- udaberriko lore bat bezala jaio zela, apirilaren 9an
- Primo de Riveraren diktadura garaian, debekatutako mezuak barruko jantzietan izkutatuta pasatzen zituela
- gudari batekin maitemindu zenekoa edo
- bere aita atxilotuta eraman eta jakin nahi zutena ateratzeko, biluztu zuteneko pasartea
ESKERRAK:
Grabaketa hau Patxi Juaristi EHUko irakasleari esker burutu da:
- kontaktua egiteaz gain,
- elkarrizketa osoa berarekin egin du Kasildek,
- aurretiaz bildu duen informazioa asko delarik ere.
NOR ZEN KASILDEREN AITA? (Patxi Juaristik bildutako informazioa)
Aginaga Ugarteburu, Jose Andres (Buru-biribil) Markinan jaio zen 1874 urtean eta 1938an hil zen.
Frankistak herrian sartu zirenean atxilotu egin zuten, eta Markinako kartzelara eraman, EAJ-ren antolaketari buruz informazioa ateratzeko helburuarekin. Hain zuzen ere, Batzokiko lehenendakaria nor zen jakin nahi zuten Frankoren Asaltoko Guardiek.
Kartzelan biluztu egin zuten eta jo, baina berak ez zuen izenik eman. Kartzelan bizi izan zuenaren ondorioz, handik gutxira hil zen (1938an) arazo psikologiko larriekin.
Jose Andres zapataria zen. Bere tailerra Okerra kalean zegoen.
Joxepa Martina Angela Barinagarrementeria Arakistain-ekin (1874-1961) ezkonduta egon zen. Abertzaleak ziren, eta euren alaba Kasilde ere kartzelan sartu zuten abertzalea izateagatik. Euren errein Maria Luisa Belaustegiri hilea moztu zioten eta soldaduen kuarteleratu ziren etxeetako komunak garbitzen eduki zuten.
No hay comentarios:
Publicar un comentario