Mostrando entradas con la etiqueta eibar. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta eibar. Mostrar todas las entradas

2010/05/23

Maiatzaren 23an Abisiniako gerra

Eguna egunkarian, igande 23an nazioarteko aipamena aurkitzen dugu hirugarren orrialadean:
Gure gudeari amaya billatu ta emon naiean
Bare-aldi edo arminsticio'rik egingo ete da gudan diarduen erbestetar guztiak kanpora jaurti arteraño? Asmo orixe agertu dautse Inglaterra'ko gobernuak Frantzia, Belgika,Alemania eta Italia'ko gobernueu.- Frantzia eta Belgika'koak gertu.- Italia ukatu? Van Zeeland izentatzen da bitarteko.

ARGAZKIAN BILBAO EZTA ADDIS ABEBA
Italairrak patxadaz zearkatu ebezan Abisinia'ko lurraldiak arrizki andirik barik, ganbelu gañetan. Euzkadi'n ostera, guda-gabe aurreratu benetaikuaz be ezin dabe lortu euren gugaririk. Emen bapo zulatzen dautxez italiarrai euren narru-zarrak.
Eibarren Gerra Zibilaren lekuko bat topatu genuen Jesus Gutierrezen lanari esker, udaberri hartako gertaerak abesti batetan biltzen zituena. Hona hemen Imanol Ortiz de Zarateren kanta.

2010/04/18

Apirilaren 18an italiarrak aipagai

Apirilaren 18an igandez, Eguna egunkarian italiarren berriak datoz lehen orrialdera. Nazioarteko mugimenduekin arduratuta honela dio Egunak:
Italiarrako gudarak gai izango diran gizonak nai ditue.
Jaiotzak geituteko asmoz sari ugari ipiñi ditue.- Hitler'en aintzazko jaiak gertuten Alemania'n.- Izparringi batek diñonez, Ez sartzeko batzordeak Laterri Batza'k baño garaitza ugariago lortu ditu.- Italian egazkin andiak egiten.- Eleiza batek ler egin Mexico'n.- Beste izparrak.

Azken Orrialdean Espainiako berriak datoz, Terueleko joaldi gogorrak aipatzen: Peñarroya, Fuenteovejuna, Santa Maria de la Cabeza...
Baina hegoaldeko eta mendebaldeko mendietan gertatzen zena honela zehazten dute:
Paxisten egazkiñak egun guztian ibilli ziran Urkiola.- Baraza aldean, baña gizonak ez ziran ausartu aurrerakadarik asten.- Artilleriaren joaldiak Lekeitio, Elorrio eta Eibar'en. Azkenengo onetatik paxisten batza bat sakabanatu zan.- Beste izparrak

2009/07/03

Hamabost mila italiar

Imanol Ortiz de Zarate Eibartarrak Guadalajarako burruken abestia kantatzen digu.
Musolinik esan omen zuen, Italiako indarrak sartuko zirela lehenak Madrilera. Eta horrela izan omen zen, baina... Entzun arretaz abestiaren letrak. Iraupena: 1:16

Gudariak eta erreketeak aurrez aurre

Imanol Ortiz de Zarate eibartarrak, gudari bakoitzak zeren alde dagoen argitzen digu abesti labur honetan. Iraupena: 0:40

2009/06/11

Imanol Ortiz de Zarate Eibarkoa

Imanol Ortiz de Zarate Eibarren jaio zen, 1921 urtean. Eskola publikoan lehenengo, eta prailetan geroxeago ibili zen, frantsesa eta ingelesa hitzeginez ere. Errepublika aldarrikatu zen egunean Unzaga plazan egon zen, ukabila altxatuz. Pilotan futbolean baino hobeto jolasten zuen, baina lagun onak egin zituen toki guztietan. Eta 1936ko udan borondatez joan zen Elgetako frontera, adorez eta umorez. Eta hori gutxi balitz, kantatzen ere. Ikusi (eta entzun) bere kontakizuna.

GEHIAGO JAKITEKO/EGITEKO:

2009/06/04

Juan Urriola Eibarkoa

Juan Urriola Eibarren jaio zen, 1917 urtean Errebal auzoan. Umetan Madrilera joan zen Primo de Riveraren diktadura garaian. Eta bere sorterrira bueltatu Errepublikaren aldarrikapenerako. 36an Gerra Zibila hasi zenean, bere herriko defentsan laguntzeko prest zegoen. Eta frontera joateko momentuan, armero bezala, ametrailadoren bataloian egon zen.

2009/05/02

Luismari Azpiri Eibarkoa

Luis Mari Azpiri Eibarren bizi zen Gerra Zibila hasi arte. Frontera boluntario moduan joan zen Amuategi batailoiarekin, Durango aldean zaurituta erori arte. Bonba batek estanda egin zuen lubaki gainean eta, beste zauri batzuen artean, hanka hautsi egin zuen. Bere anaiak atera zuen lurraren azpitik eta ospitalera eraman zuten. Handik gutxira bere anaia, gazte-gazterik, hamabost urtekin, Peña Lemonan hil zen tiro batez. 1937ko Ekainaren hasieran izan zen. Bere ama hiru aste beranduago enteratuko zen berri hauetaz...
Entzun Luismariren kontakizun hunkigarri hau. Iraupena: 9 min.

2008/08/11

1936ko Uztailaren 17an Eibarren afarixe

Jesus Gutierrez historialariak zehatz mehatz kontatzen digu Gerra Zibilaren hasiera nola ezagutu zuten Eibarren: Armeria Eskolako afarixe ospatzen, kurtso bukaera zelako.
Egoera "alai" horretan udaletxera jo zuten gazteek armak banatu ditzaten eskatuz!

2008/07/04

Udaberri Galdua Eibarren

Eibar leku garrantzitsu bat izan zen Gerra Zibilean: estretegikoki eta sinbolikoki ere.
Errepublika aldarrikatu zeneko lehen hiria izateaz gain, armeria eskola eta armen lantegi ugari zeuden 1936an.
Gipuzkoako beste lekutan ez bezala, Eibarren Molaren tropak heldu zirenean, ondo antolatutako defentsa bat aurkitu zuten bertan, Kalamua eta Intxorta mendi gaindiezinetan.
Zazpi hilabete luzez eutsi ondoren, Martxoaren bukaeran eraso bortitzak hasi ziren. Jesus Gutierrez historialariak kontatzen dizkigu detaileak.

GEHIAGO JAKITEKO/EGITEKO