2010/01/06

Erregeen eguneko Eguna opariekin

1937ko urtarrilaren 6an Errege eguna ospatzen zen ere. Baina bestelako opariak izan zituzten Bilboko biztanleek. Eguna egunkariak triskatza askoren erruduna zehazten zuen: Alemaniako gudarostea Frankoren laguntzaile gartsua izan zen. Eta honela idatzi zioten atariko orrialdean:
EGUNON
Aizetik, itsasotik eta lurretik ari da oraingoan Alemani' Espania'ko, Katalunya'ko eta gure Euzkadi'ko gobernueu gua izugarria egiten. patsisten alderditik ez da ikusten gaur besterik, alemanitarrak baño; eurak dira alderdi aretan agintzen dabenak eta guda anker au aurrera ta aurrera daroenak

BONBARDAKETEN ONDORIOAK
Lehen orrialdean ere Iturribide kalean eta Erandiko etxeetan gertatu ziren ondamendiak azaltzen diren, argazki banatan.


Gehiago jakin nahi baduzu:

2010/01/05

Asteartean igandeko berri txarrak

1937ko Urtarrilaren 5a asteartea izan zen. Eguna egunkarian aurreko egunetako berriak ematen zituzten: paxisten arranoak Bilbo eta Usansolo ganian ibili ondoren, eratxi ebezan gudariek.
Honela adierazten du orduko Egunaren lehen orrialdeak.
Transkripzio zehatzagoa Google Docs-en aurkitu dezakezu.

2010/01/04

Urtarrilaren 4an Egunarik ez

Urtarrilaren 4an ez zen Eguna egunkaririk argitaratu. Astelehena zenez, ez zuten kaleratu ale berririk, beste egunkari askok egiten zuten bezala. Igandean jai eguna ospatzeko ohitura (edo Euskaljakintzan esaten dutenez izkundea) zegoen.
Horregatik gaurko egunez, igandeko alean argitaratu zen argazki bat ekarriko dugu: Bilboko zubi zahar bat. Eta kazetaritza genero berri bat erabiltzen zutela aitortu dezakegu: argazki-erreportaia eta kritika ekonomikoaren artekoa. Bere galdera-salaketa zenbat diru bildu den jakitera bideratzen da. Eta gainera sare sozialaren konplizitateta bilatzen ari da.
Honela dio argazkiaren oinak:
¿Ezagutzen dozu zubi hau irakurle?
Ondo zara da ba. Bilbao'ko udaletxiaren aurrian aurkitzen dana dozu; itxi ta iriki egiten dana. Lan bertatik igarotia txakurtxiki bat ordaindu biar ixaten zan. Orain dubarik. Len zubi ederra zan. Orain, bere albuan ederragua egiten dabelarik, maxkal lotu da. Dana dala, jakingarrija ixango litxake, zenbat txakurtxiki batu ixan daun zubi orrek jakitia, ¿ezteritxozu?
TRANSKRIPZIOAK
Igande horretako testuen transkripzioak Google Docs-en aurkitu dezakezu

2010/01/03

Unamunoren omenez hirugarrenean

Urtarrilaren hiruko alea, hau da, hirugarrena zenbakia ondo jarrita, argitaratu egin zen 1937ko egun goibej haietan.
Eta editoriala, Unamunori dedikatu zioten:
Goyan bego
Gure lotsa ta begiramenik itzalena ildakoari. Eriotziaren oindian gorputz ilotzen aurrian ta gure espanetatik otoitz bigun eta samurra dua bere aldez. Gure ziñestiak orixe irakatsi ta aginduten dauskue
Transkripzioa Google Docs-en aurkitu dezakezu

2010/01/02

Urtarrilaren bian, bigarren Eguna

1937ko urtarrilaren bian, Eguna egunkariaren bigarren alea argitaratu zen, Bilboko Correo kaleko tailerrean.
Presaka ibili behar izan zuten, zeren aurreko eguneko zenbaki bera jarri zioten mantxetaren ondoren.

2010/01/01

Eguna argitaratzen hasi zen

1937ko urtarrilaren lehen egunean Eguna argitaratzen hasi zen, Gerra Zibilaren erdian. 73 urte beranduago, omenaldi bat merezi duelakoan, bere lehen berriak aipamen bat merezi dutela uste du blogari honek.
Udaberri Galdu hartako beste elementu bat izan zen, euskal kazetaritzaren emaitza bikain hau.
Ostiralez argitaratu zen Egunaren lehen alean, lerro editoriala argitzeko EMEN GARA lerroburupean, arrazoiak eta helburuak argitzen saiatzen dira egileok. Honela zioen:
EMEN GARA
Pozez ganezka gatoz eta poz orreri eutsi eziñez negarra yatorku begietara. Ezin dogu nziñestu. Euzkeltzale ta euzkeldun gustion ames zoro ta ezintzat uste zana, egi ta ixatean biurtuteko agindu zindua artu dogu goizetik gabera.
Gehiago jakiteko, Hemeroketara jo dezakzu, edo transkripzioa Google Docs-en irakurri

2009/12/15

Donostian aurkezten da Udaberri Galdua

Udal liburuzainentzat antolatutako prestakuntza jardunaldi batean, Udaberri Galdua blogaren aurkezpena egingo du Josi Sierrak.
2009ko Abenduaren 16an Miramongo Teknologo parkean izango da, hemen ikus dezakezuen egitarauaren barruan.
ZERGATIK?
PESIren hileroko buletinean agertu zen azalpenean oinarrituta, liburuzainen prestakuntzaren arduradunek adibide interesgarri bat bezala ikusi zuten Udaberri Galduaren ekimena.
Eta ekitaldi osoa bezala, streaming bidez ikusgai egongo da aurkezpen hau ere.
Besteak beste, Bartzelonako Universidad Obertako (UOC) David Maniega egongo da "Existir y estar, nuevos (neo)dilemas de las redes sociales y las bibliotecas" gaia jorratzeko.
NOLA IKUS-ENTZUN?
Real Player edo VLC erreproduktorean helbide hau jarriaz: rtsp://streaming.euskaltel.es/encoder/cei.rm
Ondo segi... ekitaldia & bloga!