Mostrando entradas con la etiqueta lekeitio. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta lekeitio. Mostrar todas las entradas

2010/04/22

Apirilak 22an arerioak buru makur

1937ko Apirilaren 22ko Eguna egunkarian, frontearen berriak latzak dira baina Bilbotik ikutu epiko batekin ikusten dira. Honela dio:
Atzo be, arerioak burua makurtu bear gure mendietan
Oraindik illunetan, Eibar gañean joten asi zan.- Esietatik urten eta aurrera egiteko asmoak agertu ebazan; illez mendia bete ondoren, bere lakuetara atzeratzera beartu eben gure gudari bulartsuak.- Joaldi gogor eta biziak Elorrio ingurutan.- Lekeitio'ko itxasertzetik ateunei suagak.- Arañegun Elgeta'n seireun ildako laga zitun mendian

FELIXEN KONTAKIZUNA
Egun horietan Elgeta inguruan, Felix Santorcuato egon zen, bertan bizi zelako. Kimetz Blancoren laguntzari esker grabatutako bideoan mendi horietan egon ziren borroka latzak aipatzen ditu udaberri galdu hartako lekukoak.

2010/04/18

Apirilaren 18an italiarrak aipagai

Apirilaren 18an igandez, Eguna egunkarian italiarren berriak datoz lehen orrialdera. Nazioarteko mugimenduekin arduratuta honela dio Egunak:
Italiarrako gudarak gai izango diran gizonak nai ditue.
Jaiotzak geituteko asmoz sari ugari ipiñi ditue.- Hitler'en aintzazko jaiak gertuten Alemania'n.- Izparringi batek diñonez, Ez sartzeko batzordeak Laterri Batza'k baño garaitza ugariago lortu ditu.- Italian egazkin andiak egiten.- Eleiza batek ler egin Mexico'n.- Beste izparrak.

Azken Orrialdean Espainiako berriak datoz, Terueleko joaldi gogorrak aipatzen: Peñarroya, Fuenteovejuna, Santa Maria de la Cabeza...
Baina hegoaldeko eta mendebaldeko mendietan gertatzen zena honela zehazten dute:
Paxisten egazkiñak egun guztian ibilli ziran Urkiola.- Baraza aldean, baña gizonak ez ziran ausartu aurrerakadarik asten.- Artilleriaren joaldiak Lekeitio, Elorrio eta Eibar'en. Azkenengo onetatik paxisten batza bat sakabanatu zan.- Beste izparrak

2010/04/11

Apirilaren 11an joaldi beroak

Igandeko Eguna egunkarian gudarien joaldiak agertzen dira azpimarratuta, arerioek galduta lekuekin batera.
Lasaitasuna komunikatzeko udako eta neguko argazkiekin osotzen dute lehen orrialdea igande horretan. Honela dio:
EUZKO GUDA-OÑETAN
Gure gudariak, joaldi beroetan, leku ugari kendu eutsezan arerioari.
Paxistak egazkin barik, ez dabe adorerik eta indarrik gure mutillen joaldiei eusteko.- Lekeitio, Elgueta eta Elorrio aldetan alde bietako artilleri-joaldiak.- Eibar'tik Soraluze'ko guda tokiak suagatu ziran.- Paxistak nekatuta eta makalduta dagoz."

2010/04/03

Apirilaren 3an Gorbeian borroka latzak

Apirilaren 3ko Eguna egunkarian, Gorbeiak moroekin izandako borroken berri ematen du egunkariak. Honeka dio:
"Gorbea mendian moruak kanpora jaurtiak izan dira
Ildako ugari laga ditue mendian, bardin zaldi, arma eta su-gaiak.- IOtxandiano aldean bultzi (karro) ta guzti asi ziran joten, baña gure gudariak, adorez beterik eutsi eutsen.- Iru karro zatitu eta eundaka paxista il alde onetan.- Lekeitio aldean gure kañoiak gori-gori"

2010/04/02

Apirilak 2an guda oinetan jo ta ke

1937ko Apirilaren 2ko Eguna egunkarian, Durangon gertatutakoaren kolpea digeritu ezinik zebiltzan: Zergatik erlijioagatik borrokatzen dutela esaten duten horiek, horrenbeste min jende arruntari eta eliza ingurukoei?
Honela hasten da ostiraleko Eguna sei zutabetara:
Euzkadi'ko guda-oñetan jo ta ke
Azpian azalpen testu telegrafikoa:
Faxistak, indar guztiak batuta, era guztietako armak erabilliaz aurrera egin nai izan dabe, baña gure gudarien adore eta kemenaren aurrean geratu bearrean aurkitu dira.- Lekeitio'ko guda-onetan paxistak anka jokuan.- Egazkin bi lurrera jaurti paxistei.
Lehen orrialdeko argazkiak Durangon gertatutakoari eskaintzen dizkiote, datu gehiago emanez, "DURANGO'KO suagaketen ondoren" izenburupean.

2009/06/26

2009/03/24

Ebakuatu zutenekoa arrastrero baten

Patxi Ansolak, Lekeitiotik alde egin behar izan zutenekoa kontatzen digu: arrastrero batean ebakuatu zuten herria, Bilbon seguruago egongo zirelakoan. 1937ko udaberrian gertatu zen ebakuazioa. Iraupena 1:21

Lekeition erori ziren bonbak

Gerra Zibilean zehar Lekeition zenbait bonbardaketa egon ziren: batez ere frenteak egonkortu zirenetik Urriaren 4an altxatutako militarrak Ondarru hartu zutenetik. Patxi Ansolak faxisten hegazkinetatik jaurtitako lehen bonbak gogoratzen dizkigu bideo honetan. Iraupena 0:44

Eskolako oroimenak Patxi Ansolarekin

Gazte-gazterik joan zen Patxi Ansola Lekeitioko eskola publikora, errepublika garaian.
Bere maixu-maistrekin ikasi zuena kontatzen digu, eleizan doktrina ikasteaz gain.
Maixu batek, zuzen xamarra zena, euskaraz entzun zionean, egin zien galdera argitzen digu. Eta umeen artean esaten ziren gauzak ere. Iraupena 1:49

2009/03/23

Antonio Txurruka Olaldekoa

Lekeitiotik 3 kilometrotara dago Olalde, Antonio Txurrukaren jaioterria. 1924koa denez, Gerra Zibila hasi zenean 12 urte zituen Antoniok. Umeen begiekin ikusi zuen gerra giroa:
  • Milizianoen entrenamenduak ikusita eurak ere egurrezko eskopetak eta ezpatak hartzen zituzten desfilatzeko
  • Eskuko bonbak eta balak bide bazterrean topatu zituztenean, jolasteko zirela pentsatzen zuten.
1937ko apirilaren 26an, Gernika bonbardatu zuteneko arratsalde berean, Lekeitioko frentetik atzeraka zihoazen gudarien arma guztiak munetan botata aurkitu zituen Oleta inguruetan.

2009/03/21

Angelita Txopitea Burgosen zegoen

Angelita Txopitea Lekeition jaio zen 1920an. Baina Gerra Zibila hasi zenean, Espinosa de los Monteros herrian zegoen, Burgosen. Bere aita arrantzalea zen eta diru gitxi zeukaten etxean. Izeba baten etxera joan zen zerbitzatzera, neskame gisan. Eta izeba Burgosera joan ohi zen udako oporrak pasatzera. Beraz...

2009/03/20

Patxi kantari ta kontari

Patxi Ansolaren familian "beti abestuten" ibiltzen ziren: aita arotza, ama sukaldari fina, ta zortzi seme alaba... beti maite kantari. Kafe bategaz, eta aita kopatxu bategaz, edozein lekutan kantari hasten ziren. 1936ko San Juan besperan ere saltoka ibili zen suaren gainean baina...
Bere kantuak eta kontuak azaltzen dizkigu bi minutu t'erdian. Iraupena 2:36

2009/03/17

Lekeitioko Patxi Ansola

Patxi Ansola Erkiaga Lekeition jaio zen 1924an.
Bere familiarekin atera zen 1937ko udaberrian eta Bilbora etorri ziren babes bila. Harrezkero hiriburuan gelditu ziren bizitza osorako. Hona hemen bere txikitako oroimenak.Iraupena 2:36