2010/04/30

Apirilaren 30ean defentsa egiteko deia

Apirilaren 30ean, ostiralez, Eguna egunkariak defentsa egiteko oihua ozenki zabaltzen du:
PAXISTEN AURKA
Gora biotzak, euzkotarrak eta aurrera!
Gurasuak dauzkazanak gurasuakaitik.- Semiak duazanak, semetxu maitiakaitik. Ezkongei dagozanak, euren emazte gaiakaitik.- Guztiok oldozkun bategaz, geure maitasun giztiak bere babespian artuten dauzan Euzkadi'ren azkatasunarren, areriua zapaldutera! Gernika - Durango bitartean joaldi gogor eta indartsuak egin ziran atzo.-
LEKUKOTASUNAK
Gernikatik "erretirada" egiteko agindua eman ondoren, "la cota 230" bihurtu zen puntu gordina, Autzagane inguruetan. Bertan egon zen Luis Mari Azpiri eibartarra, toki estrategiko hori defenditzen. Hona hemen bere testigantza, jatorra bezain sakona.

2010/04/29

Apirilaren 29an tinko eta irmo

Apirilaren 29an herritarrak lasaitzeko eta kemena mantentzeko aldarria topatzen dugu Eguna egunkarian:
TINKO, EUZKOTARRAK! IRMO!
Paxisten gurariak ezerestu ta atzeratuteko guztiok gertu! Durango ingurutan joaldi gogorrak.- Arerioak ez eban lortu bere guraririk, egiñalak egiñarren.- Arbazegi-Gerrikaitz'en.- Paxisten egazkiñak Zornotza suagatzen

2010/04/28

Apirilaren 28an bi aurpegi krudelak

Gerraren bi aurpegiak azaltzen dira apirilaren 28ko Eguna egunkarian. Lehen orrialdean "gure mutilak kementsu ta zindo agertuten dira" esaten duen artean, seigarren orrialdean, Gernikan gertatutakaoren berri agertzen da, krudel-krudelean: "Gernika, euzkotarren uri maitea, birrindu nai izan dabe zearo

2010/04/27

Apirilaren 27an Egunarik ez

Apirilaren 27, asteartez, Eguna egunkaririk ez dugu aurkitu Hemerotekan. Astelehenean Gernikan gertatutakoaren ondoren, ez zen egongo animorik, ezta denborarik ere askorik idazteko. hartutako jipoia hain zen handia, energia guztiak konzentratu behar zirela kalteak konpontzen eta pertsonak osatzen.
BARTZELONAKO LA VANGUARDIAN
Baina Bartzelonan aurkitu dugu gertatutakoaren berri. La Vanguardia kazetaren argazkiak eta hitzak ekarriko ditugu gaurkoan. Honela dio:
"He aqui los restos de Guernica, la ciudad de las libertades vascas, que destruyeron las bombas incendiarias de varias escuadrillas de aviones alemanes. Bárbara muestra de una intervención innegable, y de una actitud, que ellos dicen "defensora de la civilización" De esta Guernica, capital moral de Euzkadi, solo han quedado cinco casas en pie; pero como simbolo inmortal y eterna"
Transkripzioa ere zaila da egitea, argazki hauek bi orrialdetako ale berezi abtean agertzen zirelako.
Hona hemen esteka La Vanguardiako Hemerotekara.

BIHARRAMONEKO VANGUARDIAN LA GUERRA EN EL NORTE (transkripzio osoa hemen)
Nota de la Delegación general de Euzkadi en Valencia.
Valencia 27.- Esta noche la Delegación General de Euzkadi en Valencia ha facilitado a la prensa la siguiente nota:
"Ayer por la tarde quedó reducida a ruinas la noble villa de Guernica. Su casa de juntas, el Arbol de nuestra tradición, los caserios que formaban sus calles señeras e hidalgas, cayeron bajo el bombardeo de la aviación rebelde, que quiso significar una destrucción en Guernica, por lo que para todos los vascos tiene de emotiva y simbólica."

2010/04/26

Apirilaren 26an Gernikako bonbardaketa

1937ko Apirilaren 26an ez zen Eguna egunkaria argitaratu; gutxienez, hemeroteketan ez da agertzen orduko alerik.
Baina egun beltz hori bizi zuten pertsonek oso ondo gogoratzen dute. Adibidez Lourdes Alberdi, Azkoitin 1917gn urtean jaio zena. Lourdes bere jaioterritik alde eginda zegoen, familia politikan inplikatuta zegoelako; Mundakan zegoen bizitzen udaberri horretan, eta apirilaren 26an Gernikara joan zen eguna pasatzera. Lourdesekin batera, Patxi Ansola, Benita Imaz, Fructuoso Perez Arrospide, Antonio Zabala, Benigna Olabarria, Margarite Albizu, Fermin Ereño, Edurne Egino,
Hauxe da oroimen haietatik ikasi dezakeguna.


ESKERRAK
Bideoan agertzen diren pertsona nausiak kontaktatzeko, Iñaki Murua, Juan de la Vega, Jonan Agirre, Joseba Esnal, Periko eta beste lagun eta lankide askori eskerrak eman nahi dizkizuet, bihotzez.

2010/04/25

Apirilaren 25ean askatasunaren aldarria

From Udaberri Galdua

Apirilaren 25ean, igandez, askatasuna da hitz nabaria Eguna egunkariaren lehen orrialdean.
Honela dio: "Euzkadi'ren azkatasuna idazten diardugu gure mendietan.
Joaldirik indartsu eta bizienak Elgeta-Elorrio aldean.- Gure mutillak, abertzaletasunak bakarrik eragin daikeen indarraz, oiñik-oin zaindu eta aldeztuten dabe gure lurra.- Paxisten egazkin ugari mendietan.- Beste guda-onetan."

HEGAZKINAK BEHAR
Lehen orriaren behekaldean, gerran zehar nabaria zen premia bat azaltzen da zutabe ezberdinetan. Batetik "egazkiñak nai doguz" aldarrikatzen du ozenki, hegazkin bateko pilotoaren hileta eleizkizunaren argazkiaren ondoren: "Del Rio egazkinlari adoretsu ta ospetsubaren gogo-aldez atzo ospatu zan eleizkixunetik urtekeran egiñiko argazkia dogu au."
From Udaberri Galdua

BONBARDAKETEN LEKUAK ETA LEKUKOAK
Eta beheraxeago, Bilbo inguruko herrietan egon diren bonbardaketak azaltzen dira: Galdakao, Erandio, Lexona eta Getxo besteak beste.
Emen genduzen atzo ere paxistar basatien egazkiñak. Gaurdaiñokoan ixuritako ainbat odolez ez dira aske paxistar ankerrok. (..) Bi aldiz agertu ziran atzo. Sei egazkin, aidea urraka, bildurra sartu-erazotzeko naikoak dira. Sei megazkin paxistak gurerik ikusten ez ditugunean, anikoa ta geiegi geure buruak ikataru ta basterrak zatitzeko. Ondo dakite egi garratz orren berri Galdakano, WErandio, Lexona eta Getxo'k. Argi ta garbi esango liguteke atzo erriotan ildakoak, zutundu ta itz egiterik balute. Baiña ixuritako ainbat odol gazteren irakiñak ere badasaigu beste orrenbeste, badagikigu egin itz.
MARTIN ZABALA LEMOAKOA
Iñaki Muruaren laguntzari esker grabatutako Martin Zabala Lemoako semea zen.
Frontea Bilbora hurbiltzen hasi zenean, bere baserritik alde egin zutela kontatu zigun: behiak eta guzti hiriburura joan zen, bere ania frontean zegoen artean. Bistibietako baserrian gudarien babesleku bihurtu zen Apirilaren hasieran: Lemoako Atxatik gertu bait zegoen!

2010/04/24

Apirilaren 24an joaldi indartsuak Elgetan

Larunbateko Eguna egunkariak, 1937ko Apirilaren 23 ostiraleko indarkeriaren lekukotasuna ematen du. Fronteetan jo eta jo ari ziren militar altxatuek, Italiako eta Alemaniako hegazkinen laguntzaren; eurei aurre egiteko ez zegoen ez hegazkin nahikorik, ezta bateria anti-aereorik.
Eta lehen orrialdean horrela adierazten du:
"Illunduta gero, joaldi indartsuak egiten ziran Elgeta eta Elorrio ingurutan.
Elorrio-aldean bereziki, indartsu, bero ta zital jo eban arerioak; une batzutan joaldi gordiñak egin ziran, baña gure mutillak euren aberriko lurrak zaintzen eta aldeztuten dakie.- Paxisten egazkin ugari mendietan.- Ondarroa gañeko paxisten esiak zigortu ta ezerestu ziran."

2010/04/23

Apirilaren 23an hegazkinak sutan

Apirilaren 23, ostiralez, aurreko osteguneko borroken berri ematen du Eguna egunkariak. Honela dio:
"Mendietan eta urietan, egazkiñen burruka biziak
Gure egazkiñak paxisten suagalari bat lurreratu eben Elgeta-Elorrio bitartean egindako burruka baten; Bilbao ingurutan beste bi suz bete eta galdu.- Bata "Heinkel" erakua, itxasoan jausi zan; bestea itxasertzean.- Gure aldetik bat galdu gendun.- Elgeta'n lez Karraskain'en, arerioak zigor ederra artu eban!
Egia esan, indarrak ez zeuden simetrikoki banatuta: jaurlaritzak hegazkin txiki gutxi batzuk zituen artean (kazabonbardero edo moskito deitzen zirenak) Francoren tropek alemaniako eskuadrila piloa zeukaten lagun.

SAN JORDI EGUNEKO LEKUKO BAT
Mikel Garmendia, pertsona sutsua eta gudari gartsua, frontean egon zen egun horietan. San Jordi egunekoa izanik, bere testigantza dakargu gaurko egunez, oroimen bat bezala. Maite Goñiren laguntzarekin lortutako lekukoa da Mikel, gaurko egunez 95 urte betetzen dituena.

2010/04/22

Apirilak 22an arerioak buru makur

1937ko Apirilaren 22ko Eguna egunkarian, frontearen berriak latzak dira baina Bilbotik ikutu epiko batekin ikusten dira. Honela dio:
Atzo be, arerioak burua makurtu bear gure mendietan
Oraindik illunetan, Eibar gañean joten asi zan.- Esietatik urten eta aurrera egiteko asmoak agertu ebazan; illez mendia bete ondoren, bere lakuetara atzeratzera beartu eben gure gudari bulartsuak.- Joaldi gogor eta biziak Elorrio ingurutan.- Lekeitio'ko itxasertzetik ateunei suagak.- Arañegun Elgeta'n seireun ildako laga zitun mendian

FELIXEN KONTAKIZUNA
Egun horietan Elgeta inguruan, Felix Santorcuato egon zen, bertan bizi zelako. Kimetz Blancoren laguntzari esker grabatutako bideoan mendi horietan egon ziren borroka latzak aipatzen ditu udaberri galdu hartako lekukoak.

2010/04/21

Apirilaren 21ean kemen eta indarra

Asteartez kemena eta indarra dira nagusi Eguna egunkarian.
Aurreko egunetako gertakizunei erantzun bat bezala honela aldarriaktzen du lehen orrialdeak:
EUZKO GUDA-OÑETAN
Gure gudarien kemen eta sendotasunarekin indarra.
Arerioa arro jagi zan Elgeta aldean; bere mutillei aurrera egiteko agindu eutsen; milla ta bosteunen bat ausartu ziran eta betiko jausita geratu ziran.

Ondoren toki garrantzitsua emanez, eta argazki batekin lagunduta, Bretaina Handitik etorritako itsaontzia aipatzen dute: "Seven Seas Spray" ontzia eragozpen barik sartu zan atzo Bibbao'n"

2010/04/20

Apirilaren 20an Bilboko bonbardaketa

Apirilaren 20ko Eguna egunkariak Bilbon izandako bonbardaketak eta berauen ondorioak azaltzen dira. Honela dio lehen orrialdeak
IGANDEAN BILBAO'N
Paxisten egazkiñak koldarkeriz beteta Bilbao suagatu eben
Kale ugaritan katelak (kalteak) egin ebezan.- Garezti ordaindu eben agazkiñak euren ausarkeria.- Egazkin bi lurrera.- Bata Arrigorriaga eta Galdames bitartean, bestea Legutiano ingurutan.- Alemaniarrak Euzkadi'n.- Bonben kaltiak.- Illak eta zaurituak.- Gure egazkinlarien adorea eta ertzañen lan txalogarria.

2010/04/18

Apirilaren 18an italiarrak aipagai

Apirilaren 18an igandez, Eguna egunkarian italiarren berriak datoz lehen orrialdera. Nazioarteko mugimenduekin arduratuta honela dio Egunak:
Italiarrako gudarak gai izango diran gizonak nai ditue.
Jaiotzak geituteko asmoz sari ugari ipiñi ditue.- Hitler'en aintzazko jaiak gertuten Alemania'n.- Izparringi batek diñonez, Ez sartzeko batzordeak Laterri Batza'k baño garaitza ugariago lortu ditu.- Italian egazkin andiak egiten.- Eleiza batek ler egin Mexico'n.- Beste izparrak.

Azken Orrialdean Espainiako berriak datoz, Terueleko joaldi gogorrak aipatzen: Peñarroya, Fuenteovejuna, Santa Maria de la Cabeza...
Baina hegoaldeko eta mendebaldeko mendietan gertatzen zena honela zehazten dute:
Paxisten egazkiñak egun guztian ibilli ziran Urkiola.- Baraza aldean, baña gizonak ez ziran ausartu aurrerakadarik asten.- Artilleriaren joaldiak Lekeitio, Elorrio eta Eibar'en. Azkenengo onetatik paxisten batza bat sakabanatu zan.- Beste izparrak

2010/04/15

Apirilak 15ean Saibigainen

Apirilaren 15eko Eguna egunkarian, mendietako borroken oihartzunak datoz.
Honela idazten dute Urkiolako Saibigain mendiaren inguruetan gartatutakoaz:
Sebigan mendia oso-osorik gurea da.
Joaldi bero, gartsu eta indartsu baten ondoren areriora bertatik atzeratu al izan eben gure mutilak.- Arerioak bere igeskadan, illak batzeko astirik ezeban izan eta berak erabillazan armak guretzat laga ebezan.- Eguraldi txarra eta zazkarra gure mendietan.- Origaitik guda oñik geienetan bakea egon zan eta aspaldion ezagutu ez dan lako ixiltasuna

2010/04/14

Apirilaren 14an hegazkin bat lurrera

Astearte 13an Eguna atera gabe egon ondoren, asteazkenean, Apirilaren 14an hegazkin bat lurreratzea bihurtzen da berri:
EUZKO GUDA-OÑETAN
Gure egazkiñak paxisten bat lurrera jaurti eben Mallabia ingurutan.
Bertyan joyazan bost lagunak bizirik jatsi ziran.- Arerioa indartsu joten jarraitu eben gure mutillak.- Bederatzi lagun gure eskuetan jausi ziran eta arma ugari. Iges egindako bi Dima'ra.- Eibar'en artilleriaren joaldi biziak, makaltsuago Orduña'n eta baretsu beste guda-oñetan.- Beste izparrak

ERREPUBLIKAREN ALDARRIKAPENA
Eguna egunkarian ezertxo ez agertu arren, Apirilaren 14an bazegoen jendea errepublikaren aldarria egiten zuena. Emakume bi hauek kanta hau ikasi zuten garai hartan.

2010/04/12

Apirilaren 12an Eguna astelenez

Estraineko aldiz, astelehen batez Eguna egunkaria argitaratu zuten apirilaren 12an: astearte 13an ez argitaratzeko izango zen? 87garren alea, nazio arteko gaiei dedikatuta izan zuen bere lehen orrialdea: Belgikan egindako auteskundeak izan ziren gai nagusia:
VAN ZEELAND'EK GARAITZARIK ANDIENA LORTU DAU BRUSELAN
Itxaropenez beteriko berria zen paxistei emandako jipoi bat bezala:
"Van Zeeland'ek 275.840 autarki lortu zitun; Degrelle, paxisten burukideak 69.242.- Alemania eta Italia'n aserre biziz paxistakeriaren ondamendi hau dala-ta.- Frantzia, Inglaterra eta Ameriketa'n poz eta atseginez artu da Van Zeelan'en garaitzea.- Rex alderdiak indarrik artu al izango ete dau oraingo ondamenditik urteteko?

2010/04/11

Apirilaren 11an joaldi beroak

Igandeko Eguna egunkarian gudarien joaldiak agertzen dira azpimarratuta, arerioek galduta lekuekin batera.
Lasaitasuna komunikatzeko udako eta neguko argazkiekin osotzen dute lehen orrialdea igande horretan. Honela dio:
EUZKO GUDA-OÑETAN
Gure gudariak, joaldi beroetan, leku ugari kendu eutsezan arerioari.
Paxistak egazkin barik, ez dabe adorerik eta indarrik gure mutillen joaldiei eusteko.- Lekeitio, Elgueta eta Elorrio aldetan alde bietako artilleri-joaldiak.- Eibar'tik Soraluze'ko guda tokiak suagatu ziran.- Paxistak nekatuta eta makalduta dagoz."

2010/04/10

Apirilaren 10ean bakea mendietan

1937ko Apirilaren 10eko Eguna egunkarian bakea goraipatzen zuten lehen orrialdean.
Baina beheraxeago herri bajetsuak bonbardaketen helburu izan zirela aitortzen zuten. Honela zioten izenburuek:
EUZKO GUDA-OÑETAN
Bakea atzo be gure mendietan.
Gure kañoiak biziro ekin eutsen Orduña'n arerioenei erantzuten eta oneik ixilduta geratu ziran

2010/04/09

Apirilaren 9an bare eguna baina

1937ko Apirilaren 9ko Eguna Egunkarian, egun lasaia izan zela aitortzen du aurreko ostegunagatik. Honela dio:
"EUZKO GUDA-OÑETAN
Bare eguna izan zan atzokua gure mendietan
Urkiola eta Barazar aldetan joaldi makalak egin ziran.- Paxisten egazkiñak, eguraldi ederra egonagaitik, berandurate etziran agertu.- Gure aldekuak Gasteiz, Miranda, Alsasua eta Burgos'ko guda-tokiak suagatu ebezan. Lendakari agurgarriaren itzaldiak gudarien kemen eta sendotasuna indartu ta berotu dauz."

APIRILEKO LEHEN OSTIRALA BARAU EGUNA
Baina ostiral horretan baraurik gelditu zen bat baino gehiago. Hegazkinak agertu ziren Araba eta Burgos aldetik etorrita, eta herri, auzo eta mendi askotan bere bonbak sakabanatu zituzten.
Adibidez, Galdakaon bere urtebetetzea ospatu nahi zuen Victor Altamira auzokoa.
Bere etxetik irten eta pozez beterik zihoan mutilak, auzoan bertan bonbak erortzen ikusi zituen. Hona hemen bere testigantza.

2010/04/08

Apirilaren 8an Agirreren hitzaldia

Joseba Andoni Agirre lendakariaren hitzekin irekitzen du 1937ko Apirilaren 8ko Eguna egunkariak, frontearen aipamenekin batera.
Euzkadiko gobernua osotu zenetik sei hilabetera, lehendakariaren hitzak hartu zuten garratzi gehien egunkarian. Honela zioen:
Sinismena garaitzean, indarra guda-oñetan
Euzkadiko lendakariak dei ein eban irratiz orañarte lez zindo eta itxaropentsu jarraitu dagigun, gure indarrak gudarako batuaz.- Barazar'en paxistak bizi ta gartsu agertu ziran egazkiñak lagunduta.- Gure mutillak joaldiak ixildu ta geratuten jakin eben.- Paxisten egazkiñak erri baketsuak suagatuten jarraitu eben.

2010/04/07

Apirilaren 7an paxistak gogorkiro

1937ko Apirilaren 7an Eguna egunkarian paxisten erasoen berri ematen du. Lehen orrialdean argi uzten du zein gogorra ari den izaten:
EUZKO GUDA-OÑETAN
Paxistak gogorkiro joten jarraitzen dabe, baña gure gudariak kemenez eusten dautse.
Dima eta Urkiola gañerantz egin ditue paxistak joaldi guztiak.- Guda tramankulu ugari agertu ta erabilli ditue ekiñaldietan, baña gure gudariak euzkotarren sendotasunez, oiñik oin zaindu ditue euren lurrak.- Urkiola'koei lagun egiten joyazan saildi bat ezerestuta laga dabe Elorrio'tik.- Egazkin bi lurrera

2010/04/06

Apirilaren 6an arerioen ahultasuna

1937ko Apirilaren 6ko Eguna Egunkarian faxiten ahultasunak agertzen dira.
EUZKO GUDA-OÑETAN
Arerioak ezin dau eta ez dau gure gudarien indarrik menperatuko.
Itxandiano - Ubidea aldean aintzaz bete dira euzko-gudariak. Atzo Otxandiano ingurutan ikusketak egiten belbillean joyazan lau gudalburu alemaniar atxilotu zitun gudari talde batek.- Gaur, iñoiz baño gogotsu ta biziago gertu ezukotarrak!

2010/04/04

Apirilaren 4an kemena


Apirilaren lauko Eguna egunkarian kemena aipatzen da: gudariek adierazitako kemena etsaiei aurre egiteko.
Honela dio lehen orrialdeak sei zutabetara:
EUZKO GUDA-OÑETAN
Arerioen indarrak ezerestuta laga ditu gure gudarien kemenak.
Otxandiano ingurutan iru aldiz asi zan joten, gure gudarien artean tarteren bat billatuko eben ustez aurrera egiteko, baña kemenez eta zindoki erantzuten dabe gureak eta areriora lurra jota geratu da.- Eriotz ugari egin jakoz.- Beste guda-oñetan ez dau bizitasunik agertzen.

LEKUKOEN KONTAKIZUNA
Julian Astolak egun horretan bertan ikusi zuena kontazen digu bideo honetan.
Arabako Oletan ikusi ta bizitakoa.

2010/04/03

Apirilaren 3an Gorbeian borroka latzak

Apirilaren 3ko Eguna egunkarian, Gorbeiak moroekin izandako borroken berri ematen du egunkariak. Honeka dio:
"Gorbea mendian moruak kanpora jaurtiak izan dira
Ildako ugari laga ditue mendian, bardin zaldi, arma eta su-gaiak.- IOtxandiano aldean bultzi (karro) ta guzti asi ziran joten, baña gure gudariak, adorez beterik eutsi eutsen.- Iru karro zatitu eta eundaka paxista il alde onetan.- Lekeitio aldean gure kañoiak gori-gori"

2010/04/02

Apirilak 2an guda oinetan jo ta ke

1937ko Apirilaren 2ko Eguna egunkarian, Durangon gertatutakoaren kolpea digeritu ezinik zebiltzan: Zergatik erlijioagatik borrokatzen dutela esaten duten horiek, horrenbeste min jende arruntari eta eliza ingurukoei?
Honela hasten da ostiraleko Eguna sei zutabetara:
Euzkadi'ko guda-oñetan jo ta ke
Azpian azalpen testu telegrafikoa:
Faxistak, indar guztiak batuta, era guztietako armak erabilliaz aurrera egin nai izan dabe, baña gure gudarien adore eta kemenaren aurrean geratu bearrean aurkitu dira.- Lekeitio'ko guda-onetan paxistak anka jokuan.- Egazkin bi lurrera jaurti paxistei.
Lehen orrialdeko argazkiak Durangon gertatutakoari eskaintzen dizkiote, datu gehiago emanez, "DURANGO'KO suagaketen ondoren" izenburupean.

2010/04/01

Apirilaren batean Durangoko bonbardaketa


1937ko Apirilaren lehen Egunak Durangoko bonbardaketaren berri ematen zuen, lehen orrialde osoa bertan ikusitakoari eta sentitutako amorruari bide emanez.(Transkripzioa GoogleDoc honetan ikusi daiteke).
Gertatu ziren triskatzak horren handiak izanik, azken orrialdean ere zati on bat hartu zuen, egindako kalteen deskripzioa, eta zaurituta gertatu zirenen zerrenda:
Kalietan, bonbak gitixi ba'lira lez, gure egazkiñak, osakuntzak egiten, Bilbaon gaizotegian, ilak (iluntzean 79 izren, zaurituak eundaka)
Bukaeran zauritutako zenbaiten izen abizenak agertzen dira, irudian ikusi daitekeenez.