2008/12/19

Oroimenaren balorea

Oroimenaren balorea eta baloreen oroimena izan ziren Ainara Atutxaren gaiak, Lemoan ospatu zen 1936ko gudarien omenaldian. Txalapartaren soinua entzun ondoren, adarraren deiarekin gogoeta egin eta gero, musikaren laguntzagaz 91 hildakoen izen abizenak entzun ostean, Ainara Atutxak bere familaren gomuta eta gure nagusien baloreak ekarri zituen denon aurrera.

2008/12/18

Omenaldia 1936ko gudariei Lemoan

2008ko Abenduaren 13an Lemoan oroimenaren eguna izan da: Gerra Zibilean ibilitako jendeari omenaldi xamurra eskaini diote. Bizirik daudenei eta hil ziren guztiei.
Josu Loroñoren ahotik 91 pertsonen izen abizenak irten ziren, Bilboko Musica Culta laukoteak bere musikarekin girotzen zuen artean.
Benetan unkigarria izan zen ekitaldia: familikoentzat eta bertara joan ginen guztiontzat. Hona hemen bideoa.

2008/12/15

Lemoan omenaldia 1936ko gudariei

1936ko Gudari guztiei Lemoan omenaldia egin nahi izan dute.
Abenduaren 13an ospatu zen Gerra Zibilean hil ziren guztien aldeko ekitaldia, Arantxe auzoko plazan oroigarri bat jarriz.
Jende asko elkartu zen polikiroldegian ere, ordukoen gomuta berpizteko.
Besteak beste Manuel Sagastibeltza egon zen: Karrantzako gudari honek, Bilbo galdu ondoren, abesten zuteneko bertsoa gogoratu zigun. Hona hemen bere abotsa eta kemena.

2008/11/19

100 lore biltzeko asmoa

Udaberri hartako ehun lore biltzeko asmoarekin, Hegoaldeko 4 probintzietan elkarrizketak egiten hasteko asmoa du Josi Sierrak. Lau hilabetetan luzatuko da fase hau: 85 urtetik gorako lekukoen grabazioak, herririk herri. Gizon eta emakume; orduko gazte eta ume.

Jendearen laguntzarekin kontatzeko sare sozialetik tiraka ibiltzeko asmoa dauka komunikatzaileak, blogosferan eta ezagunen agendatik tiraka.

ASMOA
Gerra Zibileko lehen urteko testigantzekin Hezkuntza Sailarentzat material pedagogiko digital bat sortzeko helburua du ekimen honek.
Lortuko al du modu argi eta ulerkor batean, istoriotan oinarritutako historia hau kontatzea?
Ikusiko dugu...

GEHIAGO JAKITEKO/EGITEKO:

2008/10/07

Urriaren 7a oroimen historikoan

1.936ko Urriaren 7a oroimen historikoan kontuan izateko eguna da: Jose Antonio Agirrek Gernikan lehendakari bezala zin egin zuen eguna. Parlamentua ezin zenez osatu, Gernikako Juntetxean, udaletxetako ordezkarien aurrean bere kargua hartu zuen. Jose Agirreazkuneagaren hitzetan, "Historia garaikideko une garrantzitsu bat da": Euskal agintea Eusko Jaurlaritzan gauzatzen da, Madrilen Errepublika garaian onartutako Estatutuari esker.

2008/09/05

Galdutako Udabarriaren saminak

Xabier Lizardiren Asaba Zaarren Baratza olerkiaren LEENA atalak, aukera ematen digu:
  • Udaberri Galduaren kontestua ezagutzeko
  • Galdakaon Maiatzaren 19an egon zen bonbardaketaren zehaztasunak entzuteko.
Hona hemen 20 minutuko doku-bideoa. Iraupena: 19:41

2008/09/02

36ko gerran desargertutakoak asko dira

1936an hasi zen gerra zibilean pertsona, erakunde eta amets asko desagertu ziren. Blog honetan horien berri ematen saiatukog ara, behin eta berriz. Eta irailaren hasieran Garzon epaileak hartu duen erabakiak lagunduko duelakoan gaude: desagertutakoen errolda egiteko agindua eman du, Gobernuari, Elizari eta udal batzuei "fosa komun" delakoetan egon daitezkeen pertsonak identifikatzeko. Oroimen historioa aberastuko duela uste dut; eta denon onerako izango dela ere.

ZERGATIK GERTATU ZEN?
Arrazoi asko egongo dira, eta batipat ejerzitoko mandoen erabakia (Franco, Mola, Sanjurjo ...). Baina giro politikoa eta soziala gaiztotuta zeuden. 1936ko Otsailan ospatu ziren hauteskundeetan 3 hankako gizartea irudikatzen digu Joseba Agirreazkuenagak. Eta zatiketa horrek bere ondorioak ekarri zituen; urteetan zehar.
Gustokoa baduzu berri hau Aupatu dezakezu blogosferan.