2013/10/02

Kronika Ibiltaria Zinebin

Bilboko Zinema dokumental eta laburren zinemaldian (ZINEBI) Nestor Basterretxearen Kronika Ibiltaria ikusteko aukera izango dugu.

Aurten 55gn edizioa betetzen denean, sail informatiboan Cronica Errante izeneko dokumentala ikusi, entzun eta gogan hartu ahal izango dugu.

Nestor Basterretxea eskultoreak Bermeotik irten eta ibiltari pasatu zuen gaztaroa laburbildu zuen izen bereko liburu batean. Jon Sierra 12 urteko gazteak, liburua irakurtzen du, orduko gertaerak gogoratuz, eta gaurkora ekarriz, Nestorren gertaerak oroimen historikoan gehituz.

No hay comentarios: