nola zihoazen jantzita eta zein armamentu gutxi zeramaten. Iraupena 4:12

2008/12/22

Manuel Sagastibeltzaren istorioa

Manuel Sagastibeltza Avellaneda batalloiarekin hasi zen gerra, boluntario bezala. Eta preso hartu ondoren lan derrigortuak egin zituen.
Hoan hemen bere istorioa.

2008/12/19

Oroimenaren balorea

Oroimenaren balorea eta baloreen oroimena izan ziren Ainara Atutxaren gaiak, Lemoan ospatu zen 1936ko gudarien omenaldian. Txalapartaren soinua entzun ondoren, adarraren deiarekin gogoeta egin eta gero, musikaren laguntzagaz 91 hildakoen izen abizenak entzun ostean, Ainara Atutxak bere familaren gomuta eta gure nagusien baloreak ekarri zituen denon aurrera.

2008/12/18

Omenaldia 1936ko gudariei Lemoan

2008ko Abenduaren 13an Lemoan oroimenaren eguna izan da: Gerra Zibilean ibilitako jendeari omenaldi xamurra eskaini diote. Bizirik daudenei eta hil ziren guztiei.
Josu Loroñoren ahotik 91 pertsonen izen abizenak irten ziren, Bilboko Musica Culta laukoteak bere musikarekin girotzen zuen artean.
Benetan unkigarria izan zen ekitaldia: familikoentzat eta bertara joan ginen guztiontzat. Hona hemen bideoa.

2008/12/15

Lemoan omenaldia 1936ko gudariei

1936ko Gudari guztiei Lemoan omenaldia egin nahi izan dute.
Abenduaren 13an ospatu zen Gerra Zibilean hil ziren guztien aldeko ekitaldia, Arantxe auzoko plazan oroigarri bat jarriz.
Jende asko elkartu zen polikiroldegian ere, ordukoen gomuta berpizteko.
Besteak beste Manuel Sagastibeltza egon zen: Karrantzako gudari honek, Bilbo galdu ondoren, abesten zuteneko bertsoa gogoratu zigun. Hona hemen bere abotsa eta kemena.