1.936ko Urriaren 7a oroimen historikoan kontuan izateko eguna da: Jose Antonio Agirrek Gernikan lehendakari bezala zin egin zuen eguna. Parlamentua ezin zenez osatu, Gernikako Juntetxean, udaletxetako ordezkarien aurrean bere kargua hartu zuen. Jose Agirreazkuneagaren hitzetan, "Historia garaikideko une garrantzitsu bat da": Euskal agintea Eusko Jaurlaritzan gauzatzen da, Madrilen Errepublika garaian onartutako Estatutuari esker.
2008/10/07
2008/09/05
Galdutako Udabarriaren saminak
Xabier Lizardiren Asaba Zaarren Baratza olerkiaren LEENA atalak, aukera ematen digu:
- Udaberri Galduaren kontestua ezagutzeko
- Galdakaon Maiatzaren 19an egon zen bonbardaketaren zehaztasunak entzuteko.
Etiketak:
galdakotar,
gerra_zibila,
udaberri_galdua
2008/09/02
36ko gerran desargertutakoak asko dira
1936an hasi zen gerra zibilean pertsona, erakunde eta amets asko desagertu ziren. Blog honetan horien berri ematen saiatukog ara, behin eta berriz. Eta irailaren hasieran Garzon epaileak hartu duen erabakiak lagunduko duelakoan gaude: desagertutakoen errolda egiteko agindua eman du, Gobernuari, Elizari eta udal batzuei "fosa komun" delakoetan egon daitezkeen pertsonak identifikatzeko. Oroimen historioa aberastuko duela uste dut; eta denon onerako izango dela ere.
ZERGATIK GERTATU ZEN?
Arrazoi asko egongo dira, eta batipat ejerzitoko mandoen erabakia (Franco, Mola, Sanjurjo ...). Baina giro politikoa eta soziala gaiztotuta zeuden. 1936ko Otsailan ospatu ziren hauteskundeetan 3 hankako gizartea irudikatzen digu Joseba Agirreazkuenagak. Eta zatiketa horrek bere ondorioak ekarri zituen; urteetan zehar.
Gustokoa baduzu berri hau Aupatu dezakezu blogosferan.

gerra_zibila
2008/08/14
Maiatzaren 19koa zehatz mehatz
Libe Asuak detaile guztiekin kontatu digu zer ikusi zuen Galdakaoko kanposantuan, 1937ko maiatzaren 19an.
Hona hemen bere kontaketa.
Hona hemen bere kontaketa.
Etiketak:
galdakotar,
gerra_zibila,
udaberri_galdua
2008/08/11
1936ko Uztailaren 17an Eibarren afarixe
Jesus Gutierrez historialariak zehatz mehatz kontatzen digu Gerra Zibilaren hasiera nola ezagutu zuten Eibarren: Armeria Eskolako afarixe ospatzen, kurtso bukaera zelako.
Egoera "alai" horretan udaletxera jo zuten gazteek armak banatu ditzaten eskatuz!
Egoera "alai" horretan udaletxera jo zuten gazteek armak banatu ditzaten eskatuz!
Etiketak:
eibar,
gerra_zibila,
udaberri_galdua
2008/08/08
Nafarroako Brigaden omenaldia
Gerra Zibilaren erdian, Franco Iruñera etorri zen, "Ipar aldeko Frontean" edo el Frente Norte zeritzon horretan, ibili ziren soldaduei zorionak emateko.
Udaberri Galdu hura bultzatu zuten gudarosteen "lana" lau minutu terdian laburtuta ikusi dezakezu.
"Brigadas de Navarra" delako dokumentala, TVE-2ko La Guerra Filmada saioan emitituta, 2.006ko udan.

civil_war,
gerra_zibila,
nafarroa,
udaberri_galdua
2008/08/07
Sarrera Lizardirekin Gerra Zibila kontatzeko
Xabier Lizardiren Asaba Zaarren Baratza olerkian oinarrituta, Gerra Zibilaren hobeto ezagutzeko bideo bat ekoiztu du Josi Sierrak; Lizardiren testua metafora bezala hartuz, kontestua ulertzeko proposamen bat da.
Bost ataletan antolatu zuen olerkariak kontakizun hau:
Bost ataletan antolatu zuen olerkariak kontakizun hau:
- ATARIAn 30eko hamarkadaren ezaugarriak eta Gerra Zibilaren aurrekariak ezaguteko
- SARRERA Roberto Jugoren hitzetan entzun dezakegu.
- LEHENA: Plazakoetxeko errefugioan gertatu zenaren berri argiago jakiteko
- ORAINA: nola berreskuratu daitekeen oroimen galdua
- ETORKIZUNA: zerk laguntzen digun aurrera begira jartzeko; Giza eskubideaen eta Bakearen Heziketa adibidez
Etiketak:
galdakotar,
gerra_zibila,
oroimena
Suscribirse a:
Entradas (Atom)