Mari Igarza Elorrion jaio zen, herriko plazan dagoen etxe eder batean. Garai hartan bere familiarena zen eta taberna zabal bat zeukaten.
Eskolako oroimenak kontatzen dizkigu, zer ikasten zuten eta nolakoak ziren oporrak. 1936ko udakoak oso luzeak izan zirela aitortzen du. Eta bere anaiak oihukatu zuena gogoratzen du, maixuak mugarik gabeko oporrak izango zirela esatean. Gerragatik zenez... Biba-la-Gerra! deiadarra bota zuen ukabila altxatuz!
2009/05/05
2009/05/02
Luismari Azpiri Eibarkoa
Luis Mari Azpiri Eibarren bizi zen Gerra Zibila hasi arte. Frontera boluntario moduan joan zen Amuategi batailoiarekin, Durango aldean zaurituta erori arte. Bonba batek estanda egin zuen lubaki gainean eta, beste zauri batzuen artean, hanka hautsi egin zuen. Bere anaiak atera zuen lurraren azpitik eta ospitalera eraman zuten. Handik gutxira bere anaia, gazte-gazterik, hamabost urtekin, Peña Lemonan hil zen tiro batez. 1937ko Ekainaren hasieran izan zen. Bere ama hiru aste beranduago enteratuko zen berri hauetaz...
Entzun Luismariren kontakizun hunkigarri hau. Iraupena: 9 min.
Entzun Luismariren kontakizun hunkigarri hau. Iraupena: 9 min.
Etiketak:
1937,
eibar,
gipuzkoa,
lemoa,
udaberri_galdua
2009/04/29
Fernando Berradre Donostikoa
Fernando Berradre Donostian jaio zen 1927an , eta bederatzi urtekin bere hiria utzi behar izan zuen bapore batean. Ondoren Bermio, Bilbo eta... Habana ontzian irten zen Iparralderantza, 1937ko ekainan. Entzun bere historioa, 9 minututan laburtuta.
Etiketak:
1937,
donostia,
erbestera,
gipuzkoa,
udaberri_galdua
2009/04/28
Inaki Bengoetxea Mendexakoa
Inaki Bengoetxea Mendexan jaio zen 1921eko abuztuaren 8an. Aurtengo udaberrian 88 urte beteko ditu. Gaztetan eskolara joaten zen, baserriko lanak egiten laguntzen zuen, eta eliza ondoko frontoian jolasten zuen.Halako batean Alemaniako gizon bat azaldu zen Lekeitio ondoko auzo txiki honetan. Eta apaizaren etxean hartu zuen ostatu; maixuarekin batera mendietara joan eta planoak egiten zituen. Uztailaren hasieran apaiza, maixua eta alemaniarra desagertu ziren. Zortzi egun beranduago gerra zibila hasi zen. Kasualitatea akaso?
Ala Gernika bonbardeatzeko abioientzat marrazkiak egiten ibili ote ziren? Inakik kontatzen digu historia hau bideo labur honetan.Iraupena 9:50.
2009/04/27
Gernikako bonbardaketaren berria
Baina Apirilaren 28ko Eguna-n honela irakurri eta ikusi dezakegu, bonbardaketa basatiaren informazioa, egun horretako azken orrialdean:
"Gernika, euzkotarren uri maitea, birrindu nai izan dabe zearo
Aritza zutik gelditu da, ordea, ondamendi orretan. Zutikago euzkotarren gogoa, baina."
Testuaren transkripzio zehatzagoa irakurri daiteke dokumentu honetan.
2009/04/25
Apirilaren 25ean abertzaletasunaren indarraz
Apirilaren 25eko Eguna egunkarian horrela adierazten da, metafora paregabe batekin:
"Euzkadiren azkatasuna idazten diardugu gure mendietan
Joaldirik indartsu ta bizienak Elgeta Elorrio aldean.- Gure mutillak abertzaletasunak bakarrik eragin daiken indarraz, oinik oin zaindu eta aldeztuten dabe gure lurra.- Paxisten egazkin ugari gure mendietan.-"
Eta egun bereko lehen orrialdean honela aldarrikatzen dute defentsarako egazkinen beharra:
"Egazkiñak nai doguz. Atzo areyua geure gibelian dogunian kezka ta urduritasunak sortuten dabiltzanentzat jardun gintzazan, orretaikuak negargarri ta lotsagarri zirala agertuba
Bukaeran honela dio:
"Egazkinak gura doguz. Egazkiñak biar doguz, erriketa ta azpikeri guztijak baño ongarrijago doguzalako. Idazkun ganorabakorik eztogu biar. Egazkinak biar doguz."
2009/04/20
Bilbo suagatu zutenekoa
"Paxisten egazkiñak koldarkeriz beteta Bilbo suagatu eben.
Kale ugaritan kalteak egin ebezan.- Garezti ordaindu eben egazkiñak euren ausarkeria.- Egazkin bi lurrera.- Bata Arrigorriaga eta Galdames bitartean, bestea legutiano ingurutan. Alemaniarrak Euzkadi'n.- Bonben kaltiak.- Illak eta zaurituak.- Gure egazkinlarien adorea eta ertzañen lan txalogarria.
Lehen orrialdean, bi eta hiru zutabeetako zabaleraz, hemen ikusi daitezkeen bi argazkiak argitaratu zituzten ere, lurrera botatako bi hegazkinen ondakinak ikusi daitezen.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)