Mostrando entradas con la etiqueta gernika. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta gernika. Mostrar todas las entradas

2010/05/16

Igandeko Eguna sentipenez beterik

Igandeko Eguna egunkariaren bigarren orrialdean Gernika'ko erriari bertso bat idazten dio ZULOk. Eta aldamenean KAYEKOAk bihotzaren mintzoa adieratzen du. Kayekoak 23 urte betetzen zituen egunean, bere lagunak eta familia ditu bihotzean...
Gerrak ez zuen idazleen etorria agortu! Hona hemen adibidea:
(Gernika'ko arbola'ren eresia-kin)
Guda txar au zala ta
genduan ezagutu
lendik baña geiago
biotzez bai sutsu
Andra Maria eleizan
astero auzpeztu
gudan il dakoari
"requiem abestu"
Gernika'ko erria
dago birrindua
Hitler'en egazkiñak
dana kixkladua
"bakarrik dago zutik
zuaitz zarr sendua
iñoiz baño gurtuago
dauka gaur munduak

2010/05/05

Maiatzaren bostean Bermeon borrokan

Maiatzaren bostean, asteazkenez, Bermeo eta Bizkaiko kostaldea zeuden frontean murgilduta, Eguna egunkariaren lehen orrialdean ikus dezakegunez:
"EUZKO GUDA-OÑETAN
Añeto mendia artu eben atzo gure gudariak
Zornotza ingurutan be joaldi gogor ta goriñak egin ziran.- Gure kañoiak Sebigain mendiko paxisten esiak jo ta suz bete zituen.- Paxisten egazkiñen lanak.
SOLLUBEPEAN
Bermeo'ra begira doguz begiak. Joaldi gogor eta setatsuen erri bat da oraingoan itxas-erri au.
Paxistak erri onetan sartutiaz damututa dagozanik ezin ukatu.
Aurreregi sartu zirala konturatu ziran onezkero.
Lenengo beroaldian Bilbao'raño sartzeko izan ba'ziran, Bermeo artze onek garrantzirik eta ardurarik ezeban izango eurentzat.
Baña gaur dagozan eran, Bermeo erri barruan aurrerarik egin ezinda geratzea kaltegarri ta etenkor izango dala eurentzat agertzea ez da beste munduko gauza.
Sukarrietako bidea gure suen mende dago; gure gudarien eskuetan esate baterako. Orrela Bermeo'n dagozanak laguntasunik eta indarrik ezin artu Gernikan dagozenetatik.
Bide bat bakarra geratzen yakoe: itxasoa: Gernika'ko ibaia su artean igarotzea ez da orraitik errez. Azkenengo egun baten motor bik eruan eben zoria eruateko arriskuan duaz erretara duazanak. Eta paxistak ez dabe adorerik orretarako.
Bermeo'n eutsi eziñez, an barruan dagozan gudariak alegiñak alegin egiten ditue, Gernika'gaz alkartu ta emengo gudarien laguntzea bilatu naiean. Alperrik orraitik.
Gure mutillak ez dagoz bidea zabalik lagateko.

2010/05/04

Maiatzaren lauan ezin argitaratuz

Gerra Zibilaren krudeltasunean, Eguna egunkaria argitaratu ezinik gelditzen zen behin baino gehiagotan. Igandean 104 zenbakia atera ondoren, asteazkenerarte, maiatzak 5erarte ezin izan zuten 105 alea kaleratu.
ZERGATIK?
Horren arrazoia segurueniki, barruko orrialdeetan topatzen ditugun berriak izango zen: "Guda-otsak
Euzko guda-oñetako joaldi indartsu ta beruak.- Paxisten egazkiñen lanak.- Gernika inguruetan arerioak, italiarrak bereziki artu izan daben zigorraª
Beti ere, ikuspegia, defentsan zegoen gobernuarenena dela ikusi daiteke: dotazio militarra txikia baina indarrak eta gogoa ez zen eskaxa!

LAUAXETAREN FALTA
Aurreko astean ere galera handia izan zuen Eguna egunkariak: bere kolaboratzaile gazte eta zorrotza zen Lauaxeta, Gernikan gertatutakoa ikustera joan zenean, harrapatu eta atxilotu egin zuten.

2010/04/30

Apirilaren 30ean defentsa egiteko deia

Apirilaren 30ean, ostiralez, Eguna egunkariak defentsa egiteko oihua ozenki zabaltzen du:
PAXISTEN AURKA
Gora biotzak, euzkotarrak eta aurrera!
Gurasuak dauzkazanak gurasuakaitik.- Semiak duazanak, semetxu maitiakaitik. Ezkongei dagozanak, euren emazte gaiakaitik.- Guztiok oldozkun bategaz, geure maitasun giztiak bere babespian artuten dauzan Euzkadi'ren azkatasunarren, areriua zapaldutera! Gernika - Durango bitartean joaldi gogor eta indartsuak egin ziran atzo.-
LEKUKOTASUNAK
Gernikatik "erretirada" egiteko agindua eman ondoren, "la cota 230" bihurtu zen puntu gordina, Autzagane inguruetan. Bertan egon zen Luis Mari Azpiri eibartarra, toki estrategiko hori defenditzen. Hona hemen bere testigantza, jatorra bezain sakona.

2010/04/28

Apirilaren 28an bi aurpegi krudelak

Gerraren bi aurpegiak azaltzen dira apirilaren 28ko Eguna egunkarian. Lehen orrialdean "gure mutilak kementsu ta zindo agertuten dira" esaten duen artean, seigarren orrialdean, Gernikan gertatutakaoren berri agertzen da, krudel-krudelean: "Gernika, euzkotarren uri maitea, birrindu nai izan dabe zearo

2010/04/27

Apirilaren 27an Egunarik ez

Apirilaren 27, asteartez, Eguna egunkaririk ez dugu aurkitu Hemerotekan. Astelehenean Gernikan gertatutakoaren ondoren, ez zen egongo animorik, ezta denborarik ere askorik idazteko. hartutako jipoia hain zen handia, energia guztiak konzentratu behar zirela kalteak konpontzen eta pertsonak osatzen.
BARTZELONAKO LA VANGUARDIAN
Baina Bartzelonan aurkitu dugu gertatutakoaren berri. La Vanguardia kazetaren argazkiak eta hitzak ekarriko ditugu gaurkoan. Honela dio:
"He aqui los restos de Guernica, la ciudad de las libertades vascas, que destruyeron las bombas incendiarias de varias escuadrillas de aviones alemanes. Bárbara muestra de una intervención innegable, y de una actitud, que ellos dicen "defensora de la civilización" De esta Guernica, capital moral de Euzkadi, solo han quedado cinco casas en pie; pero como simbolo inmortal y eterna"
Transkripzioa ere zaila da egitea, argazki hauek bi orrialdetako ale berezi abtean agertzen zirelako.
Hona hemen esteka La Vanguardiako Hemerotekara.

BIHARRAMONEKO VANGUARDIAN LA GUERRA EN EL NORTE (transkripzio osoa hemen)
Nota de la Delegación general de Euzkadi en Valencia.
Valencia 27.- Esta noche la Delegación General de Euzkadi en Valencia ha facilitado a la prensa la siguiente nota:
"Ayer por la tarde quedó reducida a ruinas la noble villa de Guernica. Su casa de juntas, el Arbol de nuestra tradición, los caserios que formaban sus calles señeras e hidalgas, cayeron bajo el bombardeo de la aviación rebelde, que quiso significar una destrucción en Guernica, por lo que para todos los vascos tiene de emotiva y simbólica."

2010/04/26

Apirilaren 26an Gernikako bonbardaketa

1937ko Apirilaren 26an ez zen Eguna egunkaria argitaratu; gutxienez, hemeroteketan ez da agertzen orduko alerik.
Baina egun beltz hori bizi zuten pertsonek oso ondo gogoratzen dute. Adibidez Lourdes Alberdi, Azkoitin 1917gn urtean jaio zena. Lourdes bere jaioterritik alde eginda zegoen, familia politikan inplikatuta zegoelako; Mundakan zegoen bizitzen udaberri horretan, eta apirilaren 26an Gernikara joan zen eguna pasatzera. Lourdesekin batera, Patxi Ansola, Benita Imaz, Fructuoso Perez Arrospide, Antonio Zabala, Benigna Olabarria, Margarite Albizu, Fermin Ereño, Edurne Egino,
Hauxe da oroimen haietatik ikasi dezakeguna.


ESKERRAK
Bideoan agertzen diren pertsona nausiak kontaktatzeko, Iñaki Murua, Juan de la Vega, Jonan Agirre, Joseba Esnal, Periko eta beste lagun eta lankide askori eskerrak eman nahi dizkizuet, bihotzez.

2009/07/30

Zer egin hezkuntzan bakearen alde

Zer egin daiteke hezkuntzan egia eta bakea berreskuratzearen alde?
Galdera honi erantzuten saiatzen da Mireia Uranga, Gernika Gogoratuz taldean hezitzaile bezala, esperientzia luzea duen irakasleak. Iraupena 5:32

2009/07/15

Teresa Garatea Natxituakoa

Teresa Garatea Natxituan jaio zen 1917 urtean. Bizimodua bertan egin zuen, eskolara joanez, jaietara irteten... baina goiz bueltatzen zen etxera, beti ere: gurasoak bestela...
1937ko Apirilaren bukaeran, Gernika bonbardatu eta gutxira, milizianoak erretiratzen ikusi zituen gau batez, Natxituako mendietarik.
Teresa biharamunean, egunero bezala, esnea saltzera joan zen bere astoarekin eta... soldadu alemanek erosi zioten den-dena, litroa pezeta batean ordainduz noski! Iraupena: 4:59

ESKERRAK FERNANDORI
Grabaketa hau Teresaren senide den Fernando Garatea matematikako irakaslearen laguntzarekin egin nuen. Irakaskide eta lagun honi beraz mila esker!

2009/07/06

Benita Imaz Etxarrikoa

Benita Imaz Etxarri Aranazen jaio zen 1.924an. Bere etxean zazpi aizpa ziren eta azkenean, zortzigarrenean, mutila jaio zen: Jose Mari. Benitak ez zuen denbora askorik izan eskolara joateko, ezta jolasteko ere: amari lagundu behar zion.
Hamabi urte zituela, 1.936 urtean, neskame joan zen, etxean lagundu nahian. Nora eta... Legazpiko "Centro Republicano"-ra hango familia baten umea zaintzera.
GERRA ZIBILAREN HASIERA
Uda horretan gerra hasi eta, familia hortako aita errepublikaren aldekoa zenez, alde egin behar izan zuten Legazpitik... Gernikara!.
Benita 1.937ko udaberrian Bizkaiko hiri eder horretan dagoela, hegazkin alemaniarren bonbardaketa izan zen. Bere oroimenak kontatzen dizkigu: beldurrak eta jasandako zigorrak, bizirik atera zirenak eta gerran hil zirenak, Estebantxorekin egindako lanak eta gerra ondoren bizitakoak ...
Grabaketa hau Juan de la Vega ikaskidearen laguntzarekin eginda dago, bai ekoizpena bai kamara errealizazioa.

2009/04/28

Inaki Bengoetxea Mendexakoa

Inaki Bengoetxea Mendexan jaio zen 1921eko abuztuaren 8an. Aurtengo udaberrian 88 urte beteko ditu. Gaztetan eskolara joaten zen, baserriko lanak egiten laguntzen zuen, eta eliza ondoko frontoian jolasten zuen.
Halako batean Alemaniako gizon bat azaldu zen Lekeitio ondoko auzo txiki honetan. Eta apaizaren etxean hartu zuen ostatu; maixuarekin batera mendietara joan eta planoak egiten zituen. Uztailaren hasieran apaiza, maixua eta alemaniarra desagertu ziren. Zortzi egun beranduago gerra zibila hasi zen. Kasualitatea akaso?
Ala Gernika bonbardeatzeko abioientzat marrazkiak egiten ibili ote ziren? Inakik kontatzen digu historia hau bideo labur honetan.Iraupena 9:50.

2009/04/27

Gernikako bonbardaketaren berria

Gernikako bonbardaketaren berria Eguna egunkarian agertu ahal izateko bi egun pasatu beharko ziren, lehenago erreakzionatzeko modurik ez baitzuten izango ere. Hiri sinboliko horrentzat kolpe gogorra izateaz gain, beste herri eta eskualde askotan ere bonbak erori eta erori zebiltzan 1937ko udaberri galdu hartan (Bonbardaketaren berria agertzen den orri berean, parkamena eskatzen diete irakurleei,azken orduko arazoak zirela medio, astearteko edizioa ez zelako kaleratu).
Baina Apirilaren 28ko Eguna-n honela irakurri eta ikusi dezakegu, bonbardaketa basatiaren informazioa, egun horretako azken orrialdean:
"Gernika, euzkotarren uri maitea, birrindu nai izan dabe zearo
Aritza zutik gelditu da, ordea, ondamendi orretan. Zutikago euzkotarren gogoa, baina."
Testuaren transkripzio zehatzagoa irakurri daiteke dokumentu honetan.

2008/10/07

Urriaren 7a oroimen historikoan

1.936ko Urriaren 7a oroimen historikoan kontuan izateko eguna da: Jose Antonio Agirrek Gernikan lehendakari bezala zin egin zuen eguna. Parlamentua ezin zenez osatu, Gernikako Juntetxean, udaletxetako ordezkarien aurrean bere kargua hartu zuen. Jose Agirreazkuneagaren hitzetan, "Historia garaikideko une garrantzitsu bat da": Euskal agintea Eusko Jaurlaritzan gauzatzen da, Madrilen Errepublika garaian onartutako Estatutuari esker.