2009/02/24

Olaetan Apirilaren 4an sartu ziren

Udaberri odoltsua hasi eta gutxira, Aramaioko mendietan hasi ziren tiroak eta bonbak. 1937ko Apirilaren 4rako Olaetara sartu ziren Francoren tropak: ordu erdi lehenago Julian Astolak kontatzen digunaren arabera. Horregatik Molaren zenbait militar bere hegazkinen tiroen ondorioz hil ziren. Arratsaldeko lau t'erdiak arte ez ziren egon behar; eta ordu erdi horretan hainbat soldadu hil zituen "lagunen suak".
Ondoren aeroplano batzuk pasatu ziren Espaina berri baten mezuak zabaltzen:
"Los forjadores de la nueva España" zioen paperak bota zituzten, El Caudillorekin batera beste 35 militarren izen eta aurpegiak azalduz.

2009/02/21

Ondarrun udazkenean sartu ziren

Ondarrun zubi gainetik pasatu ziren mandoak: artileria ekarteko, armak sartzeko, jendea hiltzeko...
Urriaren 4an, frentea Elgetan gelditu zen egun berean, Francoren tropak Ondarrura sartu ziren, OHZ (Ondarruko Historia Zaleen Elkarteak) bere liburuetan argi dokumentatu duenez.
Ondarrutarrentzat Udaberri Galdua udazkenean hasi zen:
Fernando Agirrek ondo daki eta horrela azaltzen du ahal duen guztietan: duela gutxi Saturrarango kartzelan egon zirenei egin dieten omenaldian bezala. Edo urtero argitaratzen duten liburu-aldizkarietan (hemen agertzen den argazkia liburu horietatik aterata dago)