Mostrando entradas con la etiqueta kazetaritza. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta kazetaritza. Mostrar todas las entradas

2010/01/13

Urtarrilaren 13an asteazkenez

Eguna egunkaria 1937ko urtarrilaren 13an bere hamaikagarren alea argitaratu zuen.
Txantxa gutxi zekarren lehen orrialdean.
Ultimatum moduko bat nazio arte mailan eta txisterik ez. Honela titulatzen zuen:
"Berlin eta Roma'ko gobernuak berrogetazortzi ordu barru erantzun biarko dautse Ingalanda'ren agiriari."

Horrez gain, Bilboko "Campo Volantin" pasabidean eroritako bonba baten kalteak.
Argazkiaren oinean honela zioen: "Doistar egazkinak jaurti ebezenetako suaga bat, Campo de Volantin deritxon kai ertzian jausi zan. Eta jakiña, areik birrindutakua, guk barriztau egin biar. Ortan ari dira or agiri diran treznak."

2010/01/12

Urtarrilaren 12an hamargarren alea

1937ko Urtarrilaren 12an, asteartez, Eguna egunkariaren hamargarren alea kaleratu zen.
Izenburu nagusia nazioartekoa zen: Erri arteko egoeria gori-gori esaten zuen hiru zutabetara azpimarratuta zihoan lerroburua.
Eta azpian azalpena: Alemaniri ainkak ebagitia lortuko ete dabe Frantze eta Ingalanda'k?. Alemanik Riff'eko meatzak erabilliaz ganera lur areikaz indarrez jaubetu nai dau".
Jaurlaritza eta alderdiek oso arduratuta zeuden:
  • Alemaniak eta Italiak Francorekin borrokatzen zeuden artean, tropak bidaliz eta armanedua erabiliz
  • Frantziak eta Inglaterrak ez zuten erabakirik hartzen Errepublikari laguntzeko.
¿ZERGAITIK?
Baina umorea ere ez zuten galtzen kazetariok. Eta honela zioen nazien gurutzea zeukan soldauak mutiko bati erantzunez:
Mutikuak.- Baña iri... ¿zer egin dauske nire gurasuak? ¿zer nire nebarrebatxuak...?
Alemandarrak.- Ontzat emon egik gustija, mutiko. Guk bakia ta sibiliosasiñua yakarraguz eta.

2010/01/11

Urtarrilaren 10ean gerraren beldur

1937ko Urtarrilaren 10ean Egunak bere 9. alea kaleratzen du. Lehen orrialdea bi gai: gerra hedatzen ari dela eta gehiago zabaltzeko beldurra daukatela; eta euskararen egoera.

GERRA HEMEN ETA EUROPAN
Garai artako politikariek eta jende adituek argi zeukaten hemengo gerra Europan gertatzen zenarekin zerikusi estua zeukala. Horrtegatik beste herrialdeen aipanema etengabe agertzen da: Alemania, Frantzia, Inglaterra... Eta hemengo gerran gertatzen dena, etorkizunerako tendentzia izango dela pentsatzen dute. Eta demokrazieki ohiu bat botatzen diote Bilbotik. Horregatik izenburuek honela diote:
CEUTA'N GUDALETXIAK (KUARTELAK) EGITEN DABIZ ALEMANENTZAT
Eta Frantze ta Ingalanda zer egin jakin ezta itsumustuan.
Jarraian diru kontuak aipatzen dituzte, gerran inbertsio handiak egiten direlako; eta alperrik galdu ere!
España eta Euzkadiko erri baketsuak apurtuten saspireun milloe markotan eralgi dauz Alemani'k

EUSKARAREN PRESENTZIA ETA ERABILPENA
Beste gai bat sarri agertuko dena ere, euskararena izango da. Mantxetaren ondotxoan honela aldarrikatzen du:
Aberkide matia: Zu euzkelduna zarala izparringi abertzalietan argitaltzen doguzan euzkerazko idazkijak irakurten ezpadozuz, zu etzara benetako jeltzalia.

2010/01/09

Urtarrilaren 9an zortzigarren alea

Eguna egunkariaren komunikatzaileek euskarazko egunkari jeltzalea ateratzen jarraitu zuten bigarren astez: eta zortzigarren alea guda usaiez atera zuten, urtarrileko bigarren larunbatean.
Lehen orrialdean itsasoan gertatutako borroka bat ateratzen dute:
"Nabarra" ateuna bera bakarrik "Belasko" eta beste ateun baten aurka burruka gorrian.
Kañoyak su-otska gori-gori, baña biotzak beroago, esan dausku mariñel batek.- Paxisten ontziak koldartuta iges egin dabe itxaso - zabalerantz arineketa bixian
Umorea mantentzeko denbora ere hartzen dute kazetariek LAPURRAK ETA LAPURTUBAK izenburupean, egoera barregarri bat adierazteko.
Paxisten lapurrak - ¡Etzatezala estutu andre! Eztozu igarten España gaizkatuten diñardugula?

KONTINENTEKO ISLAK
Europako giroa suz eta tiroz beteko ote zenaren susmoa zeukaten, eta honela adieratzen zuten azken orrialdean:
Europa´ko gudea gañian-ete?
Alemani'k gudarijak bialdu dauz Marrokuetara.- Ori dala-ta Frantze'k ostera, bere guda ontzijak, Casablancara.- Ingalandarrak zur. ¿Zer jazoko-ete?
Informazio horrekin batera Areik Aldijak izenburupean argazki bat: dantzariak erromerian pozik dantzari

2010/01/08

Urtarrilaren 8a ostirala zen

Aurten bezalaxe, 1937ko Urtarrilaren 8a ostirala izan zen. Eta Eguna egunkariak bere seigarren alea kaleratu zuen.

UMORERIK EZ GALDU GERO!
Txisteak egiteko umorea ere gelditzen zitzaien kazetarioi eta honela jartzen zuten atarikoaren irudi azpian ¿OLAKOIK esaldiarekin:
BASERRITARRAK.
- JAINKUA'K DAMOTZUBELA EGUN ON

BALTZAK ETA BESTIAK.
- ¡HABLA EN CRISTIANO!

2010/01/07

Erregeen biharamonean janari banaketaren berri

37ko neguan latzak eta baltzak pasatu omen zituen Bilbo inguruan. Askorik ez zegoen ospatzeko eta janaria sobran ere ez zen egongo.
1937ko Urtarrilaren 7an, ostegunez, Eguna egunkarian honela adierazten zuten gosea kentzeko janari banaketa egongo zela... larunbatean!
Larunbatez egingo da barriz, janari banaketia.- Arrautzak, lentexak, arroza ta koipia emongo dabez.

2010/01/05

Asteartean igandeko berri txarrak

1937ko Urtarrilaren 5a asteartea izan zen. Eguna egunkarian aurreko egunetako berriak ematen zituzten: paxisten arranoak Bilbo eta Usansolo ganian ibili ondoren, eratxi ebezan gudariek.
Honela adierazten du orduko Egunaren lehen orrialdeak.
Transkripzio zehatzagoa Google Docs-en aurkitu dezakezu.

2010/01/04

Urtarrilaren 4an Egunarik ez

Urtarrilaren 4an ez zen Eguna egunkaririk argitaratu. Astelehena zenez, ez zuten kaleratu ale berririk, beste egunkari askok egiten zuten bezala. Igandean jai eguna ospatzeko ohitura (edo Euskaljakintzan esaten dutenez izkundea) zegoen.
Horregatik gaurko egunez, igandeko alean argitaratu zen argazki bat ekarriko dugu: Bilboko zubi zahar bat. Eta kazetaritza genero berri bat erabiltzen zutela aitortu dezakegu: argazki-erreportaia eta kritika ekonomikoaren artekoa. Bere galdera-salaketa zenbat diru bildu den jakitera bideratzen da. Eta gainera sare sozialaren konplizitateta bilatzen ari da.
Honela dio argazkiaren oinak:
¿Ezagutzen dozu zubi hau irakurle?
Ondo zara da ba. Bilbao'ko udaletxiaren aurrian aurkitzen dana dozu; itxi ta iriki egiten dana. Lan bertatik igarotia txakurtxiki bat ordaindu biar ixaten zan. Orain dubarik. Len zubi ederra zan. Orain, bere albuan ederragua egiten dabelarik, maxkal lotu da. Dana dala, jakingarrija ixango litxake, zenbat txakurtxiki batu ixan daun zubi orrek jakitia, ¿ezteritxozu?
TRANSKRIPZIOAK
Igande horretako testuen transkripzioak Google Docs-en aurkitu dezakezu

2010/01/03

Unamunoren omenez hirugarrenean

Urtarrilaren hiruko alea, hau da, hirugarrena zenbakia ondo jarrita, argitaratu egin zen 1937ko egun goibej haietan.
Eta editoriala, Unamunori dedikatu zioten:
Goyan bego
Gure lotsa ta begiramenik itzalena ildakoari. Eriotziaren oindian gorputz ilotzen aurrian ta gure espanetatik otoitz bigun eta samurra dua bere aldez. Gure ziñestiak orixe irakatsi ta aginduten dauskue
Transkripzioa Google Docs-en aurkitu dezakezu

2010/01/02

Urtarrilaren bian, bigarren Eguna

1937ko urtarrilaren bian, Eguna egunkariaren bigarren alea argitaratu zen, Bilboko Correo kaleko tailerrean.
Presaka ibili behar izan zuten, zeren aurreko eguneko zenbaki bera jarri zioten mantxetaren ondoren.

2010/01/01

Eguna argitaratzen hasi zen

1937ko urtarrilaren lehen egunean Eguna argitaratzen hasi zen, Gerra Zibilaren erdian. 73 urte beranduago, omenaldi bat merezi duelakoan, bere lehen berriak aipamen bat merezi dutela uste du blogari honek.
Udaberri Galdu hartako beste elementu bat izan zen, euskal kazetaritzaren emaitza bikain hau.
Ostiralez argitaratu zen Egunaren lehen alean, lerro editoriala argitzeko EMEN GARA lerroburupean, arrazoiak eta helburuak argitzen saiatzen dira egileok. Honela zioen:
EMEN GARA
Pozez ganezka gatoz eta poz orreri eutsi eziñez negarra yatorku begietara. Ezin dogu nziñestu. Euzkeltzale ta euzkeldun gustion ames zoro ta ezintzat uste zana, egi ta ixatean biurtuteko agindu zindua artu dogu goizetik gabera.
Gehiago jakiteko, Hemeroketara jo dezakzu, edo transkripzioa Google Docs-en irakurri