Mostrando entradas con la etiqueta arratia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta arratia. Mostrar todas las entradas

2010/06/03

Ekainaren 3an Lemoa gurea da

Ekainaren 3an, ostegunez, Arratia da fronte gordin gordina, Eguna egunkariak ostiralean esaten zuenaren arabera. Igorren eta Arantzazun borrokatzen ibili ondoren, Lemoatxa da giltza oraingoan: Bilbora iristeko biderik laburrena eta estrategikoki egokiena. Baina gudariak ez daude bidea errezteko, inolaz ere. Hauxe dio lehen orrialdean:
Lemona'ko aitza oso-osorik gure mende geratu da
Joaldi bizi ta indartsuak egin zituen gure gudariak.- Arerioak zitalki erantzun eban tontorrekaz barriro jaubetu naiean, baña gure gudariak ez eben oinkada bat atzerantz egin.- Lemona gure su-pean. Bardin Zornotza.- Arratiako bidea garbi.
Euzkadi'ko mendi tontor bat jota, Mola generala il da, egazkiñeko ezbear baten beste gudalburu batzuk eriotzea aurkitu dabe beragaz batera

2010/06/01

Ekainaren lehen eguna eguraldi txarrez

Ekainaren lehen egunean hesia estutuz doa, Bilboren inguruan: Arratian militarrei atzeratzeko ahaleginak egiten badira ere, ekialdetik Mungia gainditu eta Txorierrin ari dira borrokatzen Burdinezko hesia gailenduz. Eguna egunkarian hauxe aurkitzen dugu lehen orrialdean:
Arantzazu artu ta aurrera ekin eutsen gure gudariak
Eguraldi lañotsu ta itsua zan atzo gure mendietan eta joaldirik ezin egin al izan zan.- Len arerioagana igaro zan gudari bat, barriro gure artera etorri da, paxisten artean idoro ez dabelako.
NON DAGO FRONTEA?
Lehen orrialdean bertan "Guda Lekuak" non diren argitzen dute agintariek:
Guda Zaingoak agertu daben agiri baten bidez, Berango, Lezama, Zeberio, Arrankudiaga, Ubao eta Arakaldo guda-leku izentauta geratzen dira, orretarako legien azpian geratuaz.

BIGARREN ORRIALDEAN
Gizarte gaiak aurkitzen ditugu Egunaren bigarren orrialdean: nola dauden Bretaina Handira joandako umeak, eta Gorlizen dauden gaixoak laster ateratzeko planak daudela. Honela dio:
Batzar berezi izan zuan atzo Euzko Gobernuak
Euzkotar gastetxoen berri emanaz, Manning ingalandar andereak eskutitz xamurra idatzi dio Inglaterra'tik Lendakari jaunari.
Gaixo batez, esker-miñez, milla laurleko eman ditu Osasun-Zaingorako.
Gorlitz'ko gaixotegiko umeak Frantze'ra eramango dituzte laister

2010/05/31

Maiatzaren hogeitamaikan Arratian borrokan

1937ko maiatza bukatzen denean, Arratian daude fronteko borrokak. Igorretik Bilbora 25 kilometro baino ez daude; eta Eguna egunkariaren ekaineko lehen aleak horrela adierazten du:
Areatza eta Yurre gure mende geratu dira.
Gudariak, atzo goizean egin eben joaldi indartsu baten erri orreikaz jaubetu ta aurrera jarraitu eben.- Orduña aldetik be joaldiak-joaldi egin ziran, gure tokiak obatuaz.- Arma ugari artu yakozan arerioari izkillazkar bi tartean zirala.

2010/05/24

Maiatzaren 24an Arratian gogor

Maiatzaren 24ko berriak irakurtzen ditugu 122garren Eguna egunkarian: Arratia bailaratik aurreratzen dabiltza Bilboratnza, gero ta gertuago. Honela dio
Dima ingurutan gogor egiten jarraitzen dau arerioak
Gure mutillak, baña, kemnez ta zindotasunez beterik, eragozpenak eta esiak ipintzen jarraitzen dautse

2010/05/11

Maiatzaren 12an mendiak sutan

1937ko Maiatzaren 12an, Bizkaiko menduak su-ta-gar daudela adierazten da asterarte hartako Eguna egunkarian. Honela azaltzen da lehen orrialdean:
"Bizkargi ingurutan eten barik gudatu zan atzo
Sollube'n aurrerako egunetako joaldi ta aurrerakaden ondoren, mendiaren jaube dira gure gudariak.- Paxisten egazkiñak Yurre eta Gaztelu Elexabeitia erriak suagatu zituezan."

DEFENDATU BEHARRA
Lehen orrialdearen behekaldean, Gerra ZIbila osoan erabili zen argudio bat azaltzen da, esaldi topiko bat azalduz: "Domuit Vasconum".
Egia esan, orduko jaurlaritzak behin eta berriz azaldu zuen ideia da: bortizki agreditzera zetorren arerio baen aurrean defendatu beharrean aurkitu zen herria. Honela argudiatzen du Txingar izeneko kazetari batek:
"Burrukazale ez gara izan; burrukatzera beartu egin gaitue. Egundo be, euskotarrik ez dogu burrukarik asi, iñor menderatzeko asmoz. Gu menderatu naiz etorri izan yakuzanei, orratiño, aurpegia bai emon dautsaguz; sarri askotan izan dogu burrukatu beharra

2009/05/27

Txomin Artetxe Arantzazukoa

Txomin Artetxe 1.914 urtean jaio zen Arratiako Arantzazun. Bere ama haurdun zegoela alargundu zen. Eta Txominen bikia, jaio eta gutxira hil egin zen. Bizimodua pobrea izan zuen Txominek gaztetan.
1.935 urtean soldadutza Zeutan egitea egokitu zitzaion. Eta lizenziatzeko egun gutxi falta zirenean... Francisco Franco agertu zen hidroabioian uztailaren 18an.
Entzuteko moduko istorioa da hau. Iraupena: 9 min.