- Milizianoen entrenamenduak ikusita eurak ere egurrezko eskopetak eta ezpatak hartzen zituzten desfilatzeko
- Eskuko bonbak eta balak bide bazterrean topatu zituztenean, jolasteko zirela pentsatzen zuten.
2009/03/23
Antonio Txurruka Olaldekoa
Lekeitiotik 3 kilometrotara dago Olalde, Antonio Txurrukaren jaioterria. 1924koa denez, Gerra Zibila hasi zenean 12 urte zituen Antoniok. Umeen begiekin ikusi zuen gerra giroa:
Etiketak:
1924,
bizkaia,
lekeitio,
udaberri_galdua
2009/03/21
Angelita Txopitea Burgosen zegoen
Angelita Txopitea Lekeition jaio zen 1920an. Baina Gerra Zibila hasi zenean, Espinosa de los Monteros herrian zegoen, Burgosen. Bere aita arrantzalea zen eta diru gitxi zeukaten etxean. Izeba baten etxera joan zen zerbitzatzera, neskame gisan. Eta izeba Burgosera joan ohi zen udako oporrak pasatzera. Beraz...
Etiketak:
1920,
1936,
burgos,
lekeitio,
udaberri_galdua
2009/03/20
Patxi kantari ta kontari
Patxi Ansolaren familian "beti abestuten" ibiltzen ziren: aita arotza, ama sukaldari fina, ta zortzi seme alaba... beti maite kantari. Kafe bategaz, eta aita kopatxu bategaz, edozein lekutan kantari hasten ziren. 1936ko San Juan besperan ere saltoka ibili zen suaren gainean baina...
Bere kantuak eta kontuak azaltzen dizkigu bi minutu t'erdian. Iraupena 2:36
Bere kantuak eta kontuak azaltzen dizkigu bi minutu t'erdian. Iraupena 2:36
Etiketak:
1924,
1936,
bilbo,
lekeitio,
udaberri_galdua
Amarauna saioan udaberri hasieran
Udaberriaren hasieran Euskadi Irratiko Amarauna saioan, Udaberri Galdua aurkezteko beta izan dut.Edurne Ayusoren eskutik eta Arantxa Kaltzadaren gidaritzapean, hogei minutuko tarete bat izan dut proiektuaren gorabeherak kontatzeko.
Sartagudako Oroimenaren Parkea bukatuta dagoelako, Joseba Ezeolazarekin hitzegin ondoren, Galdutako Udabarriaren dokumentala aipatu dute.
Eta ondoren Hezkuntza Sailaren babesarekin osatzen ari den material pedagogikoaren berezitasunak.
Saioa bukatu eta gutxira jendeak deitu du, parte hartzeko prest dagoela azaltzeko.
Eskerrik asko Euskadi Irratiari eta Amaraunako lankideei!
GEHIAGO JAKITEKO/EGITEKO:
- Jarraitu Amaraunaren jarioa RSS bidez Eitbn edo Teknopataren txokoan
- Bisitatu Galdutako Udabarriaren bloga (Galdakotar Bloga)
- Kontsultatu Wikipdian Gerra Zibilaren gaia
2009/03/18
Elisa Zarandona Galdakaokoa
Artolako errotariaren alaba zen Elisa Zarandona, 1924an jaiota. Larrabetzu eta Galdakao artean dagoen auzoa da Artola. Eta gerra denboran leku estrategikoa bihurtu zen komunikazioetarako.
Elisa bizikletari trebea zen, gizon eta mutilen begiko neska gaztea.
Bere eskola denborako oroimenak ere kontatzen dizkigu, bere alaba Elisa Sagarminagarekin hizketan. Iraupena: 6:47
Elisa bizikletari trebea zen, gizon eta mutilen begiko neska gaztea.
Bere eskola denborako oroimenak ere kontatzen dizkigu, bere alaba Elisa Sagarminagarekin hizketan. Iraupena: 6:47
Etiketak:
1924,
bizkaia,
Galdakao,
larrabetzu,
udaberri_galdua
2009/03/17
Lekeitioko Patxi Ansola
Patxi Ansola Erkiaga Lekeition jaio zen 1924an.
Bere familiarekin atera zen 1937ko udaberrian eta Bilbora etorri ziren babes bila. Harrezkero hiriburuan gelditu ziren bizitza osorako. Hona hemen bere txikitako oroimenak.Iraupena 2:36
Bere familiarekin atera zen 1937ko udaberrian eta Bilbora etorri ziren babes bila. Harrezkero hiriburuan gelditu ziren bizitza osorako. Hona hemen bere txikitako oroimenak.Iraupena 2:36
Etiketak:
1924,
bilbo,
lekeitio,
udaberri_galdua
2009/03/16
Gregorio Etxebarria Leioakoa
Leioako Mendibile Barri baserrian jaio zen Gregorio Etxebarria, 1915. urtean. Bere etxeko bizimodua kontatzen du, Primo de Riveraren diktadurapean, hogeigarren hamarkadan. Elejaldeko eskolan ikasi zuena ere gogoratzen du, erdaraz noski, 14 urterekin aitari baserriko lanetan laguntzen gelditu zen arte: artoa erein, indaba batu eta labasuan erretzen zutena kontatzen digu.Iraupena: 4 min.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)