Ondamendia aurkitu eben atzo arerioak Bakio ingurutan
Artilleriaz ta egazkiñekaz bide zabalduta ebala uste izan ebenean, gudariak aurrerantz bialdu zitun, baña oneik eriotzea bilatu eben.- Sollube aldean arerioak gogor jo eban azken-orduan.- Iru gudari gure alderaBeheraxeago badugu azalpen teknikoa, ofizialki adierazita:
EUZKADI'KO GUDA ZAINGOAK ATZO GABEKO AMARRETAN EMANDAKO AGIRIA
Iparralde gudoñak (Bizkaya)
Arratsaldeko azken-orduan arerioak talde ugariz ekin dio Bakio-inguruan, tankeak lagun dituztela; guretarrak egoki ta kemenez eutsi dio tankeetako bi apurtu ta kalte aundia egin.
Sollube-inguruan paxistarren artilleri, egazkin eta gudontziak etengabeko ekiña izan dute, gure kañoiak egoki menderatuaz; gure guda-esiak ez dute arduradun aldakuntzarik izan. Guda-oin ontako beste inguruetan ezer aipagarririk ez da izan.
Erdiko gudoñetan (Araba)
Artilleri-burruketa, paxistarren egazkiñak, ondorenik lortu gabe gure guda-esiak suagatu eta astinduaz.
Egoaldeko gudoñetan (Burgos)
Gure artilleriak egoki astindu ditu arerioaren guda-esiak; ez du erantzun arerioak.
Numancia zaldizko taldeko bi gudari igaro dira gure artera, eta Orduñatik errekete bat; izkilu ta guzti etorri dira irurak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario