2010/03/31

Asteazkenean Durango berri bihurtu zen

1937ko Martxoaren azken egunean Durango bihurtu zen berriaren iturri. Hemeroketan ez dugu egun horretako alerik ikusi. Baina biharamoneko egunkarian deskripzio zehatzak datoz, asteazken horretan gertatu zenaz. Egunaren transkripzioa GoogleDocsen aurkitu dezakezu

LEKUKO BATEN KONTAKIZUNA
Andikonako bere baserrian egon zen Pilar, hegazkinak hurbildu zirenean. Ikus/entzun Pilar Lazpitaren gogoeta-oroimenak, zorigaitzeko egun horretaz.


EGUNAREN LEHEN ORRIALDEAN
Apirilaren leheneko Eguna egunkariak honela dio:
EGAZKINAK DATOZ
Ane Deunaren torre zarreko kanpayak ots egin eta zurtasuna iragarri dabenian, durangar asko oyean dagoz.
Beste asko, emakumiak batez bere, eleizetan bananduta Goki Jaunari eguneko otoitzak egin eta meza deuna entzuten. Gure kistartasuna ez bai'da oraindik galdu, sendotu eta bizitu baño.
Kanpayak entzun arren askok jaramon gitxi egin dabe, bestetan lez orriak jaurtitn etorriko zan egazkin banakaren bat izango dalakuan.
Baña bat ez, iru, sei, amar, amairu egazkin agertu dira Otxandiano-Elgeta mendien artetik.
Zarrapada bizia erria. Itsumustuan asko nora jo jakin ezinda.
Eleizetan dagozanak euretan geratu dira.
Kapantorreko erlojuak saspi ta erdiak jo ditu.

2010/03/30

Asteartean Aberri Egunaren aipamenak

1937ko Martxoaren 30ean Eguna egunkariak igandean ospatu zen seigarren Aberri Eguna zehaztasun guztiekin deskribatzen zuen "Geure jayak" izenburupean. Honela zioen:
"VI Aberri-Eguna andiro ospatu zan"
Sei zutabetara, ikurrinadun dantzari batzuen gainean, azpitituluak telegrama baten antzera hauxe dio:
Eleizkizun eder eta gorengoak Begoña'ko Eleizan.- Jaunartzeak ugari baño ugariago.- Euzko-Eresbatza'ren jardun entzungarria.- "Amaya" antzezkizun zoragarriak.- Erria, alai eta zindo, uri, erritxo eta guda-oñetan"
Lehen orrialde hau ikusita inortxok ez zuen pentsatuko Gerra Zibilaren erdian zegoenik ere.
Baina egun horietan bertan, Udaberri Galduaren erasoak astear zeuden...
Ipar Frontea delakoaren erasoa prestatzen ari ziren Francorekin altxatutako militarrak.
Datu gehiago ikusi dezakezu 1937ko kronologia honetan, Google Docs-en

2010/03/29

Astelehenean Aberri Egunaren ostea

1937ko Martxoaren 29an ez zen Eguna egunkaririk atera, baina aurreko eguneko oihartzunak gelditzen ziren Bilbo osotik; eta astearteko alean argitara eman zuten.

IGANDEKO BERRIAK ETA ARGAZKIAK
Eguraldia oso ona izan ezbazen ere, ekintza guztiak gogo onez aurrera atera ziren: mezak, abestiak, txirrindularien lasterketak...

DIRU LAGUNTZAK
Egun osoan zehar dirua biltzen egon ziren itxas-gizonei laguntzeko. Jendeak ahal zuena ematen zuen artean, alderdiko emakumeak eske ibili ziren hiritar eta agintariei: argazki honetan ertzainen burua zen Endika Oruetaren argazkia agertzen da.
Kuriositate bat: edozein gai aipatzen dela Eguna egunkarian, argazkia, aberri egunekoa da, testuarekin bat ez etorri arren.

2010/03/28

Martxoaren 28an Aberri Eguna ospatzen

1937ko igande berezi hau, Aberri Eguna ospatzen zen Bilbon eta posiblea zuten herri guztietan. Gogoratu behar dugu Elgetan frentea geldirik zegoela aurreko urteko hurriaren hasieratik. Baina obusak eta bonbak erortzen zirela edozein lekutan.
Beraz Egunaren lehen orrialdean sei zutabetara sabiniar estiloko marrazki bat agertzen da, esaldi pozgarri hauekin:
VIgarren Aberri-Eguna.
Azpian animoak altxatzeko mezu hau:
"Gogotsu eta garretan abertzale guztiak, azkatasun bidean, Euzkadiren jayak ospatuteko.- Uri eta erritxaetan, zr eta gaste gertu, Egun andi au dala-ta. Itxostadar eta gudari goralgarriak geure omena, gaur.
Aginduak zeatz bete, eta euskeraz jardun guztiok".

BAKEA ORAINDIK...
Hurrengo orrialdeetan beste urteetako hiriburu ezberdineko irudiak agertzen dira; baina ahaztu gabe frentean dauden gudariak: boskarren orrian Otxandiko gudaien argazki hau aurkitzen dugu.
Inortxo ere ez zuen pentsatuko hurrengo egunetan hasiko zena, inondik inora...

2010/03/27

Martxoak 27 Aberri Egunaren bespera

1937an Martxoaren 27a, astesantuko larunbata zen: Aberri Egunaren bespera hain zuzen ere.
Eguna Egunkarian biharramoneko egitarauarekin hasi ziren, jendea Bilbora etortzen animatu dadin; eta herrietan edo mendi puntetan ere ospatu dezaten. Honela zioen:
ABENDA ZARRA ZUTIK
Biar VI Aberri-Eguna dogu
Urian eta mendia, kalean eta guda-oinetan, asmo bat, gogo bat, boitz bat euzko abertzale guztiak.- Sinismen biziz, azkatasun egarriz, itxaropen jarioz ospatu dagigun
Jarraian egitaraua agertzen zen, ospakizunak larunbatetik hasten zirela:
LARUNBATEZ:
Ilunabarrean Euzko Abesbatzaren txistularia (ez da ondo irakutzen testu osoa)
Arriaga antzokian Amaya antzezkizuna.
IGANDEZ
Goizeko zazpi t'erdietan Goiz-eresiak txistulariak ta Euzko Eresbatza'k
Zortziretan Begoñako ertxadonan janpa ta jaunartze orokarra
Amaiketan San Mames zelayan meza nagusia "De Angelis" erriak eta Euzko Abesbatzak abestuta
Ondoren lagunak erreskadan kalez-kale ezpatadantzari ta gorulariak aurretik direla.

OSPAKIZUNEN PROTOKOLOA
Hirugarren orrialdean, Francori atzerritarren laguntza gehiago nahi duela leporatu ondoren, aurreko urteko Aberri Eguneko argazki bat jartzen dute eta ospakizunak nola izango diren zehazten du, protokolo guztia azalduz. Hona hemen testua eta transkripzioa:
"Aberkide guztiei oarrak
Begoña'n eta San Mames'en nola ibili bear
BEGOÑAKO MEZEA
Goizeko zortziretan asiko da.
Erdiko ibiltokitxoa, ustik egongo da.
Jaunartzera duazenak erdiko ibiltokitik juango dira, ta jaunartu ostean euren tokietara eleiz-ertzetakoetatik biurtuko dira.
Begoña'n abesti orritxoak banandu egingo dira.
Erriak bakarrik abestuko dau.
Mezatan, altara ondoan oneitxek egongto dira.
Ebangelio eta Goiparki-aldean, Euzkadi-Buru Batzarrekoak eta Euzkadi'ko Gobernuko burukideak.
Idazti edo Epistola alderdian, Bilbao, Abando, Deusto ta Begoña'ko Uri-buru-Batzarretakoak, aldun abertzaleak eta Bilbao'ko ziñegotziak.

SAN MAMESKO MEZATARA
Mezatara lau ikurri eruango dira: Bilbao, Abando, Deusto eta Begoña auzodi bakotxak bat.
Ikurrika eta ikurrindunak amarretarako Euzkadi-Buru-Batzarreko Landoletan (Gran Via 41-2) egon bear dabe.
Euzkadi-Buru-Batzarreko Burukideak, Bilbao'ko Batzoki eta Uuzko-Gastedietako Artezkariak, Emakume-Batzarretako Artezkariak, Bizkai ta Euzkadi Alderdi Epaikaritzako Epaikariak, Aldunak eta Bilbao'ko ziñedgotziak, goizeko amarretako Gran Via 41'gn, etxeko 2'gn, etxoinean egon bear dabe, ortik San Mamesera alkarrekin juan daitezan."

ARGAZKI GEHIAGO
Azken orrialdean ere, jendea animatze aldera, aurreko urtean, Bilbon, Donsotian eta Iruñan ateratako argazkiekin.

2010/03/14

Udaberriko loreen bila animatzen?

2.010 urtean 73 udaberri beteko dira Gerra Zibilak Bizkaiko herritarrak atsekabetu zituela. Baina eurekin batera etorritako gipuztarrak, nafarra, arabarrak, asturianoak, nazioartekoak....
PARTE HARTZEN ANIMATZEN?
Oraindik gure herrietan udaberri hartako gertakizunak ondo gogoratzen duen jendea gelditzen da: animatzen zara testigantzak biltzen?
Kasualitatea bada ere, aurtengo egunak orduko berdinak dira; hau da, udaberria hasiko den Martxoaren 21ean, aurten igandea da eta 1937an ere!
Beraz egunak identifikatzeko errezagoa dugu.
Prozedura hau jarraitu dezakezu.

2010/03/08

Jose Antonio Agirre lendakariari omenaldia

Gasteizen ospatu dute Jose Antoni Agirre hil zeneko 50 urteurreenan, Gerra Zibilaren garaian jaurlaritzan egon zireneko kontseilarien senide eta lagunak.
Hona hemen ekitaldiaren bideoa