Mostrando entradas con la etiqueta larrabetzu. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta larrabetzu. Mostrar todas las entradas

2010/06/12

Ekainaren 12an gerraren gordintasuna agirian

Ekainaren 12an militar altxatuen indarrak Burdinazko Gerrikoaren barruan daude jada: Larrabetzuko lurrak babesten zituen Gaztelumendiko tontorra neutralizatuta dago, eta tropa kolpistak Txorierriko bailara dute helburu. Mendilerro bat baino ez dute hartu behar Bilbo eskura izateko: Santamaine. Eguna egunkariak honela adierazten du igandeko alean:
Joaldi gordintsuak atzo, be, Larrabetzua eta Fika ingurutan
Arerioak bidea zabaldu nai dau gure gudarien artean bere gurari ankerrak bete al izateko, baña oneik adorez eta kemenez erantzuten dautse.- Egazkin ugari guda oñak eta atzeak suagatzen.- Paxisten basatikeriak Gorliz'ko gaxotegia aukeratu eban atzo ankerkerietako, arañegun Derio'ko kanposantuaz egin eban antzera.
Aberriaren bizitzak, gure izateak, gure siniste ta elburuen zorionak, eskari bat egin eta bearkun bategaz lotuten gaitue: Tinko, euzkotarrak Irmo!
GERNIKA EREDU BONBARDATZEKO
Gernikan almaniar hegazkinek egin zuten froga odoltsua, eredu bilakatuko dela uste dute gerrako aditeuk. Horrela adierazten du Egunak laugarren orrialdean, gudariak frontean atsedena hartzeko minutu bat edo beste ateratzen dutela ikusten dugun artean.

2010/06/10

Ekainaren 10ean eguraldi ona baina

Ekainaren 10ean kontraesankorrak dira berriak, gutxienez Eguna egunkariaren arabera:
Eguraldi ona, baña joaldirik ez.- Artilleriaren burrukak Lemona eta Baranbio'n.- Paxisten egazkiñak mendiak suagatzen.- Bonba ugari Larrabetzu'tik Lezama'ko bidera.- Baketsu baña zur eta tinko gure gudariak

ARGAZKIAK
Bigarren orrialdean guda argazki batzuk topatzen ditugu



2010/05/13

Larrabetzun hegazkin bat lurrera maiatzaren 14an

1937ko Maiatzaren 14ko Eguna egunkarian, ostegunean lurreratu behar izan zuen hegazkin baten berri ematen dute, honela:
"Heinkel" bat eraitsi eben gure mutillak Larrabetzu aldean
Egazkinlaria alemaniarra da ta bizirik jaso eben.- Egun baketsua izan zan guda-oin guztietan.- Kañoi otsak zaratatsu entzun ziran une batzuetan, baña pusildunen joaldi eta burrukaldirik ez zan izan.
Orrialde berdinean Inglaterrako erregea eta bere familiaren argazkia ere agertzen da (Edorta VI'gna Ingalandako bakaldun barria, bere emazte ta alabak lagun dauzkala) eta egunkari osoan zehar hainbat argazki gudarien bizimodua adeirazten.

2009/03/18

Elisa Zarandona Galdakaokoa

Artolako errotariaren alaba zen Elisa Zarandona, 1924an jaiota. Larrabetzu eta Galdakao artean dagoen auzoa da Artola. Eta gerra denboran leku estrategikoa bihurtu zen komunikazioetarako.
Elisa bizikletari trebea zen, gizon eta mutilen begiko neska gaztea.
Bere eskola denborako oroimenak ere kontatzen dizkigu, bere alaba Elisa Sagarminagarekin hizketan. Iraupena: 6:47