
PESI edo "
Plan Euskadi en la Sociedad de la Información" deritzon ekimenaren boletinean agertu da
Udaberri Galduaren loretxo bat,
innova.euskadi.net atarian ikusi daitekenez.
Ana Vitoricaren gonbitea (eta erronka) onartuz, hilero argitaratzen den
newsletter edo agenda digitalean
iraileko alean agertu da blog honen

berri, ekimen
berritzaileen artean.
En Primera Persona atalean azaldu den erdaraz idatzitako artikuluan, blogariaren ibilbide pertsonala azaltzen da, "
istorioetan oinarritutako
historia" biltzen duen proiektuaren gorabeherak kontatzen dira.
LOREAK IKUSGAIBideo-egilearen azalpenekin batera, blogean argitaratutako pertsona nagusien bideoak ere tartekatu diztuzte, udaberri hartako loreak ikus-entzun ahal izateko: azken finean, hauexek dira baliapide digitalei esker, agertu behar direnak: euren testigantzak, euren jakituria...
Honegatik, eskerrik asko Anari eta PESIko lankideei!