2008/12/22

Manuel Sagastibeltzaren istorioa

Manuel Sagastibeltza Avellaneda batalloiarekin hasi zen gerra, boluntario bezala. Eta preso hartu ondoren lan derrigortuak egin zituen.
Hoan hemen bere istorioa.

2008/12/21

Eguberri onak & zorionak

Udaberri Galduak bere lagun eta jarraitzaile guztiei, Gabon zoriontsuak eta urte berri ona opa die.

Eskerrik asko proiektu honetan interesa adierazi duzuen guztioi!

2008/12/19

Oroimenaren balorea

Oroimenaren balorea eta baloreen oroimena izan ziren Ainara Atutxaren gaiak, Lemoan ospatu zen 1936ko gudarien omenaldian. Txalapartaren soinua entzun ondoren, adarraren deiarekin gogoeta egin eta gero, musikaren laguntzagaz 91 hildakoen izen abizenak entzun ostean, Ainara Atutxak bere familaren gomuta eta gure nagusien baloreak ekarri zituen denon aurrera.

2008/12/18

Omenaldia 1936ko gudariei Lemoan

2008ko Abenduaren 13an Lemoan oroimenaren eguna izan da: Gerra Zibilean ibilitako jendeari omenaldi xamurra eskaini diote. Bizirik daudenei eta hil ziren guztiei.
Josu Loroñoren ahotik 91 pertsonen izen abizenak irten ziren, Bilboko Musica Culta laukoteak bere musikarekin girotzen zuen artean.
Benetan unkigarria izan zen ekitaldia: familikoentzat eta bertara joan ginen guztiontzat. Hona hemen bideoa.

2008/12/15

Lemoan omenaldia 1936ko gudariei

1936ko Gudari guztiei Lemoan omenaldia egin nahi izan dute.
Abenduaren 13an ospatu zen Gerra Zibilean hil ziren guztien aldeko ekitaldia, Arantxe auzoko plazan oroigarri bat jarriz.
Jende asko elkartu zen polikiroldegian ere, ordukoen gomuta berpizteko.
Besteak beste Manuel Sagastibeltza egon zen: Karrantzako gudari honek, Bilbo galdu ondoren, abesten zuteneko bertsoa gogoratu zigun. Hona hemen bere abotsa eta kemena.

2008/11/19

100 lore biltzeko asmoa

Udaberri hartako ehun lore biltzeko asmoarekin, Hegoaldeko 4 probintzietan elkarrizketak egiten hasteko asmoa du Josi Sierrak. Lau hilabetetan luzatuko da fase hau: 85 urtetik gorako lekukoen grabazioak, herririk herri. Gizon eta emakume; orduko gazte eta ume.

Jendearen laguntzarekin kontatzeko sare sozialetik tiraka ibiltzeko asmoa dauka komunikatzaileak, blogosferan eta ezagunen agendatik tiraka.

ASMOA
Gerra Zibileko lehen urteko testigantzekin Hezkuntza Sailarentzat material pedagogiko digital bat sortzeko helburua du ekimen honek.
Lortuko al du modu argi eta ulerkor batean, istoriotan oinarritutako historia hau kontatzea?
Ikusiko dugu...

GEHIAGO JAKITEKO/EGITEKO:

2008/10/07

Urriaren 7a oroimen historikoan

1.936ko Urriaren 7a oroimen historikoan kontuan izateko eguna da: Jose Antonio Agirrek Gernikan lehendakari bezala zin egin zuen eguna. Parlamentua ezin zenez osatu, Gernikako Juntetxean, udaletxetako ordezkarien aurrean bere kargua hartu zuen. Jose Agirreazkuneagaren hitzetan, "Historia garaikideko une garrantzitsu bat da": Euskal agintea Eusko Jaurlaritzan gauzatzen da, Madrilen Errepublika garaian onartutako Estatutuari esker.

2008/09/05

Galdutako Udabarriaren saminak

Xabier Lizardiren Asaba Zaarren Baratza olerkiaren LEENA atalak, aukera ematen digu:
  • Udaberri Galduaren kontestua ezagutzeko
  • Galdakaon Maiatzaren 19an egon zen bonbardaketaren zehaztasunak entzuteko.
Hona hemen 20 minutuko doku-bideoa. Iraupena: 19:41

2008/09/02

36ko gerran desargertutakoak asko dira

1936an hasi zen gerra zibilean pertsona, erakunde eta amets asko desagertu ziren. Blog honetan horien berri ematen saiatukog ara, behin eta berriz. Eta irailaren hasieran Garzon epaileak hartu duen erabakiak lagunduko duelakoan gaude: desagertutakoen errolda egiteko agindua eman du, Gobernuari, Elizari eta udal batzuei "fosa komun" delakoetan egon daitezkeen pertsonak identifikatzeko. Oroimen historioa aberastuko duela uste dut; eta denon onerako izango dela ere.

ZERGATIK GERTATU ZEN?
Arrazoi asko egongo dira, eta batipat ejerzitoko mandoen erabakia (Franco, Mola, Sanjurjo ...). Baina giro politikoa eta soziala gaiztotuta zeuden. 1936ko Otsailan ospatu ziren hauteskundeetan 3 hankako gizartea irudikatzen digu Joseba Agirreazkuenagak. Eta zatiketa horrek bere ondorioak ekarri zituen; urteetan zehar.
Gustokoa baduzu berri hau Aupatu dezakezu blogosferan.

2008/08/14

Maiatzaren 19koa zehatz mehatz

Libe Asuak detaile guztiekin kontatu digu zer ikusi zuen Galdakaoko kanposantuan, 1937ko maiatzaren 19an.
Hona hemen bere kontaketa.

2008/08/11

1936ko Uztailaren 17an Eibarren afarixe

Jesus Gutierrez historialariak zehatz mehatz kontatzen digu Gerra Zibilaren hasiera nola ezagutu zuten Eibarren: Armeria Eskolako afarixe ospatzen, kurtso bukaera zelako.
Egoera "alai" horretan udaletxera jo zuten gazteek armak banatu ditzaten eskatuz!

2008/08/08

Nafarroako Brigaden omenaldia

Gerra Zibilaren erdian, Franco Iruñera etorri zen, "Ipar aldeko Frontean" edo el Frente Norte zeritzon horretan, ibili ziren soldaduei zorionak emateko.

Udaberri Galdu hura bultzatu zuten gudarosteen "lana" lau minutu terdian laburtuta ikusi dezakezu.
"Brigadas de Navarra" delako dokumentala, TVE-2ko La Guerra Filmada saioan emitituta, 2.006ko udan.

2008/08/07

Sarrera Lizardirekin Gerra Zibila kontatzeko

Xabier Lizardiren Asaba Zaarren Baratza olerkian oinarrituta, Gerra Zibilaren hobeto ezagutzeko bideo bat ekoiztu du Josi Sierrak; Lizardiren testua metafora bezala hartuz, kontestua ulertzeko proposamen bat da.
Bost ataletan antolatu zuen olerkariak kontakizun hau:
  1. ATARIAn 30eko hamarkadaren ezaugarriak eta Gerra Zibilaren aurrekariak ezaguteko
  2. SARRERA Roberto Jugoren hitzetan entzun dezakegu.
  3. LEHENA: Plazakoetxeko errefugioan gertatu zenaren berri argiago jakiteko
  4. ORAINA: nola berreskuratu daitekeen oroimen galdua
  5. ETORKIZUNA: zerk laguntzen digun aurrera begira jartzeko; Giza eskubideaen eta Bakearen Heziketa adibidez
SARRERAren iraupena: 24:37

2008/08/04

Udaberri Galduaren atarian

Udaberri Galduaren atarian kokatzen gara, XX gizaldiaren 30eko hamarkada hobeto ezagutzeko.
Lizardiren "Asaba zaarren baratza" olerkian oinarrituta, Gerra Zibilaren aurreko egoera politikoa, soziala, eta kulturala ezagutzen joango gara.

2008/07/18

903 fusilatuta Gerra Zibilean

Bizkaian, 1936ko altxamenduarekin hasi zen Gerra Zibilean, 903 pertsona fusilatu zituztela frogatuta daukate Arteako Abertzaletasunaren agiritegian.
Haietariko 7 galdakotarrak ziren. Libe Asuak kontatu digu nortzuk ziren eta zergatik garbitu zituzten Derioko kanposantuko horma kontran.
  1. Angel Arostegi Bilbao, 29 urte zituela (1937.09.07)
  2. Santiago Celaya Sagardoy, 39 urtez (1937.09.07)
  3. Santiago Celaya Uriarte, 40 urtekin
  4. Atxerre Egilero Arostegi, 21 urtekoa (1938.05.05)
  5. Valentin Mandaluniz Ealo, 30 urtez (1937.09.07)
  6. Andres Ormaetxe Egiluz, 31 urterekin (1937.12.16)
  7. Jose Luis Zabala Bilbao, 30 urtekoa (1937.09.07)

2008/07/16

Baserri kultura 1936ko sasoian

Baserri kultura zer zen azaltzen digu Txabi Ikobaltzetak, Galdakotar etnologoak.
Esanahi berezia eta holistikoa zeukan gizaldi hasierako gizon eta emakumeentzat.
Azalpen laburra bezain mamitsua hiru minututan.

2008/07/14

Testuingurua ulertzeko ikuspegi etnologikoa

Txabi Ikobaltzetak ikuspegi etnologikoa ematen digu, 30eko hamarkada hobeto ulertzeko.

2008/07/10

Abertzaletasunaren Agiritegian Inaki Goioganagaz

Iñaki Goiogana Artean dagoen Abertzaletasunare Agiritegiko artxibalaria da, historian aditua izateaz gain.
3 minututan laburtu digu:
  • zer ikusi daitekeen museoan Gerra Zibilari buruz
  • zer suposatu zuen 37ko udaberria kontestu sozial, politiko eta kultural hartan.
Hona hemen bere bideoa. Iraupena: 3:36

2008/07/09

Inaki Goiogana Oroimen Historikoa berreskuratzen

Argia astekarian aurkitu dugu mahai inguru baten aipamena.

Bertan Iñaki Goiogana Arteako Abertzaletasunaren Agiritegiko kideak ere parte hartu zuen.

Memoria historikoa eta 36ko gerrari buruz beste hizlariak:

  • Mikel Arana politikaria eta
  • Iñaki Egaña ikerlaria

izan ziren Goiogana historialariarekin batera.

Hona hemen bideo-laburpena. Iraupena 4 min.



2008/07/04

Udaberri Galdua Eibarren

Eibar leku garrantzitsu bat izan zen Gerra Zibilean: estretegikoki eta sinbolikoki ere.
Errepublika aldarrikatu zeneko lehen hiria izateaz gain, armeria eskola eta armen lantegi ugari zeuden 1936an.
Gipuzkoako beste lekutan ez bezala, Eibarren Molaren tropak heldu zirenean, ondo antolatutako defentsa bat aurkitu zuten bertan, Kalamua eta Intxorta mendi gaindiezinetan.
Zazpi hilabete luzez eutsi ondoren, Martxoaren bukaeran eraso bortitzak hasi ziren. Jesus Gutierrez historialariak kontatzen dizkigu detaileak.

GEHIAGO JAKITEKO/EGITEKO

2008/07/02

Zazpigarren proeiktua eikenBANKen

Udaberri Galdua dokumentala eta multimedia proiektua, eikenBANK lehiaketan zazpigarren saria jaso du; hau da, azken txanpara heldu zen 27 proiektuen artean (besteei buruzko informazio gehiago hemen dago).
2.008ko Uztailaren 1ean jaso nuen agiria hementxe ikus daiteke.
Eskerrik asko antolatzaileei, eta proiektua gauzatzeko laguntza eman/emango didaten guztiei.

2008/06/26

1937ko Ekainaren 19arte

1936ko uztailan hasi zen Gerra Zibila, Afrikan zeuden militarren altxamenduarekin.
Eta Euskal Herriaren historiako atal odoltsua ekainaren 19an itxi zen.
Egia da harrezkero errepresioa eta 40 urteko faxismo krudela hasi zirela. Baina hori beste istorio bat da.
Blog honetan, Ekainaren 19arte pasatu zirenak batzen saiatuko gara,
Adibidez, argazki honetan (La Cuchara gunetik hartuta) ikusi daitezke, nafar txapelgorriak lehendakaritzaren egoitzara heldu zireneko unea: berehala kartela kentzera joan ziren, Jose Antonio Agirreren gobernuaren arrastorik ere gelditu ez dadin!

GEHIAGO JAKITEKO/EGITEKO

2008/06/25

Udaberri Galdua proiektua

Gerra Zibilaren inguruan dakiguna sakontzeko bloga da hau.
1937 urtean Bizkaian gertatu zena, eta batez ere, jendeak nola ikusi, bizi eta sufritu zuen jakin nahi dugu blog honetan.

GEHIAGO JAKITEKO/EGITEKO