Mostrando entradas con la etiqueta mungia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta mungia. Mostrar todas las entradas

2010/06/09

Asteazken baketsua Ekainaren bederatzia

Ekainaren 8a baketsua izan zela adierazten du Eguna egunkariak osteguneko alean:
Egun bat geiago baketsu ta baretsu.- Sei gudari gure artera, paxistei iges eginda. Alemaniarren basatikeriaren lorratzak.- Gizon bat eta emakume bi illik ibai ertzean, egazkinetako suagen berunez.- Gogorlekuak egiten gogotsu ta gartsuki

EDITORIAL GISAN
Lehen orrialdearen ezkerreko zutabe osoa, iritziaren adierazpenerako hartzen dute gerrarekn kontra eta demokraziaren aldeko aldarri bat egiteko: Gudalburu bat
Demokrazia-zale gara.
Jatorriz eta gogoz. Euzko-izatea demokrazi barruan bizi izan da beti. Gure demokrazi onek mundu ziar lorarik zabaldu eban gure jaube giñanetan, gaur bertan zabaltzen daben antzera. Antxiñako euzkotarren demokrazia oñarritzat artu eben legediak ba'dira munduan. Demokrazi ori aupatu ta goratuko ez dabenik ez dogu aurkituko, demokraziaren arerio ankerretan izan ezin.

HILDAKOEN DATUAK
Izenburuan agertzen diren hildakoen datu zehatzak agertzen dira testuan zehar: alemaniarren bortizkeriaren ondorio bezala jartzen dituzte Mungia aldean agertutako 3 hildakoak: Mungia'tik Derio'ra bitarteko bitxabalaren erretena baten, gizon baten gorpua bilatu zan illik. Barruan eukozan agirietatik atara zanez, Monasterio eta Mungara'tar Prantzeska izan behar dau gizon horrek. (...) Mungia'ren ingurutan, Basozabal auzuan be, emakume biren gorpuak aurkitu ziran. Itxuraz baserritarrak dira orraitio eta inguru orreitakoak izango dira nunbait

2010/05/27

Maiatzaren 27an arerioa atzerantz

1937ko Maiatzaren 27ko berria, arerioa atzeratnza joan behar izan duela da: gudariek kontra-erasoekin, gutxienez bi frotetean posizioak atzeratu behar izan dituela dio Eguna egunkariaren ostiraleko alean:
Mungia eta Orduña ingurutan gure gudariak atzerantz eragin eutsen arerioari
Orretarako burruka gordiñak egin bear izan zituen Orduña aldean.- Mungia ingurutan ezin izan eben eragozpen indartsurik ipiñi, gure mutillak orretarako aztirik emon ez eutselako.- Atzoko joaldiak eurrerakada barrien asiera izan behar dabe. Gure egazkiñak mendietan eta arerioarenak erri baketsuak suagatzen.
Amabost guradi etorri ziran gure artera paxistei iges egin ondoren

2010/05/20

Maiatzaren 20an gogorki Mungian

Frontea Sollube gainditu eta Mungialdean hasi da hedatzen ostegunez, Eguna egunkarian azaltzen den bezala: orain Fikatik Gaztelumendira hurbiltzen dira gero eta gehiago, ahaztu gabe Bizkargin ere posizioak hartzen ari direla paxistok:
GURE GUDARIAK GOGORKI JO EBEN MUNGIA INGURUTAN.- Arerioari bere tokietatik atzera eragin eutsen.- Fika aldean paxistak burrukaldiak egin aniean agertu ziran, baña gure gudariak laster kendu eutsen gogo ori.- Kañoiak Sabigain suagatzen jardun eben.- Gure egazkiñak Mungia inguruetan eta Sebigain aldean ikusi ziran paxisten tokiak eta gudarosteak suagatzen.

UMEAK ATZERRIRA
Bigarren orrialdean Bretaina handira joandako umeen berriak aurkitzen ditugu: "Atzo gabaz itxas-ontziratu ziran gaur goizez Sauthampton'erakoa artu duten euzkotar gastetxoak.

HIRUGAREN ORRIALDEAN DATUAK & IRITZIAK
Hirugarren orrialdean erasoan datorren ejerzitoaren hildakoak zenbatzen dira: "Bizkaya'n bakarrik ogetalau milla gizon galdu ditue paxistak".
Eta beheraxeago Ernest Hemingwayren iritzia: "Españar eta euzko gudea idazle baten begietan" izenburupean, Madrilen aste batzuk eman ondoren bere ikuspuntua ematen du gerra zibilari buruz, egoera zein den baloratuz.
Errepublikaren egoera bertatik ezagutu eta gero hauxe dio Iparraldeko Fronteari buruz:"Franco buruzagiak Bilbo menderatzea lortzen ba'du, gudateak gutxi gora-bera beste bi urtebetez iraungo du: baña bestela, balitzateke udazken ontaz ala datorren udaberriz amaitzea". Eta premonizio hori gutxi balitz hauxe gaineratzen du: "Gudateak beste girorik artu du oraingoan. Ez da oraingo hau erritarren guda; berenez dan bezalakoxea da gaur egungo gudatea egokirik-egokien eratutatko gudariak diardute orain aurrez-aurre, geroago ta kementsuago ari diran gudari-taldeak, aldia ere euren aldeko dutelarik".

2010/05/19

Asteazkenean bonbardaketak non-nahi

Maiatzaren 19an, Bilborako bidean zeuden mendiak, herriak, bideak eta mugitzen zen guztia helburu militar bihurtu ziren. Eta hegazkinen tiroak eta bonbak txikitu nahian gogor astintzen zituzten. Eguna egunkariak ostegunean honela zioen:
Mungia-inguruan jo-aldi gogorra izan zuan arerioak
Jata mendia gogorkiro jo eben alemandar egazkin ta enparau guda-gayak.
Paxistarren egazkiñak betiko odolzalekeriz negarra ta ondamendia etxeratu zuten Barakaldo ta Galdakano'ra

LEKUKOTASUNA
Maria Luisa Bilbao galdakotarra, 11 urte zituela, bertatik bertara ikusi eta sufritu zuen bonbardaketa hori. Honela kontatzen digu berak bizitakoa, bere 4 urteko loba Pilare eskuan zeramala.

2010/05/14

Bakio ingurutan ondamendia maiatzaren 15ean

Ostiralez, kostaldetik Bilborantza mugitzen doaz Molaren tropak, Mungia inguruan. Horrela adierazten du Maiatzaren 15eko egunak:
Ondamendia aurkitu eben atzo arerioak Bakio ingurutan
Artilleriaz ta egazkiñekaz bide zabalduta ebala uste izan ebenean, gudariak aurrerantz bialdu zitun, baña oneik eriotzea bilatu eben.- Sollube aldean arerioak gogor jo eban azken-orduan.- Iru gudari gure aldera
Beheraxeago badugu azalpen teknikoa, ofizialki adierazita:
EUZKADI'KO GUDA ZAINGOAK ATZO GABEKO AMARRETAN EMANDAKO AGIRIA
Iparralde gudoñak (Bizkaya)
Arratsaldeko azken-orduan arerioak talde ugariz ekin dio Bakio-inguruan, tankeak lagun dituztela; guretarrak egoki ta kemenez eutsi dio tankeetako bi apurtu ta kalte aundia egin.
Sollube-inguruan paxistarren artilleri, egazkin eta gudontziak etengabeko ekiña izan dute, gure kañoiak egoki menderatuaz; gure guda-esiak ez dute arduradun aldakuntzarik izan. Guda-oin ontako beste inguruetan ezer aipagarririk ez da izan.
Erdiko gudoñetan (Araba)
Artilleri-burruketa, paxistarren egazkiñak, ondorenik lortu gabe gure guda-esiak suagatu eta astinduaz.
Egoaldeko gudoñetan (Burgos)
Gure artilleriak egoki astindu ditu arerioaren guda-esiak; ez du erantzun arerioak.
Numancia zaldizko taldeko bi gudari igaro dira gure artera, eta Orduñatik errekete bat; izkilu ta guzti etorri dira irurak.