Españar gudako izparrak-eta
Errepublikar egazkiñak "Baleares" paxisten ontzia suagatu eben
Gudontzi ori Cadiz'era sartu zan estu ta larri, kalte andiekaz.- Joaldi bulartsuen ondoren, Esplegueras erria artu eben errepublikar gudariak eta Saelices eta Ribas'en aurrez-aurre geratu ziran.- Uri oneik laster eskuratzea ba'daike.- Catalunya'ko egazkiñak Fuentes del Ebro eta Hueska'ko guda-tokiak suagatu zitueza"GUDARI OSPETSU BATEN HILETA
Irabazteko esperantza ez galtzeko izenburuaren ondoan, gudarien buru izandako Iñaki Aranaren hileta elizkizunak agertzen dira argazki eta guzti:
Aranegun ospatu zan Portugalete'n Arana'tar Iñaki gudalburubaren obiratzia. Euzko-Gudarozteko zuzendari ta Euzko-Alderdiko agindariak antxe ixan ziran, ain adoretsua ixan zan euzko-gudariari azken agurra egiten. Argazki oneitan ikusi daikezubenez, ikusgarria ixan zan egingo ilun ori, gudari ta errikide ugari bertaraturik. Aintza Euzkadi'ren ziñopai.
No hay comentarios:
Publicar un comentario