Martin Mendatan jaio zen arren, hamar urtekin Lemoara joan zen, bere amari etxebizitza bat egokitu zitzaiolako! Martinen baserria Biztibieta zen, Lemoako Atxaren magalean. 12 urte bete behar zituenean, gerra hasi zen eta bere arazoak areagotu ziren: anaiaren tabakoa ezin eman, frontera joan zelako, baserritik alde egin behar, borrokak hurbiltzen zirelako...
1936ko udan gudarien lehen batailoiak ikusi zituen Arratiatik pasatzen, Otxandioko frontera joateko; eta pena ematen zutela dio, zein baliapide gutxiren kontatzen zuten ikusita. Entzun arretaz bere kontakizuna. Iraupena: 7 min.
2009/05/29
Fermin Larrea Basaurikoa
Fermin Larrea Basauriko Etxerre auzoan jaio zen. Handik eskolak hartzeko San Miguelera joan behar izaten zuen, bidean beldur-ikarak sentituz.
Gerra hasi zenean, bolondres joan zen frontera, aholku batekin: burua harriaren atzean jarri. Eta onik bueltatu zen. Iraupena: 7min.
GEHIAGO JAKITEKO/EGITEKO:
Gerra hasi zenean, bolondres joan zen frontera, aholku batekin: burua harriaren atzean jarri. Eta onik bueltatu zen. Iraupena: 7min.
GEHIAGO JAKITEKO/EGITEKO:
- Kontsultatu Wikipedian Gerra Zibilaren gaia
- Ikusi bideo guztien jarioa Youtubeko Udabgaldua kanalean
- Jarraitu Technoratin Udaberri_Galdua etiketa
2009/05/28
Inaki Gorostiza Zeanurikoa
Inaki Gorostiza Zeanuriko "zuloan" jaio zen, bere anaia Francisco baino bi urte beranduago. Gerra Zibila hasi zenean, biak frontera joan ziren. Baina Lemoako Atxan zauritu ondoren, bat bakarrik itzuli zen Uribe auzoko etxera. Gerra odoltsu horren ondorioak gogoratzen dizkigu Inakik bideo labur honetan. Iraupena: 2:29
2009/05/27
Maria Jesus Inarra Getarikoa
Maria Jesus Inarra Getarian jaio zen. Gerra Zibila hasi eta gutxira, bere herria, Errepublikaren kontra altxatu ziren militarren menpean erori zen; eta bere ume-begiekin gudari eta milizianoen familikoak nola "espultsatu" zituzten ikusi zuen, bere etxekoak barne.
Txomin Artetxe Arantzazukoa
Txomin Artetxe 1.914 urtean jaio zen Arratiako Arantzazun. Bere ama haurdun zegoela alargundu zen. Eta Txominen bikia, jaio eta gutxira hil egin zen. Bizimodua pobrea izan zuen Txominek gaztetan.
1.935 urtean soldadutza Zeutan egitea egokitu zitzaion. Eta lizenziatzeko egun gutxi falta zirenean... Francisco Franco agertu zen hidroabioian uztailaren 18an.
Entzuteko moduko istorioa da hau. Iraupena: 9 min.
1.935 urtean soldadutza Zeutan egitea egokitu zitzaion. Eta lizenziatzeko egun gutxi falta zirenean... Francisco Franco agertu zen hidroabioian uztailaren 18an.
Entzuteko moduko istorioa da hau. Iraupena: 9 min.
2009/05/23
Udaberri Galdua gaika antolatuta
Etiketak erabiliz, Udaberri Galdua GAIKA antolatuta ikusi dezakezu:
- Lurraldeen arabera: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa edo Nafarroa
- Euskalkiaren arabera: bizkaiera, gipuzkera, nafarra edo arabarra
- Urtearen arabera, jaiotzak edo gertaerak topatzeko:
Etiketak:
civil_war,
gerra_zibila
2009/05/20
Galdakaoko lekukoak gaur egun
EITBren EKARPENAK
Eitb.com atarian, Beatriz Sever kazetariaren elkarrizketa bi agertu dira, (euskaraz eta erderaz) Oroimenaren Haziak ekitaldia zela-ta, Josi Sierra dokumentalaren egilearekin. Interesgarriak dira Gerra Zibilaren filmean sakontzeko.
Etiketak:
bizkaia,
Galdakao,
galdakotar,
oroimena
Suscribirse a:
Entradas (Atom)