2009/03/20

Patxi kantari ta kontari

Patxi Ansolaren familian "beti abestuten" ibiltzen ziren: aita arotza, ama sukaldari fina, ta zortzi seme alaba... beti maite kantari. Kafe bategaz, eta aita kopatxu bategaz, edozein lekutan kantari hasten ziren. 1936ko San Juan besperan ere saltoka ibili zen suaren gainean baina...
Bere kantuak eta kontuak azaltzen dizkigu bi minutu t'erdian. Iraupena 2:36

Amarauna saioan udaberri hasieran

Udaberriaren hasieran Euskadi Irratiko Amarauna saioan, Udaberri Galdua aurkezteko beta izan dut.
Edurne Ayusoren eskutik eta Arantxa Kaltzadaren gidaritzapean, hogei minutuko tarete bat izan dut proiektuaren gorabeherak kontatzeko.
Sartagudako Oroimenaren Parkea bukatuta dagoelako, Joseba Ezeolazarekin hitzegin ondoren, Galdutako Udabarriaren dokumentala aipatu dute.
Eta ondoren Hezkuntza Sailaren babesarekin osatzen ari den material pedagogikoaren berezitasunak.
Saioa bukatu eta gutxira jendeak deitu du, parte hartzeko prest dagoela azaltzeko.
Eskerrik asko Euskadi Irratiari eta Amaraunako lankideei!

GEHIAGO JAKITEKO/EGITEKO:

2009/03/18

Elisa Zarandona Galdakaokoa

Artolako errotariaren alaba zen Elisa Zarandona, 1924an jaiota. Larrabetzu eta Galdakao artean dagoen auzoa da Artola. Eta gerra denboran leku estrategikoa bihurtu zen komunikazioetarako.
Elisa bizikletari trebea zen, gizon eta mutilen begiko neska gaztea.
Bere eskola denborako oroimenak ere kontatzen dizkigu, bere alaba Elisa Sagarminagarekin hizketan. Iraupena: 6:47

2009/03/17

Lekeitioko Patxi Ansola

Patxi Ansola Erkiaga Lekeition jaio zen 1924an.
Bere familiarekin atera zen 1937ko udaberrian eta Bilbora etorri ziren babes bila. Harrezkero hiriburuan gelditu ziren bizitza osorako. Hona hemen bere txikitako oroimenak.Iraupena 2:36

2009/03/16

Gregorio Etxebarria Leioakoa

Leioako Mendibile Barri baserrian jaio zen Gregorio Etxebarria, 1915. urtean. Bere etxeko bizimodua kontatzen du, Primo de Riveraren diktadurapean, hogeigarren hamarkadan. Elejaldeko eskolan ikasi zuena ere gogoratzen du, erdaraz noski, 14 urterekin aitari baserriko lanetan laguntzen gelditu zen arte: artoa erein, indaba batu eta labasuan erretzen zutena kontatzen digu.Iraupena: 4 min.

2009/02/24

Olaetan Apirilaren 4an sartu ziren

Udaberri odoltsua hasi eta gutxira, Aramaioko mendietan hasi ziren tiroak eta bonbak. 1937ko Apirilaren 4rako Olaetara sartu ziren Francoren tropak: ordu erdi lehenago Julian Astolak kontatzen digunaren arabera. Horregatik Molaren zenbait militar bere hegazkinen tiroen ondorioz hil ziren. Arratsaldeko lau t'erdiak arte ez ziren egon behar; eta ordu erdi horretan hainbat soldadu hil zituen "lagunen suak".
Ondoren aeroplano batzuk pasatu ziren Espaina berri baten mezuak zabaltzen:
"Los forjadores de la nueva España" zioen paperak bota zituzten, El Caudillorekin batera beste 35 militarren izen eta aurpegiak azalduz.

2009/02/21

Ondarrun udazkenean sartu ziren

Ondarrun zubi gainetik pasatu ziren mandoak: artileria ekarteko, armak sartzeko, jendea hiltzeko...
Urriaren 4an, frentea Elgetan gelditu zen egun berean, Francoren tropak Ondarrura sartu ziren, OHZ (Ondarruko Historia Zaleen Elkarteak) bere liburuetan argi dokumentatu duenez.
Ondarrutarrentzat Udaberri Galdua udazkenean hasi zen:
Fernando Agirrek ondo daki eta horrela azaltzen du ahal duen guztietan: duela gutxi Saturrarango kartzelan egon zirenei egin dieten omenaldian bezala. Edo urtero argitaratzen duten liburu-aldizkarietan (hemen agertzen den argazkia liburu horietatik aterata dago)