2010/01/20

Urtarrilaren hogeian Espainiako berriak

Urtarrilaren 20ko Egunak denetarik dakar bere lehen orrialdean.
Aleman eta italiar paxista anker-as-eziñak nai dabena lortu arte bakerik ez.
Epea luzati beti paxistak, bitartean zoli ibilteko.- Erantzun labanak, baña egitada latzak.- Itz ederrik naikoa da onezkero, ta emekerik be bai.- Marruekoak alemanak izango dira laster.
Baina Espainiako aipamen bat azpimarratzen du: Errepublikaren lorpen handi bat izan zena. "Españar gudako izparrak-eta
Errepublikar gudariak Cerro de los Angeles artu eben atzo goxian berreun lagun atxilotuaz. Hospital Clinico lurrera jasutian paxistak mille baño geyago galdu ebezan.- Guda-onetako izparrak, Queipo'k esan dabenez Sevilla'n amalau milla umezurtz ei dagoz gurauak idea okerratakuak ziralako"

Tartean, gudarien argazki bat, jai eguna hartu zuteneko batailoi bat, azalpen honekin: "OTXANDIANO GUDALOROKO TALDE EDERRA ERRIKO JANTZITA"

2010/01/19

Urtarrilaren 19an hamaseigarrena

Andu Lertxundiren eleberria bezala, hamaseigarrena berezia izan zen. 1937ko urtarrilaren astearte hartan, 6 orrialde idatzi zituzten erredakzioan, asteleheneko eguna aprobetxatuz (ez ohi zen egunkaririk editatzen).
Lehen orrialdea ondo ornituta dator gai ezberdinekin:
  • Nazioarteko berriak izenburu nagusian: "Frantze'ri bere asmo ta gurarietan jarraitzen ezpa'dautse, Españar gobernuagaz artu-emonean asiko da" dio hiru zutabetara
  • EGUNON zutabean, editorial antzera hauxe dio "Berandutxu bara bere, ulertu dabe alderdi batzuek, orainartean erabili izan dituen bideak okerrekoak izan dirala. Euzkadi'ko yaurlaritza sortu zanean, ez egoan gure aberri onetan, Euzkadi'rantza begira, alderdi bakar bat baño: Alderdi Abertzalea. Beste alderdi guzti guztiak Españarantza begira aurkitzen ziran, baina eskuma aldekoak, eta baita ezkerraldekoa bere."
  • Xabier Lizardiri ere tokitxo bat eskaintzen diote
  • eta gudari talde baten argazkia argitaratzen dute tropen kemena sendotzeko, azalpen honekin "OTXANDIANO GUDALOROKO IXARDUNAK AREYUARI KENDURIKO GAUZEKAZ"

2010/01/17

Igandean hamabosgarren alea

Eguna Hemeroketan1937ko Urtarrilaren 17an, igandez, Eguna egunkariak hamabosgarren alea kaleratzen du.
Hasteko eta bat nazioarteko gaietan Europako auzia ateratzen da: "Europa'ko auzia len lez dago.- Barriketak laga ta erabagiak artu ta bete biar dira, diñoe frantzetar izparringiak"
Baina komunikazio mundutik aparte, diplomaziaren mugimenduak ere azaltzen dira azpitituluan: "Alemani, Rusia, Ingalanda, Frantze eta Italia'ren ordezkariak batzar barri bat egingo dabe. Erabagi ziatzak artuko ei dabez oraingo onetan egingo dabezan jardunaldietan. Portugal'eko gobernua gertu bakiaren aldez ekiteko Ingalanda'k eskatu dabenian.- Beste izparrak."

GIZARTE LAGUNTZA ZERBITZUAK
Orduko gizarteak, gerraren erdian, bere ahaleginak eta diruak, antolatu behar izan zituen, gerraren kalte kolateralei, aurre egiteko. Sufrimendua ere gero eta argiago azaldu zen Bilboko kaleetan, zauritutako pertsonak ugaritzen joaten zirelako; horregatik sekulako argazkiarekin lagunduta, honela dio Egunak lehen orrialdean: "Paxistengandik igesik etorririk Bilbao'n aurkitu ta gexotu diranentzat etxe eder hau gertatu dau Sorospide Zainguak

2010/01/16

Urtarrilaren 16an aberria, hizkuntza eta egunkaria

1937ko Urtarrilaren 16an Eguna egunkarian, nazioarteko gaietatik aparte, bertoko ezbaiek ere tokia daukate lehen orrialdean: Euskara, aberriaren maitasuna eta egunero egunkari bat izateak duen garrantzia. Hori guzti hori, Elgetan gudariak Francoren tropei aurre egiten dieten bitartean.

DEFENTSA BEHAR
Herria eta Jaurlaritza defendatu behar zirela argi zeukaten: erasoa ez zen makala! Francok gero eta argiako aliatuekin erasotzen ari zela, eta Euzkadiko gobernuak armak behar zituen, bati bat hegazkinak.
Horretarako herritarrei laguntza eskatzeko kanpaina bat egin zen. Argazkian Bilboko kaleetan jarritako pankarta bat ikusi daiteke, azalpen honekin: "Bilbo'ko Estacion txaidia. Bertan batetik besterañoko iragarkija jarri dabe "Euzkadi" egazkin-a aldez zabalgundia egiteko."
Eta orriladearen bestaldean, Elgetako frontearen argazki bat, oin honekin: "ELGETA ALDEKO ESKUTALDEKUBAK"

EUSKARAREN DEFENTSAN
Egunkarian bertan bere ekimenaren alde iritzi asko agertzen dira, izparringi honekin euskara defenditzen delako. Honela diote "EGUNA" ZABALDU izenpurupean:
Ainbeste berriketa aldi batean, eguneroko euzkelduna ateratze arren, ta orra orain oñork gutxi uste zuanian, euzkel egunerokoan jabe gara.
Zorionak beraz euzkaldunak.
Egunerokoa badegu, baño beraren zabalkundea ¿bear añean egiten alda? auxen da nere uste txiroaz beintzat egiten dana"
ATARENE izenpearekin idatzita dago iritzi artikulu hau

2010/01/14

Urtarrilaren 14 ostegunez

Ostegun honetako Eguna, dozena betetzen duen alea, Arana-Goiriren esaldi batekin "argituta" dator: "Il nayago dot ikusi baño aberrijaren amaya".
Nazioartea da gai nagusia lehen orrialdean. Sei zutaberen zabalerarekin nazio arteko izenburua agertzen da: "ingalandarrak gertu itxas neurriak artuta". Eta azpizenburu bezala Hitlerren aipamen bat: "Marrokuetako araudirik eztauala zapalduko diño Hitler'ek, baña ori egia dala ziurtatzeko España'ra ta Marrokuetara gixon bakarrik be eleuke bialdu biar eta gitxiago arma ta guda-gairik.

2010/01/13

Urtarrilaren 13an asteazkenez

Eguna egunkaria 1937ko urtarrilaren 13an bere hamaikagarren alea argitaratu zuen.
Txantxa gutxi zekarren lehen orrialdean.
Ultimatum moduko bat nazio arte mailan eta txisterik ez. Honela titulatzen zuen:
"Berlin eta Roma'ko gobernuak berrogetazortzi ordu barru erantzun biarko dautse Ingalanda'ren agiriari."

Horrez gain, Bilboko "Campo Volantin" pasabidean eroritako bonba baten kalteak.
Argazkiaren oinean honela zioen: "Doistar egazkinak jaurti ebezenetako suaga bat, Campo de Volantin deritxon kai ertzian jausi zan. Eta jakiña, areik birrindutakua, guk barriztau egin biar. Ortan ari dira or agiri diran treznak."