2010/04/18

Apirilaren 18an italiarrak aipagai

Apirilaren 18an igandez, Eguna egunkarian italiarren berriak datoz lehen orrialdera. Nazioarteko mugimenduekin arduratuta honela dio Egunak:
Italiarrako gudarak gai izango diran gizonak nai ditue.
Jaiotzak geituteko asmoz sari ugari ipiñi ditue.- Hitler'en aintzazko jaiak gertuten Alemania'n.- Izparringi batek diñonez, Ez sartzeko batzordeak Laterri Batza'k baño garaitza ugariago lortu ditu.- Italian egazkin andiak egiten.- Eleiza batek ler egin Mexico'n.- Beste izparrak.

Azken Orrialdean Espainiako berriak datoz, Terueleko joaldi gogorrak aipatzen: Peñarroya, Fuenteovejuna, Santa Maria de la Cabeza...
Baina hegoaldeko eta mendebaldeko mendietan gertatzen zena honela zehazten dute:
Paxisten egazkiñak egun guztian ibilli ziran Urkiola.- Baraza aldean, baña gizonak ez ziran ausartu aurrerakadarik asten.- Artilleriaren joaldiak Lekeitio, Elorrio eta Eibar'en. Azkenengo onetatik paxisten batza bat sakabanatu zan.- Beste izparrak

2010/04/15

Apirilak 15ean Saibigainen

Apirilaren 15eko Eguna egunkarian, mendietako borroken oihartzunak datoz.
Honela idazten dute Urkiolako Saibigain mendiaren inguruetan gartatutakoaz:
Sebigan mendia oso-osorik gurea da.
Joaldi bero, gartsu eta indartsu baten ondoren areriora bertatik atzeratu al izan eben gure mutilak.- Arerioak bere igeskadan, illak batzeko astirik ezeban izan eta berak erabillazan armak guretzat laga ebezan.- Eguraldi txarra eta zazkarra gure mendietan.- Origaitik guda oñik geienetan bakea egon zan eta aspaldion ezagutu ez dan lako ixiltasuna

2010/04/14

Apirilaren 14an hegazkin bat lurrera

Astearte 13an Eguna atera gabe egon ondoren, asteazkenean, Apirilaren 14an hegazkin bat lurreratzea bihurtzen da berri:
EUZKO GUDA-OÑETAN
Gure egazkiñak paxisten bat lurrera jaurti eben Mallabia ingurutan.
Bertyan joyazan bost lagunak bizirik jatsi ziran.- Arerioa indartsu joten jarraitu eben gure mutillak.- Bederatzi lagun gure eskuetan jausi ziran eta arma ugari. Iges egindako bi Dima'ra.- Eibar'en artilleriaren joaldi biziak, makaltsuago Orduña'n eta baretsu beste guda-oñetan.- Beste izparrak

ERREPUBLIKAREN ALDARRIKAPENA
Eguna egunkarian ezertxo ez agertu arren, Apirilaren 14an bazegoen jendea errepublikaren aldarria egiten zuena. Emakume bi hauek kanta hau ikasi zuten garai hartan.

2010/04/12

Apirilaren 12an Eguna astelenez

Estraineko aldiz, astelehen batez Eguna egunkaria argitaratu zuten apirilaren 12an: astearte 13an ez argitaratzeko izango zen? 87garren alea, nazio arteko gaiei dedikatuta izan zuen bere lehen orrialdea: Belgikan egindako auteskundeak izan ziren gai nagusia:
VAN ZEELAND'EK GARAITZARIK ANDIENA LORTU DAU BRUSELAN
Itxaropenez beteriko berria zen paxistei emandako jipoi bat bezala:
"Van Zeeland'ek 275.840 autarki lortu zitun; Degrelle, paxisten burukideak 69.242.- Alemania eta Italia'n aserre biziz paxistakeriaren ondamendi hau dala-ta.- Frantzia, Inglaterra eta Ameriketa'n poz eta atseginez artu da Van Zeelan'en garaitzea.- Rex alderdiak indarrik artu al izango ete dau oraingo ondamenditik urteteko?

2010/04/11

Apirilaren 11an joaldi beroak

Igandeko Eguna egunkarian gudarien joaldiak agertzen dira azpimarratuta, arerioek galduta lekuekin batera.
Lasaitasuna komunikatzeko udako eta neguko argazkiekin osotzen dute lehen orrialdea igande horretan. Honela dio:
EUZKO GUDA-OÑETAN
Gure gudariak, joaldi beroetan, leku ugari kendu eutsezan arerioari.
Paxistak egazkin barik, ez dabe adorerik eta indarrik gure mutillen joaldiei eusteko.- Lekeitio, Elgueta eta Elorrio aldetan alde bietako artilleri-joaldiak.- Eibar'tik Soraluze'ko guda tokiak suagatu ziran.- Paxistak nekatuta eta makalduta dagoz."

2010/04/10

Apirilaren 10ean bakea mendietan

1937ko Apirilaren 10eko Eguna egunkarian bakea goraipatzen zuten lehen orrialdean.
Baina beheraxeago herri bajetsuak bonbardaketen helburu izan zirela aitortzen zuten. Honela zioten izenburuek:
EUZKO GUDA-OÑETAN
Bakea atzo be gure mendietan.
Gure kañoiak biziro ekin eutsen Orduña'n arerioenei erantzuten eta oneik ixilduta geratu ziran

2010/04/09

Apirilaren 9an bare eguna baina

1937ko Apirilaren 9ko Eguna Egunkarian, egun lasaia izan zela aitortzen du aurreko ostegunagatik. Honela dio:
"EUZKO GUDA-OÑETAN
Bare eguna izan zan atzokua gure mendietan
Urkiola eta Barazar aldetan joaldi makalak egin ziran.- Paxisten egazkiñak, eguraldi ederra egonagaitik, berandurate etziran agertu.- Gure aldekuak Gasteiz, Miranda, Alsasua eta Burgos'ko guda-tokiak suagatu ebezan. Lendakari agurgarriaren itzaldiak gudarien kemen eta sendotasuna indartu ta berotu dauz."

APIRILEKO LEHEN OSTIRALA BARAU EGUNA
Baina ostiral horretan baraurik gelditu zen bat baino gehiago. Hegazkinak agertu ziren Araba eta Burgos aldetik etorrita, eta herri, auzo eta mendi askotan bere bonbak sakabanatu zituzten.
Adibidez, Galdakaon bere urtebetetzea ospatu nahi zuen Victor Altamira auzokoa.
Bere etxetik irten eta pozez beterik zihoan mutilak, auzoan bertan bonbak erortzen ikusi zituen. Hona hemen bere testigantza.