Mostrando entradas con la etiqueta erbestera. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta erbestera. Mostrar todas las entradas

2010/05/21

Maiatzaren 21ean joaldirik ez mendietan

Egun batez bakea heldu zela pentsatu dezakegu Eguna egunkariaren lehen orrialdea irakurtzen.
Baina ez da horrela: mendietan joaldirik egon ez zen arren, herrietan hegazkinak bonbak botatzen aritu ziren ostiralez. Hau da, estrategia ez zen militarren kontra tiro egitea, baizik eta populazio arrunta izutzea eta hiltzea. Begira zer dioen sei zutabetara
JOALDIRIK EZ ZAN EGIN ATZO GURE MENDIETAN
Arerioak nekatuta, ezeban burrukarako gogorik agertu. Gure kañoiak paxisten batzaldi bat sakabanatu eben Barazar gañean.- Alemaniar egazkiñak etengabe ibilli ziran egun guztian, guda atzetako erri ta tokiak suagatzen. Gudari bat gure aldera, paxistei igesi.

AZKEN ORRIALDEAREN BERRIA
Egunaren laugarren orrialdean, hirien kontra eta herritarren beldurra sortzeko estrategiaren ondorioak azaltzen dira: itsasontzia hartu eta erbestera doazen famili eta umeen berria aurkitzen dugu: "Euzkotarrak errikatzen Atzo urten ziran 400 ume" esaten du bi zutabetara Egunak.

2009/07/10

Margarite Albizu Zumaiakoa

Margarite Albizu Zumaian jaio zen 1.933 urtean. Bere gurasoak euskaldunak eta abertzaleak ziren. Gerra Zibila hasi zenean, aita eta osaba bat "mendira" joan ziren, ez ditzaten harrapatu. Aitaren anaia bertan hil zen.
NAZIONALAK SARTU ONDOREN...
1936ko irailan tropa nazionalak herria "liberatu" zuten. 1937ko otsailan erregimenarekin bat ez zetozenak espultsatzea erabaki zuten, hau da, erbestera bialtzea: tartean Margariteren familia.
Handik Bilbora joan ziren, gero Santanderrera, eta itsasontziz, Frantziara iritsi ziren, babes bila. Gerra bukatu ondoren bueltak etorri ziren, Zumaiara iritsi zirenean.
..

2009/04/29

Fernando Berradre Donostikoa

Fernando Berradre Donostian jaio zen 1927an , eta bederatzi urtekin bere hiria utzi behar izan zuen bapore batean. Ondoren Bermio, Bilbo eta... Habana ontzian irten zen Iparralderantza, 1937ko ekainan. Entzun bere historioa, 9 minututan laburtuta.

2009/01/29

Aita zeukanarekin joan zen mendira

Zulema Rios Amurrion bizi zen 1936an. Bere aita bertako lantegi batean kalderero moduan ari zen lanean.
Gerra hasi zenean aldean zeukanarekin joan zen Hilario Rios mendira, bere ideia komunistak defenditzeko; eta bere familia babesteko. Alabak bere aitaren argazkia erakusten du, barruan jertsa lodi bat eta gainean buzo urdina zeraman: uniformea laneko jantzi berdina zen.
ERBESTERA
Zulemak ondo gogoratzen du nola ibili zen, bere amak Errusiara ebakuatzeko eskaintza ukatu ondoren. Familia osoarekin, aitite, ama, eta 3 semealabak, babes bila joan ziren Laredora, Santanderrera, Torrelavegara, Nantesera, eta azkenik... Iruñara: amaren senideak hantxe bizi zirelako.