ATZO ETENGABEAN JARDUN ZUTEN ALEMANIAR egazkiñak, baña gurenda-egun izan zuten gure gudari kementsuak.
Iñork iñoiz kemenik agertu izan badu, guretarrak atzo agertu zuten. Sei gudari igaro gure artera.FRONTEAREN BERRI
Gauero eman ohi zuten partearen bidez, jakin dezakegu nola dauden gauzak toki ezberdinetan; baina informazio zehatzagoa dugu, pasatu diren paxisten gudarien jatorriarekin. Irakurri arretaz datuok:
Iparralde gudoñak (Bizkaia)
Zornotza'ko sailetan arratsaldean joaldi gogorra asi dabe asladariok eta euren egazkin eta artilleriak asko lagundu deutsenarren, gure indarrak bizi-bizi eutsi eutsen eta joaldiorrek motz egin eban.
Erdiko gudoñetan (araba) eta Egoaldeko gudoñetan (Burgos) lengo senean.
Merida errekimentuko 35'gn zenbakiko gudari bi etorri dira guregana Gamiz aldetik; Sizilia Errekimentuko 7'gn beste gudari bi Bizkargi'tik eta Bailen Errekimentuko 24'gn zenbakiko beste gudari bi Barazar aldetik
No hay comentarios:
Publicar un comentario